2022 BIDAIAK Tbilisi
Europako Zirkuituak
ANCIA
Georgia eta Armenia: Kaukaso ezagutzen 11 EGUNEKO ZIRKUITUA 9 Gaueko egonaldia Erref.
Data
2150
Ekainak 12
Plazak
20
Prezioa
2.270 €
Batentzako logelaren gehigarria: . . . . . . . 430 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2150
Ekainak 12 2.420 €
1. Eguna: Jatorri - puntua - Istanbul - Tbilisi Abiapuntutik irten eta Loiu - Bilbo aireportura joango gara. Fakturatze - eta ontziratze - tramiteak egin eta Tbilisira (Georgiako hiriburua) bidaiatuko dugu, Istanbulen barrena. 2. Eguna: Tbilisira iristea Mantenu osoa. Goizaldean Tbilisira iritsiko gara. Hotelera joan, atseden hartu eta gosaldu egingo dugu. Bazkalostean, Metekhiko plataformara joango gara, eta, bertatik, hiriko alde zaharra, Darejani jauregia, parke modernoa eta Narikhalako gotorlekua ikusiko ditugu. Gaua hotelean. 3. Eguna: Tbilisi Mantenu osoa. Alde zaharrean barrena ibiliko gara, eta Rustavell etorbidea eta Orbeliani plaza ere ezagutuko ditugu. Anchiskhati basilika eta bertako kanpandorrea bisitatuko ditugu. Ikuspegi panoramikoa Bakearen zubitik eta ibilaldia kale tipikoetan barrena, hala nola Shardei eta Erekle II. Eguna amaitzeko, Sione katedrala bisitatuko dugu —bertan Santa Ninoren (georgiarren ebanjelizatzailea) gurutzea dago—, bai eta Hirutasun Santuaren Katedrala ere. Gaua hotelean. 4. Eguna: Tbilisi - Ananuri - Stepantsminda Gudauri Mantenu osoa. Kaukaso Handiko mendietarantz abiatuko gara. Ananuri bisitatuko dugu. Ondoren, Gergetiko Hirutasun Santuaren Eliza ikusiko dugu; itsas mailatik 2.170 metrora dago, eta Georgiaren ikurretako bat da. Azkenik, artisautza tailer bat bisitatuko dugu; bertan, artilea egiteko masterclass batean parte hartuko dugu eta
78
bertako jakiak probatuko ditugu: bertako belarrez egindako tea Murabarekin (fruta karamelizatuz egindako gozokia). Jarraian, Gudaurirantz (eski estazioa) abiatuko gara. Iritsi, eta ostatu hartuko dugu. 5. Eguna: Gudauri - Uplistiskhe - Mtskheta - Tbilisi Mantenu osoa. Uplistsikherantz (jaunaren gotorlekua) abiatuko gara; harkaitz zizelkatu bat da, Anatolian eta Iranen harkaitza mozteko erabiltzen zituzten zenbait teknikaren konbinazio berdingabe bat erabiliz landutakoa. Ondoren, Mtskhetarantz abiatu eta bertako eliza nagusia bisitatuko dugu, Svetitskhoveli, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutakoa. Georgiarrentzat leku sakratua da, Kristoren tunika bertan dagoela uste baita. Tbilisira iritsi eta ostatu hartuko dugu. 6. Eguna: Tbilisi - Erevan Mantenu osoa. Sadakhloko muga - punturantz abiatuko gara. Mugako tramiteak egin ondoren, ibilgailua eta gidaria aldatuko ditugu. Behin Armenian, Haghpat monasterio - multzoa bisitatuko dugu. Mundu osoko arkitektura erlijiosoaren maisulanetako bat da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuta dago. Arratsaldean, Armeniako hiribururantz abiatuko gara. Erevanera iritsi eta ostatu hartuko dugu. 7. Eguna: Erevan - Echmiadzin - Zvartnots Erevan Mantenu osoa. Erevan hiria bisitatuko dugu: Errepublika plaza, Opera eta Ur - jauzia. Historiaren Museo Nazionala bisitatuko dugu, bai eta Ur - jauzia ere, sobietar garaian eraikitako eraikin erraldoia, gerora arte garaikideko zentro bilakatu zutena. Ondoren, Armavir eskualderantz abiatuko gara, eta Ejmiatsin ezagutuko dugu, Armeniako hiri santua. Bertako katedrala munduko kristau - elizarik zaharrena da (UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua).*Gaur egun, katedrala itxita dago zaharberritze - lanak egiten ari direlako. Ikusterik ez badugu, haren ordez Altxorren Museoa bisitatuko dugu. Jarraian, Zvartnots tenplura (zeruko aingeruen tenplua) joango gara; erreserba arkeologikoa da eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuta dago. Erevanera itzuli eta ostatu hartuko dugu.