3 minute read

Tenerife Iparraldea eta Gomera

Bidaia aktiboak

GENÉRICO 2

Advertisement

CRUCEROS

Garajonay La Gomera

ESCAPADAS

Ibilaldiak eta Lasaitasuna Tenerife Iparraldea eta Gomera EUROPA

10 EGUNEKO BIDAIA

9 Gaueko egonaldia

LARGA DISTANCIA Erref. Data Plazak Prezioa

2106 Ekainak 14 20 1.390 € 2107 Urriak 04 20 1.300 €

Batentzako logelaren gehigarria: 000 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa

Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2106 Ekainak 14 2107 Urriak 04

1.540 € 1.450 €

1. eguna: Abiapuntua - Tenerife iparraldea

Abiapuntutik irten eta Bilboko Loiu aireportura joango gara, autobusez. Fakturazio tramiteak egin ondoren, zuzenean Tenerife iparraldera doan hegazkina hartuko dugu. Iritsi eta hotelera joango gara: afari hotza eta ostatua.

2. egunetik 6. egunera: Tenerife iparraldea - Gomera

Gosaldu eta denbora librea izango dugu, portura joateko hotelean elkartzeko ordua iritsi arte. Ontziratzeko tramiteak egingo ditugu Gomerara eramango gaituen ferry - a hartzeko, eta Jardín Tecina 4* hotelera joango gara. Egun libreak, irla zoragarriaz gozatzeko eta prezioan sartzen diren irteerak egiteko.

6. egunetik 9. egunera: Gomera - Tenerife iparraldea

Gosaldu eta denbora librea izango dugu, portura joateko hotelean elkartzeko ordua iritsi arte. Ontziratzeko tramiteak egingo ditugu Tenerife hegoaldera eramango gaituen ferry - a hartzeko, eta H10 Tenerife Playa 4* hotelera joango gara, Tenerife iparraldean. Egun libreak, irlaz gozatzeko eta prezioan sartzen diren irteerak egiteko.

9. eguna: Tenerife iparraldea - abiapuntua

Gosaldu, eta aireportura abiatuko gara. Fakturazio tramiteak egingo ditugu, eta zuzenean Bilbora doan hegaldia hartuko dugu. Iritsi eta abiapuntura joango gara, autobusez. Bidaiaren amaiera.

Barnean dauden txangoak:

Ibilibidea: Alto De Garajonay, Laguna Grande, Raso De La Bruma - Egun Erdia

Garajonay Parke Nazionaleko 12. ibilbidea, erraza. Ibilbide hau iparraldera begirako gailurretan barrena egiten da, eta lainoak ugari izaten dira. Ibilbidean barrena, laurisilva motako zuhaitzen baso erakargarri bat zeharkatuko dugu; baso horien ezaugarria da goroldio ugari egoten dela adarretatik zintzilik, eta zuhaitzen enborrak erabat estaltzen dituztela. Begiratoki batetik ere igaroko gara, eta Cuenca de Vallehermoso arroaren ikuspegi paregabeaz gozatu ahal izango dugu, kostaldetik hasi eta laurisilva baso hostotsuz estalitako gailurretaraino.

Distantzia 1,31 km - Zailtasun teknikoa: Erraza - Ibilbide mota: Zirkularra - Denbora: gutxi gorabehera 45 minutu

Ibilbidea: El Cedro, Hermigua El Cedro - Egun Erdia

El Cedro, Acebiño pista, Las Mimbreras: El Cedro kanpalekura eta natura gelara eramango gaitu. Pista horretan harrizko bide bat hasten da, eta kontuz ibili behar izaten da heze eta hostoz beteta baldin badago. 1.2 km inguru jaitsi ostean, ezkerraldera doan bide bat aurkituko dugu, eta tarte handi batean lurrezko pista batean barrena joango gara, zabalgune batera iritsi arte; zabalgunean aparkalekua dago, eta hortxe hasiko dugu gure ibilbidea. Iristea ez da erraza, basoko pista hori ez baitago kartografiatua Google Maps - en, ezta nabigatzaileetan ere.

Distantzia 6,5 km - Zailtasun teknikoa: Erraza - Denbora: gutxi gorabehera 3 ordu eta 30 minutu

Teide Tenerife

Ibilbidea Teide Parke Nazionalean - Egun Erdia

Hoteletik autobusez abiatuko gara Parke Nazionalera, gure geografiako paraje sinesgarrienetako batean barrena ibilaldi bat oinez egiteko. Las Cañadas del Teideren Parke Nazionalaren barnealde osoa bisitatuko dugu, eta formazio bolkaniko zoragarriak, laba ibaiak eta naturaren hamaika bitxikeria bikain ikusteko aukera izango dugu. Ibilbidea amaitu ostean, autobuserantz joango gara Puerto de la Cruz - era itzultzeko, eta han amaituko da irteera.

Orotava + Plantazio Tipiko Kanariarra - Egun Erdia

Hotelek abiatu eta La Orotava herri historikoa ezagutzera joango gara; galtzada harrizko kaleetan barrena paseoan ibili eta eraikin garrantzitsuenak bisitatuko ditugu, hala nola La Concepción eliza - Kanarietako Barrokoaren adierazgarri onenetako bat - , Turistaren Etxea edo Balkoien Etxea; gainera, Kanarietako artisautza tipikoa ezagutuko dugu, tabakoa nola egiten den, edo La Orotavako Corpus - eko «La Octava» loredun alfonbra tipikoen lagin bat. La Orotavan kalez kale ibiltzeko eta herriaren xarmaz gozatzeko aukera izan ostean, bideari ekingo diogu berriro eta Kanarietako plantazio tipiko batera joango gara, ezagutzeko. Hotelera itzuliko gara bazkaltzera.

Bidaiaren barnean:

• Azul Marino Bidaiak agentziaren joan - etorri esklusiboa Loiu - Bilboko aireportura • Joan - etorriko hegaldiak Bilbotik Tenerife iparraldera eta itzulera, linea erregularrean, turista - klasean • Tenerifetik Gomerara joan - etorria ferry - an • 5 gaueko egonaldia Tenerife iparraldeko

H10 Tenerife Playa 4* hotelean, eta 4 gau Gomerako Jardín Tecina 4* hotelean, logela bikoitzean • Ibilbidean zehaztutako irteerak • Mantenu osoa, ura eta ardoa barne • Aireportua - hotela - aireportua joan - etorriak • Aireportuko tasak • Laguntza eta ezeztatze asegurua

Hoteletako lehen eta azken otordu zerbitzua hegaldien ordutegien araberakoak izango dira.

Betebeharrak:

NANa indarrean. Gutxienez 15 laguneko taldea.

Irteera puntuak:

Donostia, Zarautz, Éibar, Vitoria, Bilbao y aeropuerto de Loiu.

Informazio osagarria:

Ezinbestekoa da arropa eta oinetako egokiak eramatea. Ibilaldian jateko eta edateko elikagaiak. Sasoi onean egotea eta mendi ibiliak egiten esperientzia. Baliteke egitaraua aldatu behar izatea eguraldiaren arabera edo antolatzaileen esku ez dauden arrazoiengatik.

This article is from: