3 minute read
Malaga eta Caminito del Rey
Penintsulako Zirkuituak
Ronda
Advertisement
Málaga eta Caminito del Rey
7 EGUNEKO ZIRKUITUA
6 Gaueko egonaldia
Erref. Data Plazak Prezioa 2119 Maiatzak 26 40 920 € 2120 Ekainak 09 40 920 € 2121 Irailak 25 40 920 € 2122 Urriak 16 40 920 €
Batentzako logelaren gehigarria: . . . . . . . . 200 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2119 Maiatzak 26 2120 Ekainak 09 2121 Irailak 25 2122 Urriak 16
960 € 960 € 960 € 960 €
1. eguna: Jatorri puntua - Málaga - Torremolinos
Jatorri puntutik Loiu-Bilbo aireportura joango gara.Fakturazio tramiteak egin ondoren, Málagara doan hegazkina hartuko dugu.Iritsi, eta hoteleraautobusez joango gara.Logelen banaketa egin ondoren, bazkaria.Arratsaldean, bertako gidari baten laguntzaz, Málaga hiriaren bisita panoramikoa egingo dugu:Alcazaba, Malagueta, Farolaren paseoa, portua, etab.Hotelera itzuliko gara gero.Afaria eta ostatua, hotelean.
2. eguna: Mijas - Antequera
Gosaldu, eta Mijas herrira abiatuko gara bertako gidari baten laguntzarekinbisita gidatua egiteko. Arabiar garaiko ohiko fisionomia duen herria da, eta bere etxe zuriak mendilerroaren magalean zehar hedatzen dira.Zenbait berezitasun turistiko mantentzen dituoraindik; hala nola asto-taxiak, zezen plaza irregularra, mudejar estiloko bi eliza, antzinako harresi arabiarraren arrastoak eta haitzeko birjinaren baseliza; hots,herriko patroia. Hotelera itzuliko gara bazkaltzera.Arratsaldean, Antequerara joango gara, eta San Juango auzoak bisitatuko ditugu: El Carmen eta Portichuelo. Bestalde, Alcazaba de Antequera, el Arco de los Gigantes eta la Real Colegiata de Santa María La Mayor monumentuak ere ikusiko ditugu.Naturaren kapritxoa den Torcal de Antequera ere bisitatuko dugu.Arratsaldeko azken orduanhotelera itzuliko gara.Afaria eta ostatua, hotelean.
3. eguna: Caminito del Rey
Gosaldu ondoren, Caminito del Rey ibilbidera abiatuko gara, ura eta natura batzen dituen monumentura. Parkeko amildegi sakonenaren gainetik igarotzen den pasabide artifiziala da, eta ibaiaren ibilgutik 80 metroko altuerandago kokatuta. Ibilbide zuzena da, ez da zirkularra, eta norabide bakarrekoa. Iparraldetik hegoaldera doa; hau da, Ardaleseko udalerritik Álorako udalerriraino,7 km ditu gutxi gorabehera, eta 3 edo 4 orduko iraupena du.Sarrerak eta anezka-busak barne.Caminito del Rey egin nahi ez dutenei, berriz,alternatiba gisa Chorroko urtegia eta Ardalesbisitatzeko aukera eskainiko zaie: Erdi Aroko gaztelua, emiriar eta mozarabiar gotorlekua, mudejar eliza parrokiala edo Kaputxinoen komentua bezalako ondare aberatsa duen hiria.Jatetxean bazkalduko dugu, etaondoren, hotelera itzuliko gara.Afaria eta ostatua, hotelean.
Caminito del Rey
Zuzeneko hegaldiak Malagara
4. eguna: Ronda - Puerto Banús
Gosaldu, eta bertako gidari baten laguntzaz Ronda ezagutzera joango gara. Guadalevín ibaiak sortutako ebakiak erdibitzen duen lautadaren gainean kokatuta dagoen antzinako hiria daRonda, eta 100 metroko sakonera duia.Bertako zezen plaza ospetsua bisitatuko dugu (sarrerak barne), bai eta hiriaren harresiak, kaleak eta gainontzeko plazak ere.Jatetxean bazkalduko dugu gero.Arratsaldean, berriz, antzinako medina arabiarra, harresiak… bisitatuko ditugu, eta jarraian, udalerriko erakarpen turistiko garrantzitsuetako batera abiatuko gara: Puerto Banús-era. Bertan kirol-portuko instalazioen barruanaisialdirako gune zehatz bat dago, eta denbora librea izango duguingurua ezagutzeko.Hotelera itzuliko gara gero.0Afaria eta ostatua, hotelean.
5. eguna: Marbella
Gosaldu, eta Marbellara abiatuko gara.Hirikoalde zaharra bisitatuko dugu, haren antzinako medina arabiarreko kale estu xarmagarriak eta eraikin historikoak.Hotelera itzuliko gara gero.Bazkaldu ostean,arratsaldea libre.Afaria eta ostatua, hotelean.
6 eguna: Málaga - Picassoren ibilbidea
{Gosaldu ondoren, Málagako Picassoren ibilbidea egingo dugu. Horretarako, baina, Merced plazara joan beharko gara bertan baitago Picassoren jaiotetxeko museo FundazioaJarraian, Granada kalera joango gara, Picasso bautizatu zuten Santiago eliza ikustera. Gotiko mudejar estiloko eliza da, bai eta kofradia garrantzitsu batzuen egoitza ere.Azkenik, Málagako Picassoren museoaren egoitza den Buenavistako jauregia bisitatuko dugu, artistaren hainbat obra ikusteko aukera izanik:margolanak, marrazkiak, eskulturak, grabatuak eta bisitaren amaierako bilduma iraunkorraren parte diren zeramikak.Jatetxean bazkaldu ondoren,arratzaldea libre.Hotelera itzuli,afaria eta ostatua bertan.
7. eguna: Torremolinos - Málaga - Bilbo
Hotelean gosaldu ondoren,denbora librea izango dugu paseatzeko.Bazkaria ere hotelean.Bazkaldu eta gero, Málagako aireportura joango gara, eta fakturazio tramiteak egin ondoren, Loiu-Bilbora doan hegazkina hartuko dugu.Iristean,jatorri puntura joango gara.Bidaiaren amaiera.
Bidaiaren barnean:
• Viajes Azul Marino agentziaren joanetorri esklusiboa Loiu-Bilboko aireportura eta hortik abiapuntura. • Hegaldiak linea erregularrean, turista klasean, Bilbotik Kairora eta itzulera. • Autobusa egongo da bidaiako ibilbide guztietan. • 6 eguneko egonaldia Occidental Costa del Sol 4* Torremolinoseko hotelean, birentzako gelan. • Mantenu osoko erregimena, ura eta ardoa barne. • Gidari baten laguntza, bidaia osoan. • Zerbitzuak eta bisitak ibilbidean adierazitakoaren arabera. • Aireportuko tasak. • Bidaia asegurua
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik.
Betebeharrak:
NANa indarrean. Gutxienez 30 laguneko taldea.
Irteera puntuak:
Donostia, Zarautz, Eibar, Vitoria, Bilbao eta Loiuko aireportua.