2 minute read
Jaen, Andaluziako Atea
Penintsulako Zirkuituak
Olivares de Jaén
Jaen, Andaluziako Atea
7 EGUNEKO ZIRKUITUA
6 Gaueko egonaldia
Erref. Data Plazak Prezioa 2117 Ekainak 05 40 790 € 2118 Urriak 16 40 790 €
Batentzako logelaren gehigarria: . . . . . . . . 140 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2117 Ekainak 05 40 830 € 2118 Urriak 16 40 830 €
1º. eguna: Jatorri puntua - Baeza
Jatorri puntutik irtengo gara Andaluziara bidean. Bidean bazkalduko dugu. Despeñaperrostik hurbil jasoko dugu gure bide erakuslea, eta Andaluziako errekonkistari buruzko azalpen labur batzuk emango dizkigu. Navas de Tolosako Guduaren interpretazio gunea bisitatuko dugu. Hotelera iritsi, afaldu eta Baezan hartuko dugu ostatua.
2. eguna: Gazteluen bidea: Alcalá la Real eta Alcaudete
Gosaldu eta Jaengo probintziaren hegoaldea ezagutzera joango gara. Alcalá la Realeraino iritsiko gara Motako gotorlekuaren monumentu multzoa ikustera, Alcazaba edo barruti gotortua eta abadia eliza barne. Hirian barrena ibiliko gara eta Abade jauregia bisitatuko dugu. Arratsaldean Alcaudete gazteluaren bisitaldia egingo dugu, Calatravako ordenak inguru honetan zuen gotorleku nagusia baita. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua.
3. eguna. Úbeda
Gosaldu eta Úbeda hiria ezagutzera joango gara, Andaluziako Berpizkundeko harribitxia: Santiago ospitalea, Andaluzia plaza, Cavako harresiak, Etxe dorreduna, San Lorentzo eliza, Granadako atea, Udaletxeko plaza...Bazkaria. Arratsaldean denbora librea. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua
4. eguna: Cazorlako mendiak, Biosfera erreserba
Gosaldu eta txangoa egingo dugu Segura, Las Villas eta Cazorla mendietako Natura Parkera. Guadalquivir ibaiaren haranetik sartuko gara Trancoko urtegiraino, eta handik Félix Rodríguez de la Fuente deritzon bidea egingo dugu tren turistiko batean eta fauna erreserban barrena: basahuntzak, oreinak, adarzabalak, mufloiak eta beste ikus ditzakegu. Bazkaldu eta arratsaldean Torre del Vinagreko bisitarien gunean izango gara: Interpretazio aretoak, Ehizaren museoa... eta Cazorla ezagutuko dugu: Corredera plaza, San Jose eliza, Plaza zaharra... Hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua.
Úbeda
5. eguna: Baeza monumentala - Oliba industriaren kultura eta Almazara edo olio errota
Gosaldu eta bisitaldia Baezara: Konstituzio plaza, Torre de los Aliatares dorrea, Lehoien plaza, Harategiak, Auzitegiak, Jaengo atea, Katedrala, Jabalquinto jauregia, San Frantzisko komentuaren aztarnak... Hotelean bazkalduko dugu. Arratsaldean sarrera egingo diogu olibaren kulturari, eta Almazara edo olio errota bat bisitatuko dugu olibak landatik mahaira ekarri arte bizi duen prozesua ezagutzeko, eta olio onenak dastatuko ditugu han. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua.
6. eguna: Jaen: Erresuma Santuko hiriburua - Museo iberiarra
Gosaldu eta Jaengo hirira bidean jarriko gara, busez ibiliko gara hirian barrena bulebar berriak eta Guduen eta Konstituzio plazak ikusteko, eta Santa Catalina gaztelura igoko gara Gurutzearen bidea egiteko. Ondoren oinez ibiliko gara hirigune historikoan barrena Nazareteko Jesusen santutegia eta irudia (El Abuelo) ikusteko eta Katedrala, Berpizkundeko obra gorena, Andrés de Vandelvira maisu handiak egina, ezagutzeko. Bazkaria norberaren kontura Jaengo erdialdeko terrazetako eta tabernetako pintxoekin gozatzeko. Arratsaldez hiriaren ikustaldiarekin jarraituko dugu: Bainu arabiarrak, Raudal de la Malena, etab. Hotelera itzuli, Baezan afaldu eta bertan emango dugu gaua.
7. eguna: Baeza - Jatorri puntua
Gosaldu eta jatorri puntura itzultzeko bidean jarriko gara. Bidean bazkalduko dugu. Iritsi eta amaitutzat emango dugu egitaraua.
Bidaiaren barnean:
• Bidaia autokarrean. • 6 gau Baezako Hotel Ciudad de Baeza 4* hotelean, birentzako gelan. • Mantenu osoko erregimena, ura eta ardoa barne (6. egunean mantenu erdia) • Gidari laguntzailea bidaian zehar. • Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak. • Bidaia asegurua
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik.
Betebeharrak:
NANa indarrean. Gutxienez 30 laguneko taldea.
Irteera puntuak:
Bilbao, Vitoria y Donostia