4 minute read

Uzbekistán eta Estambul

Urruneko Zirkuituak

Samarkanda

Advertisement

Uzbekistan eta Estambul

15 EGUNEKO ZIRKUITUA

13 Gaueko egonaldia

Erref. Data Plazak Prezioa 2165 Irailak 18 30 3.025 €

Batentzako logelaren gehigarria: 540 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa

Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2165 Irailak 18

3.225 €

1. Eguna: Jatorri puntua - Istanbul

Irteera jatorri puntutik Loiu - Bilbo aireportura joateko. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Tashkentera joateko, Istanbul bidez. Afaria eta gaua hegazkinean.

2. Eguna: Tashkent

Tashkentera iritsi, aduana tramiteak, maletak jaso eta hotelera joango gara. Logela prest izango da iristean. Gosaria eta denbora librea atseden artzeko. Bazkaldu ostean, irteera Meskita Zuria eta Arte Aplikatuen Museoa ezagutzeko. Afaria eta ostatua.

3. Eguna: Tashkent

Gosaldu eta hiriaren alde zaharra bisitatuko dugu. Ondoren Madrasa Kukaldosh eta Abdulkasim eta Chorsu merkatua ikusiko ditugu. Bazkaria. Bazkaldu ondoren, Lurrikaren museoa, Abulkasim Madrasa eta Amir Temur museoa bisitatuko ditugu. Afaria eta ostatua.

4. Eguna: Tashkent - Samarkanda

Gosaldu eta geltokira abiatuko gara Samarkandara eramango gaituen abiadura handiko AFROSIAB trena hartzeko. Iristean, Gur - e Amir - en mausoleoaren (Tamerlanen hilobia) eta Rukhabaden Mausoleoaren kanpoaldearen ikustaldia. Bazkaria eta maletak utzi ostean, Registango Plazaren bisitaldia, baita bertan dauden Ulughbek, Shir - Dor eta Tilla - Kori madrasena ere. Afaria eta ostatua.

5. Eguna: Samarkanda

Gosaria. Ikustaldiekin jarraituko dugu. Goizean, hiriaren kanpoaldera joango gara antzinako papera ekoizten duen fabrika ezagutzera, Daniel profetaren hilobia, Afrosiyab hiri zaharraren museoa, Ulughbek behatokia, Shakhi-Zinda arkitektura multzoa. Bazkaria. Bazkalostean, Bibi - Khonum meskita eta Siab azoka bisitatuko ditugu. Afaria eta ostatua.

6. Eguna: Samarkanda - Buhkara

Gosaldu eta geltokira abiatuko gara Bukharara eramango gaituen abiadura handiko AFROSIAB trena hartzera. Iritsi, eta hotelera joango gara. Bazkaria. Arratsaldean, Lyaby Hauz arkitektura gunearen ikustaldia egingo dugu eta bertan bi madrasa eta Chor Minor meskita ezagutuko ditugu. Afaria eta ostatua.

7. Eguna: Bukhara

Gosaria. Hiriaren ikustaldi osatua egingo dugu. Hasteko, Samanitarren mausoleoa ikusiko dugu, gero Chashmai Ayub iturburu santua, Bolo Hauz meskita, Arkeko zitadela, Kalyan minaretea eta Poi Kalyan meskita, Miri Arab madrasa, Toki Zargaron kupula, Ulughbek eta Abdullazizkan madrasak, Toki Telpak Furushon kupula, Magoki Attory meskita eta Toki Sarafon kupula. Bazkaria eta afaria barnean. Ostatua hotelean.

8. Eguna: Bukhara

Gosaldu ostean, Bahouddin Nakshbandiren amaren hilobiaren ikustaldia (hiritik 30 km - ra dago), Chor Bakr hilobia eta Bukharako emir Sitorai-Mokhi-Hossaren udako bizitokia. Bertako etxe batean bazkalduko dugu eta jaiegunetako plater nazionala prestatzen ikasiko dugu: PLOV. Denbora librea. Afaria eta ostatua.

9. Eguna: Bukhara - Khiva

Gosaria. Khivarantz trenez abiatuko gara Kyzyl - Kum basamortua zeharkatzen duen karabanen bideari jarraituta, Amu Daria eta Sir Daria ibaien artetik. Munduko 11. basamortu handiena da eta haren izenak “harea gorria” esan nahi du uzbekeraz, kazakheraz eta turkieraz. Piknik motako bazkaria. Iritsi, afaria eta ostatua.

10. Eguna: Khiva

Gosaldu eta Itchan - Kala arkitektura gunearen ikustaldia. Gunea Khiva hiriaren barnean kokatzen den zitadela bat da, bertan Kalta Minor, Kunya Ark gaztelua, Mohammed Rahim Khan madrasa, Minaretea eta Islom Khodja madrasa aurkitzen dira. Bazkaria. Bazkalostean, Tash Hovli (XIX. mendeko harema) arkitektura gunearen, Pahlavan Mahmuden mausoleoaren, Juma meskitaren eta Allikulikhan madrasaren ikustaldia. Afaria lekuko jatetxe batean, “Lepeshka” ogi uzberkiarra prestatuko dugu. Ostatua.

Khiva

egingo dugu: Independentzia plaza (bertan dauden monumentuak), Tashkenteko hiri modernoaren ikustaldia, Opera eta Ballet - aren plaza, Amir Temur plaza eta hiriko metro izugarria. Bazkaria eta denbora librea. Eguna bukatzeko, agur afaria ikustalki folklorikoarekin, lekuko jatetxe batean. Hotelera garraioa eta ostatua.

12. Eguna: Tashkent - Istanbul

Gosaria eta garraioa aireportura Istanbulera doan hegaldia hartzeko. Iritsi eta hiriaren alde zaharrera joango gara Yerebatan Sarayi (Basilika uhaska) bisitatzera. Bazkaria eta garraioa hotelera. Afaria eta ostatua.

13. Eguna: Istanbul

Gosaldu, eta hiria bisitatzera joango gara: Erromatar hipodromoa eta Sultan Ahmet Camii meskita (meskita urdina); Istanbuleko meskita ikusgarriena da, eta Hipodromoaren ekialdean eta Santa Sofiaren parean dago. Egunari Santa Sofía bisitatzen emango diogu amaiera: Bizantziar Inperioko erdigune erlijiosoa izandako eliza da, eta konkistaren ostean, meskita gisa erabili izan zen 500 urtez jarraian. 1935. urtean, munduko museorik ospetsuenetako bat bilakatu zen. Bazkaria. Ondoren, Topkapi jauregira joango gara. Sultandarren bizilekua izandako jauregia da, eta egun, zilarra, beira, gerrarako jantziak, eta garaiko armen erakusketa interesgarri eta baliotsuak izaten dituen museoa da. Hotelera joango gara, afaria eta ostatua bertan.

14. Eguna: Istanbul

Gosaria. Bisitekin jarraituko dugu: Süleymaniye meskita eta Bazar Egiptoarra (Mısır Çarşısı), batez ere belarrak eta espezieak dituen merkatua. Ondoren, urrezko adarreko portura joango gara, eta bertan, itsasontzi pribatu batera igoko gara Bosforo itsasartetik, Europa eta Asia bereizten dituen itsasartetik, nabigatzeko. 2 orduz nabigatuko dugu gutxi gorabehera, eta bi ertzetan dauden jauregi eta eraikin tipikoak miretsi ahal izango ditugu. Lehorreratu, eta bazkaria. Ondoren, erosketak egiteko denbora librea izango dugu Bazar handian. 5000 denda inguru daude bertan, eta kalez eta pasabidez josiriko labirinto erraldoi bat osatzen dute. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua hotelean.

15. Eguna: Istanbul - Jatorri puntua

Gosaria. Hitzartutako orduan aireportura joango gara Loiu - Bilbora doan hegazkina hartzera. Iritsi, eta jatorri puntura joango gara.

Bidaiaren barnean:

• Azul Marino Bidaiaken joan-etorri esklusiboa Loiu-Bilbo aireportura • Hegaldiak Bilbotik Tashkentera eta itzulera Istanbul bidez • Ostatua 4* (3* Khivan eta 5* Istanbul) hoteletan, birentzako gelan • Mantenu osoa, 2 eguneko gosaritik 13 eguneko afarira arte (edariak ez daude barruan) • Gidari laguntzailea bidaia osoan • Hegaldiak linea erregularrean, turista klasean • Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan etorriak barne • Aireportuko tasa, eskupekoak eta bisa • Bidaian laguntzeko asegurua eta ezeztatzen gastuen estaldura

Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik

Betebeharrak:

Pasaportea indarrean, 6 hilabeteko gutxieneko baliotasunarekin (itzulera datatik). Erreserba egin ondoren, pasaportearen kopia bat bidaltzea beharko genuke. Gutxienez 20 laguneko taldea.

Irteera puntuak:

Bilbao, Vitoria, Donostia, Zarautz, Eibar eta Loiuko aireportua.

This article is from: