2022 BIDAIAK
TANCIA
Samarkanda
Urruneko Zirkuituak
Uzbekistan eta Estambul 15 EGUNEKO ZIRKUITUA 13 Gaueko egonaldia Erref.
Data
2165
Irailak 18
Plazak
Prezioa
30 3.025 € Batentzako logelaren gehigarria: . . . . . . . 540 € %100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2165
Irailak 18 3.225 €
1. Eguna: Jatorri puntua - Istanbul Irteera jatorri puntutik Loiu - Bilbo aireportura joateko. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Tashkentera joateko, Istanbul bidez. Afaria eta gaua hegazkinean. 2. Eguna: Tashkent Tashkentera iritsi, aduana tramiteak, maletak jaso eta hotelera joango gara. Logela prest izango da iristean. Gosaria eta denbora librea atseden artzeko. Bazkaldu ostean, irteera Meskita Zuria eta Arte Aplikatuen Museoa ezagutzeko. Afaria eta ostatua. 3. Eguna: Tashkent Gosaldu eta hiriaren alde zaharra bisitatuko dugu. Ondoren Madrasa Kukaldosh eta Abdulkasim eta Chorsu merkatua ikusiko ditugu. Bazkaria. Bazkaldu ondoren, Lurrikaren museoa, Abulkasim Madrasa eta Amir Temur museoa bisitatuko ditugu. Afaria eta ostatua. 4. Eguna: Tashkent - Samarkanda Gosaldu eta geltokira abiatuko gara Samarkandara eramango gaituen abiadura handiko AFROSIAB trena hartzeko. Iristean, Gur - e Amir - en mausoleoaren (Tamerlanen hilobia) eta Rukhabaden Mausoleoaren kanpoaldearen ikustaldia. Bazkaria eta maletak utzi ostean, Registango Plazaren bisitaldia, baita bertan dauden Ulughbek, Shir - Dor eta Tilla - Kori madrasena ere. Afaria eta ostatua. 5. Eguna: Samarkanda Gosaria. Ikustaldiekin jarraituko dugu. Goizean, hiriaren kanpoaldera joango gara antzinako papera ekoizten duen fabrika ezagutzera, Daniel profetaren hilobia, Afrosiyab hiri zaharraren museoa, Ulughbek behatokia, Shakhi‐Zinda arkitektura multzoa. Bazkaria. Bazkalostean, Bibi - Khonum meskita eta Siab azoka bisitatuko ditugu. Afaria eta ostatua.
102
6. Eguna: Samarkanda - Buhkara Gosaldu eta geltokira abiatuko gara Bukharara eramango gaituen abiadura handiko AFROSIAB trena hartzera. Iritsi, eta hotelera joango gara. Bazkaria. Arratsaldean, Lyaby Hauz arkitektura gunearen ikustaldia egingo dugu eta bertan bi madrasa eta Chor Minor meskita ezagutuko ditugu. Afaria eta ostatua. 7. Eguna: Bukhara Gosaria. Hiriaren ikustaldi osatua egingo dugu. Hasteko, Samanitarren mausoleoa ikusiko dugu, gero Chashmai Ayub iturburu santua, Bolo Hauz meskita, Arkeko zitadela, Kalyan minaretea eta Poi Kalyan meskita, Miri Arab madrasa, Toki Zargaron kupula, Ulughbek eta Abdullazizkan madrasak, Toki Telpak Furushon kupula, Magoki Attory meskita eta Toki Sarafon kupula. Bazkaria eta afaria barnean. Ostatua hotelean. 8. Eguna: Bukhara Gosaldu ostean, Bahouddin Nakshbandiren amaren hilobiaren ikustaldia (hiritik 30 km - ra dago), Chor Bakr hilobia eta Bukharako emir Sitorai‐Mokhi‐Hossaren udako bizitokia. Bertako etxe batean bazkalduko dugu eta jaiegunetako plater nazionala prestatzen ikasiko dugu: PLOV. Denbora librea. Afaria eta ostatua. 9. Eguna: Bukhara - Khiva Gosaria. Khivarantz trenez abiatuko gara Kyzyl Kum basamortua zeharkatzen duen karabanen bideari jarraituta, Amu Daria eta Sir Daria ibaien artetik. Munduko 11. basamortu handiena da eta haren izenak “harea gorria” esan nahi du uzbekeraz, kazakheraz eta turkieraz. Piknik motako bazkaria. Iritsi, afaria eta ostatua. 10. Eguna: Khiva Gosaldu eta Itchan - Kala arkitektura gunearen ikustaldia. Gunea Khiva hiriaren barnean kokatzen den zitadela bat da, bertan Kalta Minor, Kunya Ark gaztelua, Mohammed Rahim Khan madrasa, Minaretea eta Islom Khodja madrasa aurkitzen dira. Bazkaria. Bazkalostean, Tash Hovli (XIX. mendeko harema) arkitektura gunearen, Pahlavan Mahmuden mausoleoaren, Juma meskitaren eta Allikulikhan madrasaren ikustaldia. Afaria lekuko jatetxe batean, “Lepeshka” ogi uzberkiarra prestatuko dugu. Ostatua. 11. Eguna: Khiva - Urgench - Tashkent Gosaria. Adierazitako orduan, Urgencheko aireportura joango gara Tashkenterako hegaldia hartzeko. Iritsi, hotelera abiatu eta hiriaren bisita