2022 BIDAIAK
S
Berlín
Ihesaldi Express-ak
TANCIA
Berlín 5 EGUNEKO IHESALDIA 4 Gaueko egonaldia Erref. Data
2130 2131
Plazak Prezioa
Ekainak 08 Irailak 15
30 1.490 € 25 1.490 € Batentzako logelaren gehigarria: . 250 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2130 2131
Ekainak 08 1.640 € Irailak 15 1.640 €
Bidaiaren barnean: • Azul Marino Bidaien joanetorri esklusiboa Loiu-Bilbo aireportura. • Joan-etorriko hegaldiak Bilbo eta Berlin artean, Europako puntu baten bidez. • Ostatua Riu Plaza Berlin 4* hotelean, birentzako deluxe gelan. • Mantenu osoa, 1. eguneko afaritik azken eguneko gosarira arte. Edariak ez daude prezioaren barnean. • Gidari baten laguntza bidaia osoan. • Hegaldiak linea erregularrean, turista-klasean. • Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan-etorriak barne. • Aireportu-tasak. • Bidaia-asegurua. Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik. Betebeharrak: Pasaportea edo NANa indarrean. Gutxienez 20 laguneko taldea. Irteera puntuak: Donostia, Zarautz, Eibar, Vitoria, Bilbao eta Loiuko aireportua.
44
1. Eguna: Jatorri-puntua - Berlin Irteera jatorri-puntutik LoiuBilbo aireportura joateko. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak Berlinera doan hegaldia hartzeko (Europako puntu baten bidez). Iritsi, afaria eta ostatua. 2. Eguna: Berlin Mantenu osoa. Goizean hiriaren ikustaldi panoramikoa. Ikusiko ditugu, besteak beste, Brandenburgoko Atea, harresi ospetsuaren geldikinak, eta Museoen Uhartea. Ondoren, Katedrala bisitatuko dugu eta ontzian joango gara Spree ibaitik, hiria beste ikuspegi batetik miresteko. Hotelera itzuli eta irteera garagardotegi tipiko batera joango gara, benetako alemaniar afari batez gozatzeko. Ostatua. 3. Eguna: Berlin - Potsdam - Berlin Mantenu osoa. Irteera Potsdam aldera, Brandenburgoko estatuaren hiriburua; Potsdam Berria eta Zaharra ibiliz, Holandarren Auzoa ikusiko dugu, Sans-souci jauregia, etab. Ondoren, Cecilienhof Jauregia ikusiko dugu, UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatua, non, 1.945eko abuztuaren 2an, Churchillek, Trumanek eta Stalinek Alemaniaren etorkizuna erabaki zuten. Berlinera itzuliko gara. Ostatua.
4. Eguna: Berlin Mantenu osoa. Goizean Muroaren Museoa bisitatuko dugu. Irtetean, geldialdi bat egingo dugu Berlingo Harresiaren oroitzapenezko leku batean, hain zuzen, herriaren banaketa gogora ekartzen duena. Arratsalde librea. Gauean, afaria jatetxean, eta ostatua. 5. Eguna: Berlin -Jatorri-puntua Gosaria eta auzo Juduaren ikustaldi bat egingo dugu; Sinagoga ikusiko dugu, bizantziar estiloan eraikia, Juduen Hilerri zaharra, Babel Plaza eta “Liburutegi Hutsaren Monumentua”. Bazkaria eta adierazitako orduan, bidaia aireportura. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak Bilbora doan hegaldia hartzeko (Europako puntu baten bidez). Iritsi, eta jatorri-puntura joango gara. Bidaiaren amaiera.