2 minute read

Girona eta Frantziako Hegoaldea

Penintsulako Zirkuituak

Girona eta Frantziako Hegoaldea

Advertisement

8 EGUNEKO ZIRKUITUA

7 Gaueko egonaldia

Erref. Data Plazak Prezioa 2155 Ekainak 05 40 710 € 2163 Urriak 02 40 710 €

Suplemento Habitación Individual . . . . . . . 140 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa

Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2155 Ekainak 05 2163 Urriak 02

750 € 750 €

1. Eguna: Jatorri-puntua - Roses

Irteera, Rosesera joateko. Bazkaria, bidean. Hotelera iritsi, afaria eta ostatua.

2. Eguna: Roses - Pals - Girona - Banyoles - Roses

Gosaria eta irteera, tokiko gidariarekin egun osoko txangoa egiteko. Lehenik eta behin, Pals ezagutuko dugu. Erdi Aroko herrixka bat da, kale harriztatuak eta etxe tipikoak dituena. Bertan, besteak beste, Les Hores dorrea, Sant Pere eliza eta Masos del Palseko hirigunea ikusiko ditugu. Ondoren, Gironara joango gara. Han, kultura-ondare handia duen hiri monumentalean zehar ikustaldia egingo dugu. Bazkaldu, eta irteera Banyoles aldera. Han, hirigunea eta izen bereko aintzira ikusiko ditugu. Aintziran, itsasontzian paseatzeko aukera izango dugu. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua.

3. Eguna: Roses - Vermeille kosta - Figueres - Roses

Gosaria eta irteera, Vermeille kostan ibilbide bat egiteko. Itsasertzeko errepideetan barna goazela, ingurunearen edertasun naturalaz gozatu ahal izango dugu. Geldialdia, Collioure bisitatzeko. Hantxe igaro zituen bere azken egunak Antonio Machado idazleak. Antonio Machadoren hilobia ikusiko dugu, bai eta portua, gazteluaren kanpoaldea, eliza... ere. Elizako kanpandorrea izan zen, garai batean, hiriko itsasargia. Rosesera itzuli, eta bazkaria. Arratsaldean, irteera Figueres aldera. Han, ikustaldia egingo dugu hirian barna, tokiko gidari batekin. Dali Museoan ere sartuko gara. Hotelera itzuli. Afaria eta ostatua.

Collioure

4. Eguna: Roses - Besalu - Empuriabrava - Castelló de Empuries - Roses

Gosaria eta irteera tokiko gidari baten laguntzarekin Besalu Erdi Aroko herrixka ezagutzeko. Juduen auzoa, San Pedro eliza, harresiak... ikusiko ditugu. Rosesera itzuli, eta bazkaria. Ondoren, ikustaldia egingo dugu Empuriabravan zehar. Eta, gero, Castelló de Empuriesera joango gara, Empuriesko Kondeen garai bateko bizitokira. Rosesera itzuliko gara. Denbora librea. Afaria eta ostatua.

5. Eguna: Roses - Perpinya - Carcasona

Gosaria eta irteera tokiko gidariarekin Perpinya hiria ezagutzeko. Besteak beste, Saint Jean Baptiste katedrala, Logia plaza eta Mallorcako errege-erreginen jauregia ikusiko ditugu. Ondoren, Carcasonarantz jarraituko dugu. Iritsi, eta bazkaria. Gero, tokiko gidariaren laguntzarekin, hiria bisitatuko dugu eta gaztelura sartuko gara. IV. mendeko barruti harresidunekin gotortutako zitadela da. Afaria eta ostatua.

6. Eguna: Carcasona - Paue - Jatorri-puntua

Gosaria eta irteera Pauerantz. Iritsi, eta ikustaldia egingo dugu, tokiko gidariarekin, Pirinioen magalean kokatutako herri honetan barna. Besteak beste, gaztelua ikusiko dugu, Frantziako Henrike IV. eta Nafarroako III.a jaiotzen ikusi zuelako ospetsu egin dena. Bazkariaren ondoren, itzulera-bidaiari ekingo diogu. Iritsi, eta gure zerbitzuen amaiera.

Bidaiaren barnean:

• Bidaia, autobusean. • 4 gau Roses-en eta gau 1 Carcassonn-en, 3* eta 4*-eko hoteletan, birentzako gelan. • Mantenu osoa, ura eta ardoa barnean. • Gidari baten laguntza ibilbide osoan. • Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak. • Bidaia-asegurua.

Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik.

Betebeharrak:

NANa indarrean. Gutxienez 35 laguneko taldea.

Irteera puntuak:

Bilbao, Vitoria eta Donostia.

This article is from: