3 minute read
Turquia
Europako Zirkuituak
Estambul
Advertisement
Turquía, Capadocia eta Estambul
10 EGUNEKO ZIRKUITUA
9 Gaueko egonaldia
Erref. Data Plazak Prezioa 2149 Urriak 03 25 1.770 €
Batentzako logelaren gehigarria: 570 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2149 Urriak 03
1.920 €
1. Eguna: Irteera - lekua - Istanbul - Kapadozia
Irteera - lekutik aterako gara Loiu - Bilboko aireportura joateko. Fakturatzeko eta ontziratzeko tramiteak egingo ditugu, Istanbuletik barrena Kapadoziara joateko. Iritsi ondoren, hotelera joango gara. Afari hotza eta gaua hotelean.
2. Eguna: Kapadozia
Gosaldu ondoren Gôreme bailara bisitatuko dugu, harkaitzetako elizen aire zabaleko museoa. Ibilialdia egingo dugu Pasa bagi edo Çavusin haranean, eta lurpeko hiri bat ezagutuko du (Ozkonak, Seratli edo antzeko beste bat), etxebizitza trogloditekin. Bazkaria. Arratsaldean, milaka urte dituen alfonbrak eta kilimak eskuz ehuntzearen artearen erakustaldi bat ikusiko dugu tailer espezializatu batean. Afaria eta gaua hotelean.
3. Eguna: Kapadozia - Konya - Pamukkale
Gosaldu ondoren Anatolia estepa idorraren erdian dagoen Konya hirira abiatuko gara. Pamukkalerako bidean, geldialdi bat egingo dugu “Kervansaray” bat ezagutzeko, bidaiari eta zaldunentzako ostatua Zetaren Bide zaharrean. Ondoren, sufismoa hedatu zuen eta “Dervixe dantzarien” ordena sortu zuen Mevlana poeta persiarraren mausoleoa bisitatuko dugu. Bazkaldu eta gero, harri bihurtutako ur - jauziengatik ezaguna den Pamukkalera joango gara, turkieraz kotoizko gaztelua esan nahi duena. Afaria eta gaua hotelean.
4. Eguna: Pamukkale - Kusadasi
Gosaldu ondoren Hierapolisera joango gara, ur - jauzien gainean eraikitako bainuetxeen hiri erromatarrera. Mundu zaharreko nekropoli handiena dago bertan. Hotelean bazkaldu eta Kusadasira abiatuko gara, eta hiria bisitatu ondoren hotelera itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.
5. Eguna: Kusadasi - Efeso - Istanbul
Gosaldu ondoren Efesora joango gara, Mediterraneoaren ekialdean hobekien kontserbatu den hiri klasikora, monumentu aipagarrienak: Celsus liburutegia, Hadrianoren tenplua eta bere Antzoki ederra. Bazkaldu eta aireportura joango gara, Istanbulera doan hegaldia hartzeko. Iritsi eta hotelera joango gara, bertan afaldu eta lo egiteko.
6. Eguna: Istanbul
Mantenu osoa. Hasteko, Santa Sofia ikustera joango gara, arte bizantziarraren erakusgarri gorena. Ondoren, bisita Topkapi Jauregira, sultan otomandarren egoitza izandakoa. Altxorra eta erlikia sakratuak ikusi ondoren, Meskita Urdinera eta Hipodromora joango gara. Gero, Bazar Handian, nor bere kasa ibiltzeko denbora izango dugu. Bazarrak 4.500etik gora denda, meskita, jatetxe eta tailer ditu. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta gaua.
7. Eguna: Istanbul
Mantenu osoa. Bisita panoramikoa Balat auzo artistiko ospetsura, ezaguna bere etxe koloretsuengatik. Ondoren, portura joan eta Bosforoko itsas bidaiari ekingo diogu, hiriaren bi ertzetako ikuspegiaz eta paisaiaz gozatzeko. Lehorreratu, eta Espezien Bazarra edo Merkatu Egiptoarra bisitatuko ditugu. Ondoren, Suleiman Bikainaren Meskitara joango gara, muino baten gainean kokatua, otomandarren loria eta distiraren ikurtzat hartzen dena. Jarraian, Beylerbeyi Jauregira joango gara, Asiako ertzean kokatua, kontinentearteko zubi monumentalaren azpian, sultanen erretiro leku gogokoena izan zena. Amaitzeko, Çamlica muinora igoko gara, Istanbulgo garaiena. Itzulera hotelera. Ostatua.
Kusadasi
8. Eguna: Istanbul
Gosaria. Goizean Rüstem Paşha meskita eta Basilika zisterna bisitatuko ditugu. Bazkaria. Urrezko Adarraren itsasertzetik Kora elizaraino helduko gara mosaiko eta fresko bizantziar ederrak barne hartzen dituen museoa da gaur egun - , eta bidean Konstantinopla hiri zaharreko harresien zati bat ikusiko dugu. Jarraian, Eyüp meskita ezagutuko dugu, bere minarete lirainengatik ingurutik nabarmentzen dena. Muinoaren gailurrera igoko gara, Urrezko Adarraren eta Istanbul hiriaren panoramika bikain bat ikusteko Pierre Lotti kafetegi nostalgikotik, hiriaz maiteminduta zegoen idazle frantziarra bizi izan zen tokitik. Afaria eta gaua hotelean.
9. Eguna: Istanbul
Gosaldu eta erosketak egiteko edo hiriaz gozatzeko egun librea. Gauean, agur - afaria egingo dugu jatetxe batean. Gaua hotelean.
10. Eguna: Istanbul - Irteera - lekua
Gosaldu eta Istanbuleko aireportura joango gara adierazitako orduan. Fakturatzeko eta ontziratzeko tramiteak egingo ditugu, Loiu - Bilbora joateko. Iritsi eta irteera - lekura itzuliko gara. Bidaiaren amaiera.
Bidaiaren barnean:
• Azul Marino Bidaien joan - etorri berezia
Loiu - Bilboko aireportura eta itzulera • Hegaldia linea erregularrean, turista klasean, Bilbotik Kapadoziara, Istanbuletik barrera, eta itzulera zuzeneko hegaldian Istanbuletik Loiu - Bilbora • Barne - hegaldia, turista klasean, Esmirnatik Istanbulera • Egonaldia bost izarreko hoteletan, logela bikoitzean • Mantenu osoko erregimena, lehenengo eguneko afaria eta azken eguneko gosaria barne (edariak izan ezik) • Gida laguntzailea bidaia osoan • Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta bisita guztiak, joan - etorriak barne • Aireportuko tasak eta bisa • Bidaia - asegurua eta laguntza eta ezeztatze - asegurua
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik
Betebeharrak:
Pasaporte o DNI en vigor con validez mínima de 6 meses. Gutxienez 20 laguneko taldea.
Irteera puntuak:
Donostia, Zarautz, Eibar, Vitoria, Bilbao eta Loiuko aireportua.