3 minute read

Ezagutu Azoreak

Europako Zirkuituak

Boca do Inferno

Ezagutu Azoreak

8 EGUNEKO ZIRKUITUA

7 Gaueko egonaldia

Erref. Data Plazak Prezioa 2139 Ekainak 09 25 2.280 €

Batentzako logelaren gehigarria: 610 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa

Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2139 Ekainak 09

2.430 €

1. Eguna: Jatorri puntua - Ponta Delgada

Jatorri puntutik irten, eta Loiu-Bilbo aireportura joango gara.Fakturazio izapideak egin, eta Ponta Delgadaranzko (Lisboatik igarota) hegazkina hartuko dugu. Gaueko azken orduan iritsiko gara eta garraioa hotelera. Afari hotza eta ostatua.

2. Eguna: Ponta Delgada: baleen behaketa eta Sete Cidades

Mantenu osoa.Adostutako orduan, oinez irtengo gara hoteletik, Ponta Delgadako porturantz, eta bertan prest izango dugu itsasontzi bat, profesional talde batek lagunduta baleak begiztatzera joateko (baldintza meteorologikoek uzten badigute). Baleen behaketa amaitutakoan, Ponta Delgadatik Vista do Rei behatokirantz irtengo gara, uhartearen erdialdearen ikuspegi eder batez gozatu ahal izateko; izan ere, bertatik Lagoas das Sete Cidades aintzira ikusten da. Ondoren, Vale das Sete Cidades bailarara jaitsiko gara, eta denbora librea izango dugu paseatzeko. Uharteko anana tradizionalen plantazio bat bisitatzeko aukera ere izango dugu. Jarraian, bisita gidatua egingo dugu Ponta Delgada hirian, hainbat monumentu eta tokiren historia eta garrantzia ezagutzeko, baita bertako biztanleen ohiturak ere. Ostatua hotelean.

3. Eguna: Ponta Delgada - Furnas eta Lagoa do Fogo - Ponta Delgada

Mantenu osoa.Ponta Delgadatik irtengo gara, hegoaldeko kostaldetik, eta Lagoatik eta Água de Pautik igaroko gara. Geldialdia egingo dugu Calourako behatokian. Vila Franca do Campotik jarraituko dugu, eta São Miguel eliza bisitatuko dugu. Furnasen, aintzira bisitatuko dugu, baita “cozido” edo eltzekari famatua prestatzeko erabiltzen dituzten eltzeak ere. Bazkaldu ostean, Terra Nostra lorategi botanikoa bisitatuko dugu, uharteko eder eta interesgarrienetako bat, zeinak duen ur beroko putzu natural bat. Iparraldeko kostatik itzuliko gara Ponta Delgadara, eta bidean te plantazio bat bisitatuko dugu, eta tea dastatzeko aukera ere izango dugu. Ondoren, mendian gora igoko gara, 900 m-ra, eta uhartearen ikuspegi bikaina izango dugu bertatik: Lagoa do Fogo ere ikusi ahal izango dugu, São Migueleko leku ederrenetako bat. Ponta Delgadara itzuli, eta ostatu hartuko dugu.

4. Eguna: Ponta Delgada: txangoa uhartearen iparekialdera

Mantenu osoa.Gaur txango bat egingo dugu, uharteko leku panoramiko zoragarriak ezagutzeko. Uhartearen alderik ekialdekoenerantz abiatuko gara. Geldialdia egingo dugu Salto do Cavalo behatokian, zeinak eskaintzen duen Povoação bailararen ikuspegi zoragarria. Iparraldeko kostaldetik jarraituko dugu, Ribeira dos Caldeiroes parke naturalera iritsi arte, landaretzaz eta termez betetako gunea. Bisita amaitutakoan, ekialdeko kostan barrena itzuliko gara, eta geldialdiak egingo ditugu Ponta da Madrugada behatokian eta Povoaçãon. Ostatua.

Faial

Edariak barne

5. Eguna: São Miguel uhartea - Faial - Horta

Mantenu osoa.Adierazitako orduan, aireportura joango gara. Fakturazio izapideak egin, eta Faial uharteranzko hegazkina hartuko dugu. Iritsitakoan, hotelera joango gara, Hortan, uharteko hiriburuan. Bazkaldu ostean, paseo bat egingo dugu, hiria ezagutzeko, eta eguna amaitzeko, hotelean ostatu hartuko dugu.

6. Eguna: Horta: egun osoko txangoa Faial uhartean

Mantenu osoa.Egun osoko txangoa egingo dugu Faial uhartean. Hasteko, Capelinhos bisitatuko dugu; bertan, Azoreetako azken sumendi erupzioaren arrastoak ikus daitezke (1957an gertatua), eta Capelinhoseko Interpretazio Zentroa bisitatuko dugu, erupzioaren bilakaera erakusten duena. Ondoren, Vale dos Flamingos bailaran nagusitzen den mendiko errepidean gora, Caldeirara joango gara, uharteko punturik garaienera. Hortara itzuli, eta ostatu hartuko dugu.

7. Eguna: Horta - Pico uhartea - Horta

Mantenu osoa.Portura joango gara, itsasontzian ibilaldi bat egiteko Pico uhartera (30 minutu, gutxi gorabehera). Cabeço do Chão eta herrixketatik joango gara, eta Cachorro bisitatuko dugu. Gero San Roquera joango gara, garai batean baleen manufakturatik bizi zen leku hura ezagutzeko. Bidaiaren jarraipena Lajesera iritsi arte, Balearen Museoa bisitatzeko. Hegoaldetik itzuliko gara Madalenara, eta bertan aukera izango dugu bertako gazta fabrika bat eta Ardoaren Museoa bisitatzeko. Faial uhartera itzulita, afaldu eta ostatu hartuko dugu.

8. Eguna: Horta - Jatorria

Gosaldu eta hitzartutako orduan aireportura joango gara. Fakturazio izapideak egin, eta Loiu-Bilboranzko (Lisboatik igarota) hegazkin bat hartuko dugu. Jatorri puntura iritsitakoan, amaitutzat emango ditugu gure zerbitzuak.

Bidaiaren barnean:

• Azul Marino Bidaiaken joan-etorri esklusiboa Loiu-Bilbo aireportura • Hegaldiak linea erregularrean eta turista-klasean, Bilbotik Ponta Delgada-ra, eta itzulera Hortatik, Lisboa bidez • Barneko hegaldia Ponta Delgadatik

Hortara, linea erregularrean, turista klasean • Ostatua Marina Atlantico 4* hotelean

Ponta Delagadan eta Do Canal 4* hotelean Hortan, birentzako gelan • Mantenu osoa, 2 eguneko gosaritik azken eguneko gosaria arte (edariak barne daude bazkari eta afarietan) • Gidaria bidaia osoan • Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan-etorriak barne • Aireportu-tasak • Bisa • Bidaia-asegurua

Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik

Betebeharrak:

Pasaportea edo NANa indarrean. Gutxienez 20 laguneko taldea.

Irteera puntuak:

Donostia, Zarautz, Eibar, Vitoria, Bilbao eta Loiuko aireportua.

This article is from: