2022 BIDAIAK Budapest
Gurutsaldiak
ANCIA
Gurutzaldia Danubio Ibaian 8 EGUNEKO BIDAIA 7 Gaueko egonaldia Erref.
Data
2134
Uztailak 16
Plazak
Prezioa
30
2.530 € Batentzako logelaren gehigarria: . . . . . . . . 955 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2134
Uztailak 16 2.730 €
1. Eguna: Jatorri puntua – Munich - Regensburg Passau Irteera autobusez jatorri puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Munichera joateko. Iritsi eta autobusez eramango gaituzte Regensburg hirira. Hiria ezagutu eta bazkalduko dugu. Arratsaldean Passauko portura eramango gaituzte eta han ontziratzeko tramiteak egingo ditugu. Afaria eta ostatua gurutzaontzian. 2. Eguna: Melk - nabigatzea Mantenu osoa gurutzaontzian. Goizean Melkeko abadia harrigarria bisitatuko dugu, Austriako kultura ikono garrantzitsuenetako bat da, eta barroko oparoenaren erakusgarri leiala. Ikustaldi horretan abadiako museoa eta oraindik bizirik dagoen abadia honetako bizimodu monastikoa ezagutu ahal izango ditugu. Bisitaldia amaitutakoan, Wachau aldean ibiliko da gurutzaontzia, Danubioko eremu ezin ederragoan, herri eta mahasti ikusgarriak agerian. Arratsaldean zehar kultura eta animaziozko ekintzak egingo ditugu gurutzaontzian bertan. Gauean iritsiko gara Vienara, eta gaueko ibilbide bat egingo dugu hirian barrena. Ostatua gurutzaontzian.
48
3. Eguna: Viena Mantenu osoa gurutzaontzian. Goizean hiriaren erdialdera eramango gaituzte eta Viena ezagutuko dugu bertako gidari batek lagunduta. Gurutzaontzira itzuliko gara bazkaltzera. Denbora librea. Gurutzaontzitik hirigunerako joan-etorriak barne. Ostatua gurutzaontzian. 4. Eguna: Budapest Mantenu osoa gurutzaontzian. Goizean Ezstergom hirian geldituko gara Hungariako katedral ederrena eta garrantzitsuena ezagutzeko. Autobusez Visegradeko behatokira joango gara Danubioren gaineko ikuspegi zoragarriekin gozatzeko. Arratsaldean Budapest hiria bisitatuko dugu autobusez eta bertako gidariak lagunduta. Gauean, gurutzaldi iruzkindu bat egingo dugu Budapest argituan barrena. Ostatua gurutzaontzian. 5. Eguna: Budapest eta Danubio ibaiaren bihurgunea Mantenu osoa gurutzaontzian. Goizean Hungariako Legebiltzarra bisitatuko dugu (bisitaldia bertan behera edo mugatuta gerta liteke goiz horretan osoko bilkura baldin badago). Arratsaldean Danubio ibaiaren bihurgunean barrena nabigatuko dugu, bidaiako bihurgune ederrenetakoan. Jarduerak gurutzaontzian, lehiaketak eta animazioa. Ostatua gurutzaontzian.