3 minute read
Madeira
Europako Zirkuituak
Plantaciones
Advertisement
Madeira
8 EGUNEKO ZIRKUITUA
7 Gaueko egonaldia
Erref. Data Plazak Prezioa 2140 Abuztuak 27 34 1.700 €
Batentzako logelaren gehigarria: 375 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2140 Abuztuak 27 1.850 €
1. Eguna: Jatorri puntua - Funchal
Jatorri puntutik Loiu-Bilboko aireportura joango gara.Fakturazio tramiteak egin ondoren, Funchalera doan hegazkina hartuko dugu. Iritsi, eta hotelera joango gara.Afaria eta ostatua hotelean.
2. Eguna: Funchal - Monte
Mantenu osoa. Bertako gidari baten laguntzarekinFunchal bisitatuko dugu.Santa Catarina parkeko lorategietan barrena ibiliko gara, eta ondoren, hirigunera hurbilduko gara katedrala ikusteko.Nekazarien azokaere bisitatuko dugu; bertan, askotariko lore eta fruta exotikoak ikusiko ditugu, baita herrialdeko produktu tipikoak ere. Jarraian, hiri zaharretik Monte herrira abiatuko gara teleferikoan. Leku historikoa eta oso erlijiosoa da Monte, bertan baitagoNossaSenhora do Monte eliza, uharteko zaindaria.Hirigunera itzultzean upeldegi batera joango gara, eta Madeirako hainbat ardo dastatuko ditugu. Bazkaltzeko hotelera itzuliko gara eta arratsaldea libre. Ostatua.
3. Eguna: Funchal - Câmara de Lobos - Porto Moniz - RibeiraBrava - Funchal
Mantenu osoa.Bertako gidari baten laguntzarekin Porto Moniz-era joango gara, eta egun osoa igaroko dugu bertan, Madeirako mendebaldeko kostaldea ezagutzeko.Câmara de Lobos arrantza herritik abiatuko gara, non Poncha eta Nikita dastatzeko aukera izango dugun. Cabo Girão eta RibeiraBravara joango gara segidan, bidean hainbat lekutatik igarota, hala nolaPonta do Sol, Calheta, Paul da Serrako goilautada…. Ibilbidea ipar kostaldetik jarraituko dugu, Porto Monizera iritsi arte. Bertan, igerileku natural ezagunetara joango gara.Iparraldeko kostatik jarraituko dugu S. Vicente herrira iritsi arte; lehenago, ordea,UNESCOk gizateriaren ondare izendatu duenLaurisilva izeneko baso endemikoa zeharkatuko dugu.Arratsaldean, Encumeada-rajoango gara, non egun argitan uharteko bi aldeen panoramika ederrak ikus daitezkeen. Hotelera itzuliko gara. Ostatua, hotelean.
4. Eguna: Funchal
Mantenu osoa. Eguna libre izango dugu hoteleko instalazioez eta uharteaz beraz gozatzeko.
5. Eguna: Funchal - PicoArieiro - Santana - Machico - Funchal
Mantenu osoa. Egun osoa uhartearen ekialdean igaroko dugu, etagero PicoArieiro mendira abiatuko gara. Uharteko bigarren tontorrik altuena da. Ribeiro Friora jeitsiko gara, bertako lorategiak eta landare endemikoak oso ezagunak dira. Dos Balcoes ibilbidean zear denbora librea. Faialera joango gara jarraian eta arratsaldean Santanara joango gara, lastozko teilatuzko etxe tipikoengatik ezaguna. Funchalera itzuliko gara PurtoCruzetik igarota, eta geldialdia egingo dugu Portela behatokian: 650 metroko altueran kokatua, ipar kostaldea ikus daiteke bertatik. Hotelera itzuliko gara Machicotik, Madeirako lehen hiriburutik, igarota. Ostatua.
Funchal
Zuzeneko hegaldiak
6.Eguna: Funchal - Eira do Serrado - CurraldasFreiras - PicodosBarcelos - Funchal
Mantenu osoa. Eguerdian, uhartearen barrualdea bisitatuko dugu, non mendiek eta haranek edertasun handiko paisaiak eratzen baitituzte. Eguna hasteko, Eira do Serradora igoko gara, eta handik, Curraldas Freiras herriaren ikusmira panoramikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Ondoren,CurraldasFreirasera jaitsiko gara, uharteko herri enblematikoenetako batera. Han, ginja tipikoa eta gaztainazko opilak dastatzeko aukera izango dugu.Funchalera itzultzean, Picodos Barcelosen geldituko gara, Funchaleko anfiteatroaren ikuspegi onenak ikusteko. Arratsaldea libre. Ostatua, hotelean.
7. Eguna: Funchal - Madeirako gaua,espetadaz
Mantenu osoa. Funchal-eko porturantz irteera, itsasontziz nabigatuko dugu, baleak eta izurdeak ikusteko (Baldintza meteorologikoak onak badira). Hotelera itzuliko gara bazkaltzeko eta denbora librea Madeirako gau tipiko batez disfrutatzera joan arte. Bertako gastronomia eta folkloreaezagututa. Talde folkloriko batek festa girotzen duen bitartean, herrialdeko berezitasunak dastatzeko aukera izango dugu: “espetada”, arto txigortua, patata gozoak….Hotelera itzuliko gara.Ostatua.
8. Eguna: Funchal - Jatorri puntua
Gosaldu, eta dagokigun orduan aireportura joango gara. Fakturazio tramiteak egin ondoren, Bilbora doan zuzeneko hegaldia hartuko dugu. Iritsi, eta jatorri puntura joango gara.Bidaiaren amaiera.
Bidaiaren barnean:
• Viajes Azul Marino agentziaren joanetorri esklusiboa Loiu-Bilbo aireportura eta itzulera • Charter hegaldi zuzenak, turista klasean,
Bilbotik Funchalera eta itzulera • Ostatua Enotel Lido Madeira 5* hotelean, birentzako gelan • Dena barne erregimena hotelean, 1 eguneko afaritik azken eguneko gosarira bitarte (ura eta ardoa bertako jatetxeetan diren otorduetan) • Gidari baten laguntza bidaia osoan • Zerbitzuak eta bisitak ibilbidean adierazitakoaren arabera, joan-etorriak barne • Aireportuko tasak • Bidaia asegurua
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik
Betebeharrak:
Pasaportea edo NANa indarrean. Gutxienez 25 laguneko taldea.
Irteera puntuak:
Donostia, Zarautz, Eibar, Vitoria, Bilbao eta Loiuko aireportua.