4 minute read

Ibilaldiak eta Atsedena Ourensen

Bidaia aktiboak

GENÉRICO 2

Advertisement

CRUCEROS

ESCAPADAS

Landa - Ibilaldiak eta Atsedena Laias Bainuetxean, Ourensen EUROPA

8 EGUNEKO BIDAIA

7 Gaueko egonaldia

LARGA DISTANCIA Erref. Data Plazak Prezioa

2100 Ekainak 13 30 1.090 €

Batentzako logelaren gehigarria: 160 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa

Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2100 Ekainak 13

1.130 €

Bidaiaren inguruko datuak: «Atlantikoko landa - ibilaldi historikoa Santiago Bidearen inguruan» Galiziako bide ederrenetatik doazen landa - bideak (8 eta 15 km bitartekoak) eta Bainuetxean egonaldia eta tratamenduak, bai eta bisita kulturalak ere. Bidezidorretan barrena ibili eta gastronomiaz, monumentuez eta naturaz gozatu nahi duten natur eta kulturzaleentzat. Programaren barruan, hainbat bisita egingo dira ibiliko ditugun toki nabarmenetara. Paisaia ederreneko eta interes kultural handiko bide zatiak aukeratu ditugu. Gehienez 15 km - ko ibilaldiak egitea erabaki dugu, bisita kultural eta gastronomikoak ere egin ahal izateko.

Galizian hainbat ibilbide historiko daude oraindik, gure aurrekoek gure geografian batetik bestera ibiltzeko erabili zituztenak. Programa honek Galiziako bide horiek sustatu nahi ditu, eta erkidegoaren natura eta inguruneak ezagutzeko aukera eskaini nahi du, urratsez urrats, aurretik bide hauetan ibili direnen sentsazioekin bat egiteko. Kostaldeko bideak, ibaiertzeko bideak, baso hostotsuak, mahastiak eta larreak… horiek dira bidaiariak lortuko dituen argazkiak: Galiziako askotariko paisaiak. Bisita gidatuei esker, Galizia, bere kultura eta tradizioak eta XXI. mendeko Galiziaren erronka eta apustuak ezagutzeko aukera izango dugu, gida espezializatu baten eskutik. Sentsazioz beteriko bidaia da hau: itsasoko haize leunaren laztana sentitzeko, larreetako ihintzaren fereka, ur mineral sendagarrien ongizatea eta, jarduera fisikoaren ondoren, lur honetako zaporeak bete - betean dastatzeko, tokiko gastronomia onenari esker.

1. Eguna: Irteera - lekua - Laias bainuetxea (Ourense)

Autobusean aterako gara irteera - lekutik Ourenseko Laias Bainuetxe Hotelera. Bidean bazkalduko dugu. Bainuetxe hotelera helduko gara. Logelak banatu, informazio - bilera egin, afaldu eta logelara joango gara.

2. Eguna: Ourense ibilbidea: Lonia ibaia - Santomé eta Miño

Gosaldu eta Lonia ibaia - Santomé eta Miño ibilbidea egitera joango gara, Ourense inguruan. Ibilaldi erraza da, 9 km ingurukoa, eta Ourenseko Erdi Aroko zubi erromatarrean amaituko da. Jarraian, Ourenseko hiria eta Katedrala bisitatuko ditugu. Hotel bainuetxera itzuliko gara bazkaltzera. Arratsaldea libre izango dugu, Bainuetxeko ur mineral sendagarriez gozatu eta programa termalaren barruan dagoen tratamendua egiteko. Afaria eta gaua hotelean.

3. Eguna: Ribeira Sacra ibilbidea: Loureiro - Cabezoás

Gosaldu eta egun - pasa egitera joango gara Loureirora. Egun osoko txangoa, zailtasun ertainekoa, 9 eta 15 km bitartekoa (taldearen arabera), Transourensán GRaren parte den Loureiro - Cabezoás ibilbidea egiteko. Santo Estevo monasterioa, Pedro de Rocas, upategia eta dastaketa eta Castro Caldelas bisitatuko ditugu. Tokiko jatetxe tipiko batean bazkalduko dugu. Afaria eta gaua hotelean.

4. Eguna: Ribeiroaren ibilbidea: Avia ibaiko mahastiak

Gosaldu eta Do Ribeiro ibilbidea egitera joango gara. Egun erdiko txangoa da, erraza, 11 km ingurukoa. Pazos de Arenteiro herrira joango gara eta, Avia ibaiko bidean barrena, inguruko mahasti eta herriak zeharkatu ondoren, Beadera helduko gara. Ondoren, upategi bat ezagutzera joango gara eta Ribadaviako ardoa dastatuko dugu. Carballiñoko jatetxe batean olagarroa jango dugu. Arratsaldea libre izango dugu, Bainuetxeko ur mineral sendagarriez gozatu eta programa termalaren barruan dagoen tratamendua egiteko. Afaria eta gaua hotelean.

5. Eguna: Harriaren eta uraren ibilbidea

Gosaldu eta egun osoko irteera egingo dugu, Pontevedrako Santa María de Armenteira monasterioa ezagutzeko. Harriaren eta uraren ibilbidea egingo dugu, 10 km inguruko ibilbide erraz bat, Cambadosera bidean, Galiziako kostaldeko herrietan barrena. Ondoren, itsasontzian paseatuko gara, ostra eta muskuiluen txanelak ikusteko. Bertan itsaski - jana egingo dugu. Arratsaldean, Pontevedrako hiri ederra bisitatuko dugu. Afaria eta gaua hotelean.

6. Eguna: Santiago de Compostelako ibilbidea

Gosaldu eta egun osoko irteera egingo dugu Santiago de Compostelara joateko. Ibilbide erraz bat egingo dugu, 9 km ingurukoa, eta Finisterreko Bidetik sartuko gara Santiagora, Sarela ibaiaren ertzetik. Santiago de Compostelako hiria bisitatuko dugu. Hiriko jatetxe tipiko batean bazkalduko dugu. Tarte libre bat izango dugu eta hotelera itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.

7. Eguna: Tratamenduak eta atsedena Bainuetxean

Gosaldu eta eguna libre izango dugu hotelean eta bainuetxean. Igerilekuak erabiliko ditugu. Buffetean bazkalduko dugu. Arratsaldea libre izango dugu, Bainuetxeko ur mineral sendagarriez gozatu eta programa termalaren barruan dagoen tratamendua egiteko. Afaria eta gaua hotelean.

8. Eguna: Bainuetxea - Irteera - lekua

Bainuetxean gosalduko dugu eta irteera - lekura itzuliko gara. Bidean bazkalduko dugu. Helmugara iritsi eta bidaia amaituko da.

Laias Caldaria Hotel - Bainuetxea 4* (Ourense)

Laiaseko Hotel - Bainuetxea Miño ibaiaren ondoan dago, landa - inguru lasai batean Ourensetik 15 kilometrotara dago eta logelak handiak eta argitsuak dira, egurrezko zoruekin Guztiek dute berogailua, aire girotua, telefonoa, kutxa gotorra eta minibar zerbitzua Termarium gunea gaur egun Bainuetxeen terapietan aurki dezakegun gune berritzaileenetako bat da Diseinu berezia dauka eta teknikarik modernoenak erabiltzen dituzte (aromadun bainuontziak, jacuzzia, kabina heze eta lehorrak, kontraste - igerilekuak, dutxa aromatikoak, besaulki termikoak) Horrez gain, bainuetxeak hainbat helburutarako teknika desberdinak erabiltzen ditu, hala nola hidromasaje - bainuontziak, txorroak, esku - bainuak, oin - bainuak, txorro lunbarra, vichy dutxa, sauna, paralokatza, etab

Bidaiaren barnean:

• Joan - etorria autobusean, irteera - lekutik

Bainuetxera eta itzulera • 7 gaueko egonaldia Laiaseko Bainuetxean ****, Ourensen, komun osoko logela bikoitzean • Mantenu osoa, 1 eguneko bazkaritik (bidean) 8 eguneko bazkarira (bidean), edariak barne • Programa termalaren barruan daude:

Ur mineral sendagarridun igerilekura, hidromasaje - bainuontzira eta masaje naturala ematen duen txorro batera sartzeko aukera, eta 2 masaje (partziala, bizkarrean edo hanketan) eta 2 lurrun - bainu (bainu turkiar, hammam) • Ibilbidean zehaztutako txangoak eta bisitak, tokiko gidari ofizialarekin. • Gida laguntzailea bidaia osoan • Albornoza eta toalla erabiltzeko aukera • Bidaia - asegurua

Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik

Betebeharrak:

NANa indarrean. Gutxienez 25 laguneko taldea.

Irteera puntuak:

Bilbao, Vitoria eta Donostia.

This article is from: