2 minute read

Ezagutu Gaztela Ostatuen Bidez

6 EGUNEKO ZIRKUITUA

5 Gaueko egonaldia

Erref. Data Plazak Prezioa 2113 Maiatzak 30 40 1.110 € 2114 Urriak 17 40 1.110 €

Batentzako logelaren gehigarria: . 250 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa

Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2113 Maiatzak 30 1.150 € 2114 Urriak 17 1.150 €

Bidaiaren barnean:

• Autobuseko bidaia. • Gau bat Gredos ostatuan 4*, hiru gau Alcalá de Henareseko ostatu nazionalean 4*, eta gau bat Soriako paradorean 4*, birentzako gelan. • Mantenu osoko erregimena, ura eta ardoa barne. • Gidari baten laguntza bidaia osoan. • Zerbitzuak eta bisitak ibilbidean adierazitakoaren arabera. • Bidaia, laguntza eta ezeztapen segurua.

Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik.

Betebeharrak:

NANa indarrean. Gutxienez 35 laguneko taldea.

Irteera puntuak:

Bilbao, Vitoria eta Donostia.

1. eguna: Jatorre puntua - Ávila - Navarredonda de Gredos

Jatorri puntutik Ávilara abiatuko gara. Bazkaldu ondoren, gizateriaren ondare izendatutako alde zaharra bisitatuko dugu oinez: harresi erromanikoa, San Vicente basilika, Santa Teresa konbentua, Salvador katedrala… eta Navarredonda de Gredos-era joango gara gero. <Afaria eta gaua, ostatuan. Sareko lehenengo ostatua da, 1928an eraikia Gredos mendigunean.

2. eguna: Gredos - Mombeltrán - Arenas de San Pedro - Talavera de la Reina - Alcalá de Henares

Gosaldu, eta Tiétar haranetik Mombeltrán-era abiatuko gara Albuquerqueko Dukearen gaztelua eta haraneko hiriburu historikoa den Arenas de San Pedro ikustera. Talavera de la Reinara joango gara gero, eta hauek ikusiko ditugu: alde zaharra, Pradoko lorategiak, eta gizateriaren kultura ondare immaterial izendatutako zeramika museoa. Bazkaldu ondoren, Alcalá de Henares-era joango gara. Afaria eta ostatua paradorean.

3. eguna: Alcalá de Henares

Gosaldu, eta Alcalá de Henares bisitatuko dugu, Gizateriaren ondarea den bertako alde zaharra eta unibertsitate ezagunak bisitatuko ditugu Bazkaria eta arratsaldea librea hiriaz gozatzeko. .. Afaria eta ostatua.

4. eguna: Alcalá de Henares - Toledo - Alcalá de Henares

Gosaldu, eta Toledora abiatuko gara. Gizateriaren ondare izendatutako hiri honetan hauek bisitatuko ditugu: Puerta de Bisagra, Sinagoga judua, Santo Tome eliza, Santa Maria katedrala, Alkazarra...Bazkaria eta denbora librea Toledon. Alcalára itzuliko gara. Afaria eta ostatua paradorean.

5. eguna: Alcalá de Henares - Sigüenza - Santa María de Huerta - Medinaceli - Soria

Gosaldu, eta Sigüenzara abiatuko gara. Erdi aroko, berpizkundeko eta barroko estiloko arrastoak dituen alde zaharra bisitatuko dugu, eta bazkaldu eta gero, Soriarantz abiatuko gara Santa María de Huertako zistertar monasterioa bisitatzera. Bere kontserbazio onari esker, XII. mendetik mantentzen den monastika-konplexu bat nolakoa den jakin dezakegu. Medinacelira joango gara jarraian, eta haren arku eta mosaiko erromatarraren bisita laburra egingo dugu. Soriara abiatuko gara gero. Afaria eta gaua, ostatuan.

6. eguna: Soria - El Burgo de Osma - Jatorri puntua

Gosaldu, eta machadiar hiriaren bisita panoramikoa egingo dugu: San Saturio, ermita de la Soledad, Santo Domingo eliza, plaza nagusia… Burgo de Osmara abiatuko gara. Aragoiko jatorria duen gotzain hiriaren bisita motza egingo dugu, eta bazkaldu ondoren, arratsaldeko lehen orduan jatorri puntura abiatuko gara. Bidaiaren amaiera.

This article is from: