4 minute read

Proventza eta Kosta Urdina

Europako Zirkuituak

Avignon

Advertisement

Proventza eta Kosta Urdina

Autopullman-ean

9 EGUNEKO ZIRKUITUA

8 Gaueko egonaldia

Erref. Data Plazak Prezioa 2136 Ekainak 25 40 1.650 €

Batentzako logelaren gehigarria: 620 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa

Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2136 Ekainak 25

1.800 €

1. Eguna: Jatorri puntua - Carcassonne

Autobusean irtengo gara jatorri puntutik, Carcassonera joateko. Bidean bazkalduko dugu. Carcassonera iritsita, aukera izango dugu Europako Erdi Aroko hiri gotortu politenetako bat bisitatzeko, Aude ibaiaren ertzean kokatua eta erdigune historiko bikaina duena, 3 kilometro harresiz eta 52 dorrez inguratua. Gure gidariak lagunduta ibiliko gara kanpoko gotorlekuetan barrena, eta Saint Nazaire basilika bisitatuko dugu, baita Erdi Aroko kalexkak ere. Hiriak Gizateriaren Munduko Ondare izendapena jaso zuen 1997an. Afaldu, eta ostatu hartuko dugu.

2. Eguna: Carcassonne - Nimes - Arles

Mantenu osoa.Nimeserantz abiatuko gara, eta bertako gidari batekin bisitatuko dugu hiria. Honako hauek ikusiko ditugu, besteak beste: Arèrenes izeneko anfiteatro erromatarra (sarrera barne), gaur egun ere erabiltzen dena zezenketak egiteko; Maison Carrée tenplua, eta Merkatuaren Plaza, non txanponak jaurtitzen diren Crocodile de Nimes izeneko iturrira. Ondoren, Arlesera joango gara; hiria Rodano ibaiaren ibilguaren ondoan kokatuta dago, Frantziako delta handienaren atarian. Bisita panoramiko bati esker, erromatar anfiteatroa ezagutuko dugu, Frantzia osoko handiena eta Gizateriaren Ondare izendatua, baita hiriaren erdigune historikoa eratzen duten kalexkak ere. Bertan hartuko dugu ostatu.

3. Eguna: Arles - Txangoa Aix-en-Provencera eta Avignonera

Mantenu osoa. Aix-en-Provencera joango gara, eta oinez bisitatuko dugu hiria; hartara, aukera izango dugu St. Sauveur katedrala eta bere monasterio erromanikoa, XVII. eta XVIII. mendeetako luxuzko etxe pribatuak, hiriko plazak eta auzo zaharra ezagutzeko. Ondoren, Pont du Gard ezagunera joango gara (sarrera barne), zeina Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk. Arratsaldean, Avignonera joango gara, eta bertako gidari batekin bisitatuko dugu hiria; Aista Santuen jauregia (Palais des Papes) eta Avignongo zubi ezaguna bisitatzeko sarrerak barne egongo dira. Arlesera itzuli, eta ostatu hartuko dugu.

4. Eguna: Arles - Marseilla - Saint Tropez - Cannes

Mantenu osoa.Marseillarantz abiatuko gara, eta iritsitakoan, bertako gidari batekin bisitatuko dugu hiria: Le Vieux Port edo portu zaharra; Le Panier, hiriko auzo zaharrena; hiriko elizak, hala nola Nôtre Dame de la Garde basilika; historiaz betetako auzoak; Malmousque arrantza portu txikia; industria ondarea; Le Corbusierren La Cité Radieuse (hiri distiratsua)... Marseillako alde berria ere ezagutuko dugu: Euromediterranée auzoa; Rue de la République kalearen birgaikuntza, zeina baita benetako arteria haussmanniarra, etab. Arratsaldean, Saint Tropezeraino jarraituko dugu, Kosta Urdineko turismoaren altxorreraino, eta bertako kalexketan eta zitadelan barrena ibiliko gara, aurrean ditugula golkoaren ikuspegi bikainak. Denbora librea izango dugu, eta gero Cannesera joango gara. Hara iritsitakoan, afaldu eta ostatu hartuko dugu.

5. Eguna: Cannes - Txangoa Nizara, Monakora eta Montecarlora

Mantenu osoa.Nizara joan, eta bisita panoramikoa egingo dugu: La Promenade des Anglais (ingelesen pasealekua), Masséna plaza, errusiar eliza, etab. Monakoko printzerrirantz jarraituko dugu; bertan, Montecarlo ezagutuko dugu, eta denbora librea izango dugu bertako kasino arras ezaguna bisitatzeko edo zerbait hartzeko Cafe du Paris famatuan. Arratsaldean, Monako bisitatuko dugu: Grimaldi familiaren jauregia miretsi,

Monaco

eta badiaren ikuspegi bikainez gozatu ahal izango dugu. Ibilaldia egingo dugu Kosta Urdinaren itsasertzetik, non kokatuta dauden Villefranche sur Mer, St. Jean Ferrat, Beaulieu eta Eze, Frantziako hegoaldean hobekien kontserbatuta dagoen Erdi Aroko hirietako bat. Cannesera itzuli, eta ostatu hartuko dugu.

6. Eguna: Cannes - Saint-Paul-de Vence - Cannes

Mantenu osoa. Goizean, Saint Paul-de-Vencerantz abiatuko gara. Harresiz inguratutako hiri hori Kosta Urdineko perlatzat dute. Bertan, denbora librea izango dugu. Arratsaldean Cannes erdikaldearen bisita panoramikoa izango dugu. Ostatua.

7. Eguna: Cannes - Les Baux de Provence - Tolosa

Mantenu osoa. Goizean irteera Les Baux de Provencerantz joango gara, Frantziako herri ederrenetako batera. Bertan denbora librea izango dugu herri hontako erdikaldetik paseatzeko. Arratsaldean, Tolosaraino jarraituko dugu. Ostatua.

8. Eguna: Tolosa - Txangoa Albira

Mantenu osoa.Goizean, bisita panoramikoa egingo dugu Tolosan, eta alde zaharreko kalexkak eta funtsezko monumentuak ezagutuko ditugu: Saint Sernin basilika, jakobinoen eliza, kapitolioa, etab. Ondoren, Albirantz abiatuko gara, Gizateriaren Ondaretzat izendatutako apezpiku hirirantz. Arratsaldean, bisita panoramikoa egingo dugu, honako hauek ezagutzeko: Sainte Cécile katedrala (sarrera barne), zeina baita Europa osoko katedral margotu nagusia gangan dituen pintura errenazentistei esker; Berbie jauregia, gaur egun Toulouse-Lautrec Museoaren egoitza dena; alde zaharra, dena adreiluz eraikia. Tolosara itzuli, eta bertan hartuko dugu ostatu.

9. Eguna: Tolosa - Paue - Jatorri puntua

Gosaldu, eta Pauerantz irtengo gara. Hiri horrek ongi kontserbatutako ondarea du, eta eraikin bikain ugari, han-hemenka sakabanatuak lurralde osoan: zalditegi nazionala, jauregiak, villak, museoak eta gaztelua. Iristean, denbora librea izango dugu erdigunean barrena ibiltzeko. Bazkaldu ostean, jatorri puntura itzuliko gara, eta, iritsitakoan, amaitutzat emango dugu bidaia.

Bidaiaren barnean:

• Bidaia autobusean; irteera Bilbo, Gasteiz eta Donostiatik • Ostatua 4* hoteletan (Arlesen 3* hotelean), birentzako gelan • Mantenu osoa (edariak ez daude barne) • Gidari baten laguntza bidaia osoan • Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak • Bidaia asegurua

Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik

Betebeharrak:

Pasaportea o NANa indarrean. Gutxienez 20 laguneko taldea.

Irteera puntuak:

Bilbao, Vitoria eta Donostia.

This article is from: