1 minute read

Berlín

Ihesaldi Express-ak

Berlín

5 EGUNEKO IHESALDIA

4 Gaueko egonaldia

Erref. Data Plazak Prezioa 2130 Ekainak 08 30 1.490 € 2131 Irailak 15 25 1.490 €

Batentzako logelaren gehigarria: 250 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa

Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2130 Ekainak 08 1.640 € 2131 Irailak 15 1.640 €

Bidaiaren barnean:

• Azul Marino Bidaien joanetorri esklusiboa Loiu-Bilbo aireportura • Joan-etorriko hegaldiak

Bilbo eta Berlin artean, Europako puntu baten bidez • Ostatua Riu Plaza Berlin 4* hotelean, birentzako deluxe gelan • Mantenu osoa, 1 eguneko afaritik azken eguneko gosarira arte Edariak ez daude prezioaren barnean • Gidari baten laguntza bidaia osoan • Hegaldiak linea erregularrean, turista-klasean • Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan-etorriak barne • Aireportu-tasak • Bidaia-asegurua

Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik

Betebeharrak:

Pasaportea edo NANa indarrean. Gutxienez 20 laguneko taldea.

Irteera puntuak:

Donostia, Zarautz, Eibar, Vitoria, Bilbao eta Loiuko aireportua.

1. Eguna: Jatorri-puntua - Berlin

Irteera jatorri-puntutik LoiuBilbo aireportura joateko. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak Berlinera doan hegaldia hartzeko (Europako puntu baten bidez). Iritsi, afaria eta ostatua.

2. Eguna: Berlin

Mantenu osoa. Goizean hiriaren ikustaldi panoramikoa. Ikusiko ditugu, besteak beste, Brandenburgoko Atea, harresi ospetsuaren geldikinak, eta Museoen Uhartea. Ondoren, Katedrala bisitatuko dugu eta ontzian joango gara Spree ibaitik, hiria beste ikuspegi batetik miresteko. Hotelera itzuli eta irteera garagardotegi tipiko batera joango gara, benetako alemaniar afari batez gozatzeko. Ostatua.

3. Eguna: Berlin - Potsdam - Berlin

Mantenu osoa. Irteera Potsdam aldera, Brandenburgoko estatuaren hiriburua; Potsdam Berria eta Zaharra ibiliz, Holandarren Auzoa ikusiko dugu, Sans-souci jauregia, etab. Ondoren, Cecilienhof Jauregia ikusiko dugu, UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatua, non, 1.945eko abuztuaren 2an, Churchillek, Trumanek eta Stalinek Alemaniaren etorkizuna erabaki zuten. Berlinera itzuliko gara. Ostatua.

4. Eguna: Berlin

Mantenu osoa. Goizean Muroaren Museoa bisitatuko dugu. Irtetean, geldialdi bat egingo dugu Berlingo Harresiaren oroitzapenezko leku batean, hain zuzen, herriaren banaketa gogora ekartzen duena. Arratsalde librea. Gauean, afaria jatetxean, eta ostatua.

5. Eguna: Berlin -Jatorri-puntua

Gosaria eta auzo Juduaren ikustaldi bat egingo dugu; Sinagoga ikusiko dugu, bizantziar estiloan eraikia, Juduen Hilerri zaharra, Babel Plaza eta “Liburutegi Hutsaren Monumentua”. Bazkaria eta adierazitako orduan, bidaia aireportura. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak Bilbora doan hegaldia hartzeko (Europako puntu baten bidez). Iritsi, eta jatorri-puntura joango gara. Bidaiaren amaiera.

This article is from: