4 minute read

Georgia eta Armenia

Europako Zirkuituak

Tbilisi

Advertisement

Georgia eta Armenia: Kaukaso ezagutzen

11 EGUNEKO ZIRKUITUA

9 Gaueko egonaldia

Erref. Data Plazak Prezioa 2150 Ekainak 12 20 2.270 €

Batentzako logelaren gehigarria: 430 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa

Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2150 Ekainak 12

2.420 €

1. Eguna: Jatorri - puntua - Istanbul - Tbilisi

Abiapuntutik irten eta Loiu - Bilbo aireportura joango gara. Fakturatze - eta ontziratze - tramiteak egin eta Tbilisira (Georgiako hiriburua) bidaiatuko dugu, Istanbulen barrena.

2. Eguna: Tbilisira iristea

Mantenu osoa. Goizaldean Tbilisira iritsiko gara. Hotelera joan, atseden hartu eta gosaldu egingo dugu. Bazkalostean, Metekhiko plataformara joango gara, eta, bertatik, hiriko alde zaharra, Darejani jauregia, parke modernoa eta Narikhalako gotorlekua ikusiko ditugu. Gaua hotelean.

3. Eguna: Tbilisi

Mantenu osoa. Alde zaharrean barrena ibiliko gara, eta Rustavell etorbidea eta Orbeliani plaza ere ezagutuko ditugu. Anchiskhati basilika eta bertako kanpandorrea bisitatuko ditugu. Ikuspegi panoramikoa Bakearen zubitik eta ibilaldia kale tipikoetan barrena, hala nola Shardei eta Erekle II. Eguna amaitzeko, Sione katedrala bisitatuko dugu —bertan Santa Ninoren (georgiarren ebanjelizatzailea) gurutzea dago—, bai eta Hirutasun Santuaren Katedrala ere. Gaua hotelean.

4. Eguna: Tbilisi - Ananuri - Stepantsminda - Gudauri

Mantenu osoa. Kaukaso Handiko mendietarantz abiatuko gara. Ananuri bisitatuko dugu. Ondoren, Gergetiko Hirutasun Santuaren Eliza ikusiko dugu; itsas mailatik 2.170 metrora dago, eta Georgiaren ikurretako bat da. Azkenik, artisautza - tailer bat bisitatuko dugu; bertan, artilea egiteko masterclass batean parte hartuko dugu eta bertako jakiak probatuko ditugu: bertako belarrez egindako tea Murabarekin (fruta karamelizatuz egindako gozokia). Jarraian, Gudaurirantz (eski - estazioa) abiatuko gara. Iritsi, eta ostatu hartuko dugu.

5. Eguna: Gudauri - Uplistiskhe - Mtskheta - Tbilisi Mantenu osoa. Uplistsikherantz (jaunaren gotorlekua) abiatuko gara; harkaitz zizelkatu bat da, Anatolian eta Iranen harkaitza mozteko erabiltzen zituzten zenbait teknikaren konbinazio berdingabe bat erabiliz landutakoa. Ondoren, Mtskhetarantz abiatu eta bertako eliza nagusia bisitatuko dugu, Svetitskhoveli, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutakoa. Georgiarrentzat leku sakratua da, Kristoren tunika bertan dagoela uste baita. Tbilisira iritsi eta ostatu hartuko dugu.

6. Eguna: Tbilisi - Erevan

Mantenu osoa. Sadakhloko muga - punturantz abiatuko gara. Mugako tramiteak egin ondoren, ibilgailua eta gidaria aldatuko ditugu. Behin Armenian, Haghpat monasterio - multzoa bisitatuko dugu. Mundu osoko arkitektura erlijiosoaren maisulanetako bat da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuta dago. Arratsaldean, Armeniako hiribururantz abiatuko gara. Erevanera iritsi eta ostatu hartuko dugu.

7. Eguna: Erevan - Echmiadzin - Zvartnots - Erevan

Mantenu osoa. Erevan hiria bisitatuko dugu: Errepublika plaza, Opera eta Ur - jauzia. Historiaren Museo Nazionala bisitatuko dugu, bai eta Ur - jauzia ere, sobietar garaian eraikitako eraikin erraldoia, gerora arte garaikideko zentro bilakatu zutena. Ondoren, Armavir eskualderantz abiatuko gara, eta Ejmiatsin ezagutuko dugu, Armeniako hiri santua. Bertako katedrala munduko kristau - elizarik zaharrena da (UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua).*Gaur egun, katedrala itxita dago zaharberritze - lanak egiten ari direlako. Ikusterik ez badugu, haren ordez Altxorren Museoa bisitatuko dugu. Jarraian, Zvartnots tenplura (zeruko aingeruen tenplua) joango gara; erreserba arkeologikoa da eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuta dago. Erevanera itzuli eta ostatu hartuko dugu.

Monasterio de Sevanavank

8. Eguna: Erevan - Khor Virap - Noravank - Erevan

Mantenu osoa.Herrialdean erromes gehien jasotzen dituen lekuetako bat bisitatuko dugu, Khor Virap (putzu sakona) monasterioa. Munduko upeltegirik zaharrena bisitatuko dugu, Areni kobazuloan dagoena. Jarraian, Noravank monasterioa bisitatuko dugu, Armeniako monumenturik ederrenetako bat. Bazkaldu eta ardo - dasta egingo dugu Trinity Canyon Vineyards upategian, Vayots’ Dzor probintziako goi - lurretan; munduko ardo - ekoizpeneko gunerik zaharrena da. Selim pasabidea zeharkatuko dugu, Zetaren Ibilbide komertzial ezagunean dagoena, eta, bidean, 2.410 metroko altueran dagoen Orbelian caravansar - a bisitatuko dugu. Erevanera itzuliko gara. Gaua hotelean.

9. Eguna: Erevan - Gueghard - Garni - Tsakajdzor

Mantenu osoa. Kotayk eskualderantz abiatuko gara, eta, bertan, Geghard monasterioa bisitatuko dugu. Armeniako tokirik garrantzitsuenetako bat da, eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuta dago. Ondoren, Garnira joango gara; herria ezaguna da bertako gotorlekuagatik eta garai helenistikoko tenpluagatik. Jarraian, Tsaghkadzor herrira joango gara. Orbeli anaien etxe - museoa eta Kecharis monasterio - gunea bisitatuko ditugu, erlijioaren eta hezkuntzaren gune garrantzitsu bat. Tsaghkadzorren afaldu eta ostatu hartuko dugu.

10. Eguna: Tsajkadzor - Sevan aintzira - Dilijan - Tbilisi

Mantenu osoa. Sevan aintzira bisitatuko dugu, munduko bigarren aintzira alpetar handiena. Ondoren, Sevanavank monasterioa ezagutuko dugu. Jarraian, Dilijaneko basoak bisitatuko ditugu, Armeniako Suitza deritzon inguruan. Dilijaneko arte - galeriara bisita labur bat egingo dugu, eta, bertan, Armeniako eta atzerriko artisten lanak ikusiko ditugu. Bazkalostean, Armeniaren eta Georgiaren arteko mugara iritsiko gara. Ibilgailua eta gidaria aldatuko ditugu, eta, ondoren, Tbilisira joango gara. Bertan, agur - afaria egingo dugu. Gaua hotelean.

11. Eguna: Tiblisi - Istanbul - Bilbo

Gosaldu eta aireportura joango gara, fakturatze - eta ontziratze - tramiteak egingo ditugu, eta Loiurantz abiatuko gara, Istanbulen barrena. Iritsi, eta jatorri - puntura joango gara. Bidaiaren amaiera.

Bidaiaren barnean:

• Viajes Azul Marinoren joan - etorri esklusiboa Loiu - Bilbo aireportura • Linea erregularreko hegaldiak, turista - klasean, Bilbo eta Tbilisi artean, Europako punturen batetik • Ostatua 4* hoteletan, birentzako gelan • Mantenu osoa, 2 eguneko gosaritik azken eguneko bazkarira arte (edariak ez daude barne) • Gidari baten laguntza bidaia osoan • Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta bisita guztiak, joan - etorriak barne • Aireportu - tasak • Bidaia - asegurua

Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik

Betebeharrak:

Pasaportea, gutxienez 6 hilabeteko balioarekin (itzulera - datatik hasita). Gutxienez 20 laguneko taldea.

Irteera puntuak:

Donostia, Zarautz, Eibar, Vitoria, Bilbao eta Loiuko aireportua.

This article is from: