3 minute read

Italia xarmangarria

Europako Zirkuituak

Verona

Advertisement

Italia xarmangarria

9 EGUNEKO ZIRKUITUA

8 Gaueko egonaldia

Erref. Data Plazak Prezioa 2143 Irailak 30 25 2.165 €

Batentzako logelaren gehigarria: 455 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa

Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2143 Irailak 30

2.315 €

Tour bat egingo dugun Italian barrena, eta bertako leku enblematikoenetako batzuk ez ezik, ezohikoagoak eta xarmagarriak diren beste batzuk ere ezagutuko ditugu. Arreta berezia jarriko dugu gastronomian, Italiako sukaldaritza munduko aberatsenetako bat baita. Bidaia honetan, Dolce Vitaren herria sakon ezagutzeko aukera izango dugu. Gozatu dezagun, herri zoragarri honetan. Il Bel Paese.

1. Eguna: Jatorri-puntua - Milan - Gardako aintzira

Abiapuntutik irten eta Loiu-Bilbo aireportura joango gara. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak egingo ditugu, Milanera hegaldi zuzenean joateko. Lonbardiako hiriburura iritsi eta bisita panoramikoa egingo dugu. Besteak beste, katedralaren plaza ospetsua eta Vittorio Emanuele galeria bisitatuko ditugu. Bazkaldu, eta Gardako aintzirara joango gara. Italia iparraldeko lekurik ederrenetako bat da, Dolomita Alpeen oinean. Afaria eta gaua hotelean.

2. Eguna: Sirmione - Verona - Brentako erribera

Gosaria. Ondoren, Sirmioneko penintsulara joango gara; erromatarren garaitik, jendea lasaitasun eta gozamen bila joaten da bertara, eta Catulo poetaren etxearen aurriak ere han daude. Bertako kalezuloetan barrena paseatuko dugu eta Scala familiaren gazteluaren ondotik igaroko gara. Bazkaria. Gero, Verona hirira joango gara; Italiako leku dotoreenetako bat da, eta, bertan, antzinako erromatar anfiteatroaren inguruetan paseatuko dugu, Piazza delle Erbeko foroaren aurriak ikusiko ditugu, eta hango kalezuloetan barrena ibili eta kantina zoragarriez gozatuko dugu, eskualde hartako ardo zoragarria edanez. Ondoren, Brentako erribera bisitatuko dugu, eskualdeko nobleziaren bizitokia; han daude Italiako etxe ikusgarrienetako batzuk. Afaria eta gaua hotelean, Brentako erriberaren inguruetan.

3. Eguna: Brentako erribera - Venezia - Brentako erribera

Gosaldu eta Veneziarantz abiatuko gara. Bertan, itsasontzi pribatu batera igo eta San Markos plaza ezagutuko dugu. Venezia munduko hiri ederrenetako bat da, eta gidari batek lagunduta ezagutuko dugu, hango kale estuetan barrena paseatuz. Bazkaria, eta arratsalde librea. Afaria eta gaua hotelean, Brentako erriberan.

4. Eguna: Brentako erribera - Padua - Florentzia

Gosaria. Eguna hasteko, Paduako erdiguneko kaleetan barrena ibiliko gara, eta bertan, Italiako azokarik ederrenetako bat ezagutuko dugu, Arrazoiaren jauregiaren etxabean. Ondoren, San Antonio basilika ezagutuko dugu. Bazkaldu eta Florentziara joango gara, eta bisita gidatu bat egingo dugu hirigunea ezagutzeko. Afaria eta gaua hotelean.

ESCAPADAS

Florencia

Zuzeneko hegaldiak

5. Eguna: Florentzia - Pisa - Florentzia

Gosaria eta Uffizi-en Galeriaren bisita gidarekin, munduko museorik haundienetakoa. Bazkaria, Toscanako gastronomia ezagutzeko. Arratsaldean, txango bat egingo dugu Pisa ezagutzeko; itsas errepublikaren antzinako hiriburuan, Italiako plazarik ikusgarrienetako bat dago, Mirarien zelaia, eta bertan dago munduko kanpandorrerik ospetsuena, Dorre Okerra. Florentziara itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.

6. Eguna: Florentzia - Siena - Orvieto - Erroma

Gosaldu ondoren, Florentzia inguratzen duten muinoetan barrena, Erdi Aroko Siena hirira iritsiko gara. Bertako kalezuloetan barrena, denboran bidaiatu izan bagenu bezala, Piazza del Campo eta katedral dotorea ezagutuko ditugu. Bazkaria. Ondoren, Orvieto bisitatuko dugu, antzinako etruriar hiria, eta, bertan, bisita gidatu bat egingo dugu. Orbieto Umbria eskualdeko leku harrigarrienetako bat da. Ondoren, Erromara joango gara. Afaria eta gaua hotelean. Afalostean, ibilaldi bat egingo dugu Fontana di Trevi argituta ikusteko.

7. Eguna: Vatikanoa

Gosaria. Goizean Vatikano Estatua ezagutuko dugu; bertako museoak bisitatuko ditugu, eta, besteak beste, Kapera Sixtinoa ezagutuko dugu. San Pedro plaza eta basilika ere bisitatuko ditugu, eta munduko eliza katoliko handiena barrutik ikusi eta haren sekretuak ezagutuko ditugu. Bazkaria, eta arratsalde librea. Afaria eta gaua hotelean.

8. Eguna: Antzinako Erroma

Gosaria. Enperadoreen garaira bidaiatuko dugu. Bertako gidari batek lagunduta, Erromako foroetan barrena paseatuko dugu eta Koliseoa bisitatuko dugu, Antzinako Erromako eraikin enblematikoena. Bazkaria, eta arratsalde librea. Agur-afaria eta ostatua.

9. Eguna: Erroma - Bilbo

Gosaria. Adierazitako orduan, aireportura joango gara; fakturazio-eta ontziratze-tramiteak egingo ditugu, Loiu-Bilbora hegaldi zuzenean joateko. Jatorri puntura itzuli, eta bidaia amaitutzat emango dugu.

Bidaiaren barnean:

• Viajes Azul Marinoren joan-etorri esklusiboa Loiu-Bilbo aireportura • Joan-etorriko hegaldiak Bilbotik Milanera eta Erromatik Bilbora Linea erregularrean, turista-klasean • 4* hoteletan ostatua, birentzako gelan • Mantenu osoa, lehen eguneko bazkaritik azken eguneko gosarira arte (edariak ez daude barnean) • Gidari baten laguntza bidaia osoan • Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta bisita guztiak, joan-etorriak barne • Aireportu-tasak • Bidaia-asegurua

Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik

Betebeharrak:

Pasaportea edo NANa indarrean. Gutxienez 20 laguneko taldea.

Irteera puntuak:

Donostia, Zarautz, Eibar, Vitoria, Bilbao eta Loiuko aireportua.

This article is from: