2022 Bidaiak %100Nagusi kutxabank katalogoa

Page 104

2022 BIDAIAK

TANCIA

Urruneko Zirkuituak

Pagoda de Chureito

Japoniako Kontrasteak 13 EGUNEKO ZIRKUITUA 11 Gaueko egonaldia Erref.

Data

2166

Irailak 18

Plazak

Prezioa

30 5.750 € Batentzako logelaren gehigarria: . . . . . . . 1.230 € %100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2166

Irailak 18 5.950 €

1. Eguna: Jatorri puntua - Tokio Irteera jatorri puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Frankfurtera joateko. Iritsi eta Tokiorako hegaldia hartuko dugu. Gaua hegazkinean. 2. Eguna: Tokio Tokiora iritsi eta hotelera joango gara bagajea uztera. Bazkaria. Arratsaldean paseo bat egingo dugu inguruan hiri harrigarri hau ezagutzen hasteko (gure gidari laguntzaileak lagunduko gaitu). 15:00etatik aurrera egongo dira logelak erabilgarri. 12 milioi biztanletik gorako hiria da Tokio, norabide guztietan zabaltzen den hiria da. Hiri modernoa da, ia eraikin bakar bat ere ez baitzen onik atera 1923ko lurrikararen eta Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketen ondorioz. Hotelera itzuliko gara eta han hartuko dugu ostatu. 3. Eguna: Tokio Gosaria. Kontrastez beteriko hiri honetako alde batzuk bisitatuko ditugu. Ibilbidean Jauregi Inperialaren plaza ezagutuko dugu: Edoren Jauregi zaharraren aztarnen gainean eraikia, dorrez eta ate ederrez hornituriko harresi batek eta barruko lubanarro batek inguratuta dago. Hiriko bihotza da, eta gaur egun familia inperialaren egoitza. Asakusa Kannonen Tenplura (Senso-Ji Tenplua) joango gara, eta saltokiez beteriko “Nakamise” azoka ezagutuko dugu, hiriburuko zaharrena. Bazkaria. Arratsaldean Meijiko Santutegira joango gara, Japoniako leku sakratuenetakora. Eta hiriko barruti bizienak bisitatuko ditugu, Harajuku eta Omotesando. Hotelera itzuli, afaria eta ostatua. 4. Eguna: Tokio - Nikko - Tokio Gosaria. Gizateriaren Ondare bihurtutako Nikkorantz irtengo gara. Santutegia eta inguruko monumentu nagusia den Toshugu Mausoleo Xintoista bisitatuko ditugu. Mausoleo horrek arku monumental edo torii bat du aurrealdean. Bazkaria. Arratsaldean Kegon izeneko ur-jauzia ezagutuko dugu, 100 m-tik gorako altuera du. Tokiora itzuliko gara afaltzera. Ostatua.

104

5. Eguna: Tokio Gosaria. Tokyo Skytree Dorrera joan eta goraino igoko gara hiriaren panoramika osoa bistaratzeko. Ginzapara auzo dotoretik igaroko gara Tokioko Badian amaitzeko, Daibako uharte artifizialean. Han, besteak beste, Askatasunaren Estatuaren erreplika bat ikusiko dugu. Bazkaria. Arratsaldean Akihabara auzora joango gara, elektronikaren eta manga komikien auzora. Hotelera itzuli eta han afalduko dugu eta hartuko dugu ostatu. 6. Eguna: Tokio - Fuji - Hakone Gosaria. Irteera errepidez Fuji-Hakone Parke Nazionalerantz. “Fuji Subaru Line” errepidean barrena, “Mendi Sakratutzat” hartzen den 3.775 metroko Fuji Mendiko Bosgarren Geltokira iritsiko gara (eguraldi txarra egiten badu bisitarien zentroa bisitatuko dugu). Bazkaria. Arratsaldean, Hakonerantz abiatu eta gurutzaldi labur bat egingo dugu Ashi aintziran; teleferikoz Komagatake Mendira igoko gara, eta eguraldia lagun badugu, Fuji Mendiaren ikuspegi zoragarriekin gozatuko dugu. Gaur ryokan batean (ostatu japoniarra) egingo dugu lo. Trenkadarik gabeko gela handiak eskaintzen dira, zorua arroz lastoz egindako “tatami” tradizionalaz estaliak. Altzari bakarra mahai baxua dute, eta ate lerragarriekin edo “shoji” direlako ateekin daude hornituta. Gauez Tatami gainean zabaltzen den “futon” baten gainean lo egiten dute gonbidatuek, eta gainera, ryokanek eskaintzen duen “onsen” edo ur termalen urmaelaz goza dezakete. *Maletak zuzenean eramango dira Takayama hotelera. Hakonen emango den gauerako eskuko ekipajea prestatu behar da. 7. Eguna: Hakone - Nagoya - Takayama Gosaria. Odawarako tren geltokira joango gara Nagoyara doan bala trena hartzeko. Iritsi eta hiria bisitatuko dugu, Nagoyako Gaztelua eta Toyotako Industria eta Teknologiaren Omenezko Museoa ikusiko ditugu. Bazkaldu eta autobusez irtengo gara “Kyoto txikia” izenaz ezagutzen den Takayamara joateko, Japoniar Alpeen oinetara. Iritsi eta ur termalez edo “onsen” delakoaz gozatzeko aukera eskainiko digun hotelean hartuko dugu ostatu. Afaldu eta ostatu hartuko dugu. 8. Eguna: Takayama - Shirikawago - Takayama Gosaria. Goizean Takayamako Asaichi Azoka bisitatuko dugu. Jarraian UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako Shirakawago herrira joango gara. “Gassho-zukuri” moldeko etxe tradizional bat ezagutuko dugu, lastoz egindako teilatu oso inklinatuak dituen zurezko eraikina. Eskualdeko negu gorriari aurre egiteko xedean itxuratutako diseinu berezia dute halako eraikinek. Takayamara itzuli eta Yatai Kaikan, jaietako karrozen erakusketaz aretoa, eta Kamisannomachi kale tradizionala, etxeak eta kalea jatorrizko forman kontserbatu dituena, bisitatuko ditugu. Hotelera itzuliko gara, afaldu eta ostatu hartuko dugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Uzbekistán eta Estambul

4min
pages 102-103

Japoniako Kontrasteak

5min
pages 104-105

Egipto

4min
pages 98-99

Baldintza Orokorrak

8min
pages 106-108

Argentinako Hoberena

4min
pages 96-97

Ezinbesteko Guatemala

6min
pages 94-95

Costa Rica

5min
pages 92-93

Kanada eta Itsas bidaia Alaskan

5min
pages 86-87

Puerto Vallarta

3min
pages 90-91

Polonia

3min
pages 80-81

New York

3min
pages 88-89

Madeira

3min
pages 58-59

Georgia eta Armenia

4min
pages 78-79

Turquia

3min
pages 76-77

Albania, Grezia Iparraldea eta Mazedonia

4min
pages 70-71

Apulia: Italiako hegoaldeko altxorrak

3min
pages 66-67

Italia xarmangarria

3min
pages 64-65

Ezagutu Azoreak

3min
pages 56-57

Tirol eta Baviera

3min
pages 62-63

Portugal

3min
pages 54-55

Gurutzaldia Danubio Ibaian

3min
pages 48-49

Proventza eta Kosta Urdina

4min
pages 52-53

Roma

2min
page 46

Berlín

1min
page 44

Andaluziako Hiriburuak

2min
pages 42-43

Cádiz eta Herri zuriak

3min
pages 40-41

Malaga eta Caminito del Rey

3min
pages 38-39

Jaen, Andaluziako Atea

2min
pages 36-37

Girona eta Frantziako Hegoaldea

2min
pages 34-35

Ezagutu Galicia

3min
pages 32-33

Ezagutu Gaztela Ostatuen Bidez

2min
page 31

La Palma: Turismo Aktiboa

3min
pages 28-29

Tenerife Iparraldea eta Gomera

3min
pages 26-27

Ibilaldiak eta Atsedena Ourensen

4min
pages 20-21

Europako Mendietako Parke Naturala

2min
page 22

Val d’Arán, Pirineako Parke Naturala

2min
page 23

Tenerife Hegoaldea - Kanaria Handia

1min
page 17

Cambrils

3min
pages 7-8

Panticosako Bainuetxea

2min
page 19

Gomendioak

1min
page 4

Ihesaldi Txikiak

2min
page 6
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.