2022 BIDAIAK GENÉRICO
Garajonay La Gomera
Bidaia aktiboak
ONES
GENÉRICO 2
CRUCEROS
ESCAPADAS
Ibilaldiak eta Lasaitasuna
Tenerife Iparraldea eta Gomera
IOS
EUROPA
10 EGUNEKO BIDAIA
S NACIONALES
9 Gaueko egonaldia Erref.
Data
2106 2107
Ekainak 14 Urriak 04
Plazak
LARGA DISTANCIA
Prezioa
20 20
1.390 € 1.300 € Batentzako logelaren gehigarria: . . . . . . . . 000 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2106 2107
Ekainak 14 1.540 € Urriak 04 1.450 €
1. eguna: Abiapuntua - Tenerife iparraldea Abiapuntutik irten eta Bilboko Loiu aireportura joango gara, autobusez. Fakturazio tramiteak egin ondoren, zuzenean Tenerife iparraldera doan hegazkina hartuko dugu. Iritsi eta hotelera joango gara: afari hotza eta ostatua. 2. egunetik 6. egunera: Tenerife iparraldea Gomera Gosaldu eta denbora librea izango dugu, portura joateko hotelean elkartzeko ordua iritsi arte. Ontziratzeko tramiteak egingo ditugu Gomerara eramango gaituen ferry - a hartzeko, eta Jardín Tecina 4* hotelera joango gara. Egun libreak, irla zoragarriaz gozatzeko eta prezioan sartzen diren irteerak egiteko. 6. egunetik 9. egunera: Gomera - Tenerife iparraldea Gosaldu eta denbora librea izango dugu, portura joateko hotelean elkartzeko ordua iritsi arte. Ontziratzeko tramiteak egingo ditugu Tenerife hegoaldera eramango gaituen ferry - a hartzeko, eta H10 Tenerife Playa 4* hotelera joango gara, Tenerife iparraldean. Egun libreak, irlaz gozatzeko eta prezioan sartzen diren irteerak egiteko. 9. eguna: Tenerife iparraldea - abiapuntua Gosaldu, eta aireportura abiatuko gara. Fakturazio tramiteak egingo ditugu, eta zuzenean Bilbora doan hegaldia hartuko dugu. Iritsi eta abiapuntura joango gara, autobusez. Bidaiaren amaiera.
26
Barnean dauden txangoak: Ibilibidea: Alto De Garajonay, Laguna Grande, Raso De La Bruma - Egun Erdia Garajonay Parke Nazionaleko 12. ibilbidea, erraza. Ibilbide hau iparraldera begirako gailurretan barrena egiten da, eta lainoak ugari izaten dira. Ibilbidean barrena, laurisilva motako zuhaitzen baso erakargarri bat zeharkatuko dugu; baso horien ezaugarria da goroldio ugari egoten dela adarretatik zintzilik, eta zuhaitzen enborrak erabat estaltzen dituztela. Begiratoki batetik ere igaroko gara, eta Cuenca de Vallehermoso arroaren ikuspegi paregabeaz gozatu ahal izango dugu, kostaldetik hasi eta laurisilva baso hostotsuz estalitako gailurretaraino. Distantzia 1,31 km - Zailtasun teknikoa: Erraza Ibilbide mota: Zirkularra - Denbora: gutxi gorabehera 45 minutu
Ibilbidea: El Cedro, Hermigua El Cedro Egun Erdia El Cedro, Acebiño pista, Las Mimbreras: El Cedro kanpalekura eta natura gelara eramango gaitu. Pista horretan harrizko bide bat hasten da, eta kontuz ibili behar izaten da heze eta hostoz beteta baldin badago. 1.2 km inguru jaitsi ostean, ezkerraldera doan bide bat aurkituko dugu, eta tarte handi batean lurrezko pista batean barrena joango gara, zabalgune batera iritsi arte; zabalgunean aparkalekua dago, eta hortxe hasiko dugu gure ibilbidea. Iristea ez da erraza, basoko pista hori ez baitago kartografiatua Google Maps - en, ezta nabigatzaileetan ere. Distantzia 6,5 km - Zailtasun teknikoa: Erraza Denbora: gutxi gorabehera 3 ordu eta 30 minutu