3 minute read
Gurutzaldia Danubio Ibaian
Gurutsaldiak
Budapest
Advertisement
Gurutzaldia Danubio Ibaian
8 EGUNEKO BIDAIA
7 Gaueko egonaldia
Erref. Data Plazak Prezioa 2134 Uztailak 16 30 2.530 €
Batentzako logelaren gehigarria: 955 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2134 Uztailak 16
2.730 €
1. Eguna: Jatorri puntua – Munich - Regensburg - Passau
Irteera autobusez jatorri puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Munichera joateko. Iritsi eta autobusez eramango gaituzte Regensburg hirira. Hiria ezagutu eta bazkalduko dugu. Arratsaldean Passauko portura eramango gaituzte eta han ontziratzeko tramiteak egingo ditugu. Afaria eta ostatua gurutzaontzian.
2. Eguna: Melk - nabigatzea
Mantenu osoa gurutzaontzian. Goizean Melkeko abadia harrigarria bisitatuko dugu, Austriako kultura ikono garrantzitsuenetako bat da, eta barroko oparoenaren erakusgarri leiala. Ikustaldi horretan abadiako museoa eta oraindik bizirik dagoen abadia honetako bizimodu monastikoa ezagutu ahal izango ditugu. Bisitaldia amaitutakoan, Wachau aldean ibiliko da gurutzaontzia, Danubioko eremu ezin ederragoan, herri eta mahasti ikusgarriak agerian. Arratsaldean zehar kultura eta animaziozko ekintzak egingo ditugu gurutzaontzian bertan. Gauean iritsiko gara Vienara, eta gaueko ibilbide bat egingo dugu hirian barrena. Ostatua gurutzaontzian.
3. Eguna: Viena
Mantenu osoa gurutzaontzian. Goizean hiriaren erdialdera eramango gaituzte eta Viena ezagutuko dugu bertako gidari batek lagunduta. Gurutzaontzira itzuliko gara bazkaltzera. Denbora librea. Gurutzaontzitik hirigunerako joan-etorriak barne. Ostatua gurutzaontzian.
4. Eguna: Budapest
Mantenu osoa gurutzaontzian. Goizean Ezstergom hirian geldituko gara Hungariako katedral ederrena eta garrantzitsuena ezagutzeko. Autobusez Visegradeko behatokira joango gara Danubioren gaineko ikuspegi zoragarriekin gozatzeko. Arratsaldean Budapest hiria bisitatuko dugu autobusez eta bertako gidariak lagunduta. Gauean, gurutzaldi iruzkindu bat egingo dugu Budapest argituan barrena. Ostatua gurutzaontzian.
5. Eguna: Budapest eta Danubio ibaiaren bihurgunea
Mantenu osoa gurutzaontzian. Goizean Hungariako Legebiltzarra bisitatuko dugu (bisitaldia bertan behera edo mugatuta gerta liteke goiz horretan osoko bilkura baldin badago). Arratsaldean Danubio ibaiaren bihurgunean barrena nabigatuko dugu, bidaiako bihurgune ederrenetakoan. Jarduerak gurutzaontzian, lehiaketak eta animazioa. Ostatua gurutzaontzian.
Passau
6. Eguna: Bratislava
Mantenu osoa gurutzaontzian. Goizean, bisita hirira bertako gidariak lagunduta. Arratsaldean, nabigatzen. Hainbat jarduera egingo ditugu gurutzaontzian. Ostatua gurutzaontzian.
7. Eguna: Nabigatzea - Linz
Mantenu osoa gurutzaontzian. Goizean nabigatuko dugu. Gurutzaontzia tarteko portu batean geldituko da, eta lehorreratuko gara egun osoko txangoa egiteko Salzburgon eta Salzkammerguten (bazkaria barne). Linzera garaiz iritsiz gero, paseo labur bat egin dezakegu hirian barrena. Gurutzaontzira itzuliko gara.
8. Eguna: Passau - Munich - Jatorri puntua
Gosaria gurutzaontzian. Lehorreratu eta Passau hiria bisitatuko dugu bertako gidari batek lagunduta. Adierazitako orduan Municheko aireportura eramango gaituzte. Itzultzeko hegaldia.
MS Monarch Princess 5*
Monarch Princess 5* ibaiko itsasontzia da, 138 bidaiarientzako gehienezko edukiera duena Areto nagusia eta taberna, 24 orduko harrera eta aldi berean eserita dauden bidaiari guztientzat edukiera duen jatetxea ditu Bere kabinak, hiru bizkarrean banatuta, dotore apainduta daude eta 15 eta 17 metro arteko azalera dute, guztiak kanpoaldea, ohe bikoitza edo bikoitza, aire girotua eta berogailua, pantaila lauko telebista, telefonoa, ile-lehorgailua, kutxa gotorra eta gela zerbitzua 2 aldiz eguna Komunak dutxa konbentzionala du kristalezko partizioarekin Ontziak bere instalazioak osatzen ditu gimnasioa, igogailua, kanpoko jacuzzia eta solariuma mahaiekin eta eguzkitako oholekin
Bidaiaren barnean:
• Azul Marino Bidaiaken joan-etorri esklusiboa Loiu-Bilbo aireportura • Hegaldiak Bilbotik Munichera eta itzulera • 7 gaueko ostatua 5 *-ko MS Monarch
Princess gurutzaontzian, kanpora begira dagoen gela bikoitzean • Mantenu osoa 1 eguneko bazkaritik azken eguneko gosarira arte (gurutzaontzian sartzen den edari sorta barne) • Gidari laguntzailea bidaia osoan • Hegaldiak linea erregularretan, turista klasean • Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan etorriak barne • Aireportuko eta portuko tasak • Bidaia asegurua
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik
Betebeharrak:
Pasaportea indarrean. Gutxienez 20 laguneko taldea.
Irteera puntuak:
Bilbao, Vitoria, Donostia eta Eibar.