2 minute read

Panticosako Bainuetxea

Pirineos - Panticosa

6 EGUNEKO BIDAIA

Estancia5 noches

Erref. Data Plazak Prezioa 2097 Maiatzak 15 40 570 € 2098 Ekainak 12 40 570 € 2099 Irailak 11 40 570 €

Batentzako logelaren gehigarria: 190 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa

Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2097 Maiatzak 15 40 610 € 2098 Ekainak 12 40 610 € 2099 Irailak 11 40 610 €

Bidaiaren barnean:

• Autobusean joango gara jatorri-puntutik bainuetxera eta itzulera • 5 gaueko egonaldia

Balneario Panticosako bainuetxean,( Gran Hotel 4* edo Continental Hotela 4*) birentzako gelan • Mantenu osoa, ura eta ardoa barne • Gidari baten laguntza bidaia osoan • Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak • Albornozen eta toallen erabilera • Bainuetxera sarreraren barne dago 3 egunetan zirkuito termala (50 minutu,beharrezkoak dira uretako txanoa eta txankleten erabilera) • Bidaia-asegurua

Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik

Betebeharrak:

Pasaportea o NANa indarrean. Gutxienez 30 laguneko taldea.

1. eguna: Jatorri puntua - Panticosako bainuetxea

Goizean goiz irtengo gara Aragoi aldera.Panticosara iritsita, gelak banatuko ditugu.Bazkaldu, eta arratsaldean bainuetxearen instalazioak ikusiko ditugu, eta bertan igaroko ditugun egunetan probatu ahal izango ditugun teknikei buruzko azalpenak emango dizkigute.Afaria eta ostatua.

2. eguna: Panticosa

Gosaldu, eta bainuetxean ibiliko gara.Hotelean bazkalduko dugu. Arratsaldean, Pantikosara abiatuko gara, Caldarés ibai ertzean dagoen herria eta bere arrizko etxeak ikusi eta kale hestuetan zehar ibiliko gara. Afaria eta gaua hotelean.

3. eguna: Senegüe - Sabiñánigo

Gosaldu, eta goizean bainuetxean ibiliko gara.Hotelean bazkalduko dugu.Arratsaldean, irteera egingo dugu Senegüera. Herri hori Espainiako Pirinioetan hobekien kontserbatuta dagoen erliebe glaziarreko formetako baten gainean kokatuta dago: Senegüeko amaierako morrenaren gainean. Glaziarren interpretazio zentroa bisitatuko dugu (sarrera barne), non ikusgai dauden glaziarrei buruzko zenbait alderdi orokor hainbat eskalatan.Ibilbidean aurrera, Sabiñánigora iritsiko gara. Bertan, Ángel Orensanzen eta Serrabloko Herri Arteen Museoa bisitatuta (sarrera barne), gehiago ikasi ahal izango dugu Goi Aragoiko bizimoduari buruz. Pirinioetako etnologia museo onenetako bat da.Hotelera itzulera, afaria etaostatua.

4. eguna: Ordesako bailara – Torla - Broto

Gosaldu, eta egun osoko ibilaldia egitekoirtengo gara. Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalera joango gara (1918an izendatu zutenParke Nazional). Brotoko bailaran zehar iritsiko gara haraino. Broto udalerria Sobrarbe eskualdean kokatuta dago, Aragoiko Pirinioen bihotzean. Ara ibaiaren ertzean kokatua, toki bikaina da Mondarruego ikusgarriari behatzeko, eta Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalaren mendebaldeko sarbidea da.Sorrosaleko ur-jauzira hurbilduko gara, udalerri honetan dagoen via ferrata batera.Azken geldialdia Torlan egingo dugu. Herri honetan kale aldapatsuak aurkituko ditugu, harlauzazko edo errekarrizko zoladuradunak, gehientsuenak. Zenbait etxetan Pirinioen alde honetako tximinia handi eta bereizgarriak nabarmentzen dira, eta portale zabaletan harrian zizelkatuta daude etxeen fundatzaileak, Aragoiko erresumako garai bateko infantzoiak. Hotelera itzulera, afaria etaostatua.

5. eguna: Tenako bailara

Gosaldu, eta goizean bainuetxean ibiliko gara.Hotelean bazkalduko dugu.Arratsaldean, irteera egingo dugu Tenako Bailara nagusira, Tramacastillara iristeko. Bertan trena hartu eta bailaran zehar ibiliko gara. Sallent de Gállego, Aragoiko Pirinioetako herri ezagunean egingo dugu geldialdia, erretaula plateresko baliotsua duen eliza gotiko ederra bisitatzeko. Hotelera itzulera, afaria eta ostatua.

6. eguna: Panticosa - Jatorri puntua

Gosaldu, eta Jakara joango gara, Aragoiko erresumaren sorlekura.Historian zehar garrantzi handia izan du, erresumako hiriburua eta apezpiku hiria izan delako eta kokapen estrategikoa izan duelako Donejakue Bidean, Somportetik igarotzen den zatian; gaur egungo hiria ezaugarri horien guztien emaitza da.Katedrala bisitatuko dugu (sarrera barne), estilo erromanikoan eraikitako garrantzitsuenetako bat, baita Zitadela ere, garrantzi handiko defentsa eraikuntza. Bazkaria eta jatorrizko puntura itzuliko gara. Amaitutzat joko dugu bidaia.

This article is from: