3 minute read

Apulia: Italiako hegoaldeko altxorrak

Europako Zirkuituak

Siracusa

Advertisement

Apulia: Italiako hegoaldeko altxorrak

9 EGUNEKO ZIRKUITUA

8 Gaueko egonaldia

Erref. Data Plazak Prezioa 2144 Irailak 12 30 2.700 €

Batentzako logelaren gehigarria: 350 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa

Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2144 Irailak 12

2.900 €

1. Eguna: Jatorri puntua - Bari

Jatorri puntutik Loiu-Bilboko aireportura joango gara.Fakturazio eta ontziratze tramiteak Barira joateko, Europako punturen batetik.Iritsi, eta hotelera joango gara.Afaria eta gaua hotelean.

2. Eguna: Bari

Mantenu osoa.Bariko bisita panoramikoa; Adriatikoaren itsasertzean kokatua, Italiako botaren orpoan, Italia hegoaldeko hiri interesgarrienetako bat da, eta primeran kontserbatuta dago.Bertako gidariaren laguntzaz, Erdi Aroko kaleetan barrena ibilita, hiriko alde zaharra ezagutuko dugu, San Nikolas basilika, Suabo gaztelua, San Sabino Katedrala, etab.Gaua, hotelean.

3. Eguna: Bari - Txangoa, Valle d’Itriara: Alberobello eta Martina Franca - Bari

Mantenu osoa.Valle d’Itria aldera abiatuko gara, trulli edo oin zirkular bakarreko eraikinen lurraldera. Zuriz margotzen dira eta kono formako harri grisezko kupulak dituzte gainean.Alberobellora iritsiko gara, trullien hiriburura:Rione Monti ingurua bisitatuko dugu, zeina Munduko Ondaretzat sailkatu baitu UNESCOk, Tulloko eliza, trullo siamesa, etab.Arratsaldean, Martina Franca aldera joango gara, hango bisita panoramikoa egiteko.Barira itzultzea.Gaua, hotelean.

4. Eguna: Bari - Katedralak eta gazteluak: Barletta, Trani eta Castel del Monte - Bari

Mantenu osoa.Barlettara abiatuko gara, historia eta monumentu aberastasun handiko hiria; katedralera eta Federikoren gaztelura sartuko gara. Gero, Tranira abiatuko gara, “Adriatikoaren harribitxia”; bertan, itsasertzean eraikitako katedrala bisitatuko dugu, baita gaztelua ere.Arratsaldean, Andria aldera abiatuko gara, Castel del Monte bisitatzeko (UNESCOren Munduko Ondarea); gotorleku horrek armonia matematikoarekin eta, bereziki, zortzi zenbakiarekin zuten obsesioa irudikatzen du.Bisitaren ondoren, Barira itzuliko gara.Gaua, hotelean.

5. Eguna: Bari - Ostuni - Castel de Monaci - Lecce

Mantenu osoa.Ostunira joango gara; oin zirkularreko herrixka xarmagarria da, eta, kareztatutako eraikinei esker, “hiri zuria” ere deitzen zaio.Katedral erromanikoa bisitatuko dugu.Gero, Monaci gaztelura joango gara; haren inguruan, 3000 bat olibondo eta 200 hektarea mahasti daude. Bertan, upeltegi bat bisitatuko dugu, bazkaltzeko eta han egindako ardoak dastatzeko.Leccera jarraituko dugu.Hotelera joango gara.Gaua, hotelean

Casas Truli

6. Eguna: Lecce - Txangoa Otranto eta Gallipolira

Mantenu osoa.Lecceko hirigune historikoa bisitatuko dugu, eta hango monumentu ezagunenak: Piazza Duoma, San Oronzo plaza, San Mateo eliza…Arratsaldean, Otrantora abiatuko gara, hirigune historikoa bisitatzeko.Katedralera sartuko gara; barruan, 800 martirien kapera, kripta eta Pantaleone fraidearen mosaikoa ikusiko ditugu. Gallipoli aldera jarraituko dugu. Hiri horrek ezin du greziar iragana ezkutatu. Italiako mapan, botaren orpoan dago, Tarentoko golkoaren gainean, Itsaso Jonikoan.Leccera itzuliko gara. Gaua, hotelean.

7. Eguna: Lecce - Taranto - Matera

Mantenu osoa.Taranto aldera abiatuko gara, bi itsasoen hirira; Apuliako bigarren hiri handiena da.Gure gidari laguntzailearen eskutik, hiriaren erdigune historikoa bisitatuko dugu, baita gaztelu aragoiarra eta katedrala ere.Matera aldera jarraituko dugu, eta hotelera joango gara.Gaua, hotelean.

8. Eguna: Matera - Bari

Mantenu osoa.Materako hirigune historikoa bisitatuko dugu, Sassien hiri bikaina (UNESCOren Munduko Ondarea): arrokan egindako etxeak dira, non herritarrak bizitzen egon baitziren 1960ko hamarkadara arte. Arratsaldean Barira joango gara eta denbora librea hiria ezagutzeko. Ostatua.

9. Eguna: Bari - Jatorri puntua

Gosaria eta denbora librea bazkaltzeko ordua arte. Adierazitako orduan, aireportura joango gara; fakturazio eta ontziratze tramiteak Loiu-Bilbora joateko, Europako hiriren batetik.Iristean, jatorri puntura joango gara.Bidaiaren amaiera.

Bidaiaren barnean:

• Viajes Azul Marino agentziaren joanetorri esklusiboa Loiu-Bilboko aireportura eta itzulera • Joan-etorriko hegaldi erregularrak, turista klasean, Bilbo eta Bari artean, Europako punturen batetik igarota • Ostatua 4* hoteletan, birentzako gelatan • Mantenu osoko erregimena, 1 eguneko afaritik azken eguneko bazkaria bitarte (edariak ez daude barne) • Gidari baten laguntza bidaia osoan • Zerbitzuak eta bisitak ibilbidean adierazitakoaren arabera, joan-etorriak barne • Aireportuko tasak • Bidaia asegurua

Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik

Betebeharrak:

Pasaportea edo NANa indarrean. Gutxienez 20 laguneko taldea.

Irteera puntuak:

Donostia, Zarautz, Eibar, Vitoria, Bilbao eta Loiuko aireportua.

This article is from: