3 minute read

New York

Urruneko Zirkuituak

New York

8 EGUNEKO BIDAIA

6 Gaueko egonaldia

Erref. Data Plazak Prezioa 2157 Urriak 01 30 2.385 €

Batentzako logelaren gehigarria: 765 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa

Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2157 Urriak 01

2.535 €

1. Eguna: Jatorri puntua - New York

Irteera jatorri puntutik Loiu - Bilbo aireportura. Fakturatze eta ontziratze tramiteak New Yorkera joateko, Madrildik. Iritsi, eta hotelera joango gara. Afaria eta gaua hotelean.

2. Eguna: New York

Gosaria. Adierazitako orduan, hotelean jaso eta Harlem eta Gospel ikustaldia egitera joango gara (egun erdia). Ibilaldi ikusgarria Harlemgo auzora. Hainbat leku historiko ikusiko ditugu, besteak beste, Morris - Jumel Etxaldea, George Washingtonen kuartel nagusia izandakoa amerikar independentzia gerran. Ondoren, Striver’s Row luxuzko barruti koloniala bisitatuko dugu, baita Washington presidentearen idazkari eta lagun izandako Alexander Hamiltonen etxea ere. Ibilaldia Gospel meza batekin bukatuko da, eliza baptista batean. Hotelera itzuli. Arratsaldea libre. Afaria eta ostatua.

3. Eguna: New York

Gosaria. Adierazitako orduan, hotelean jaso eta Goi eta Behe Manhattanera joango gara (egun erdia). Irteera hau orientagarria izango da eta Manhattanen egitura ulertzen lagunduko digu. Honako leku hauetatik pasako gara: Times Square, Columbus Circus, Lincoln Center, Dakota Building (bertan hil zuten John Lennon), Central Park, Historia Naturalaren Museoa eta Saint John the Divine katedralaren barnealdea ikusiko dugu. Ondoren, Columbiako Unibertsitatea, “milioidunen milia” (bertan dago Guggenheim museoa) eta Bosgarren Etorbidea eta bertako denda ezagunak bisitatuko ditugu, eta Empire State eraikinetik igaroko gara. Azkenik, behealdera joango gara Greenwich Village, Soho, West Village, Little Italy eta Chinatown auzoak eta Wall Street finantza barrutia ezagutzera. Hotelera itzuli. Arratsaldea libre. Afaria eta ostatua. Central Park

4. Eguna: New York

Gosaria. Adierazitako orduan, hotelean jaso eta Kontrasteen ikustaldia egingo dugu (egun erdia). Aldiriko auzoak ezagutuko ditugu. Bronxetik hasiko gara, NYC Yankees beisbol taldearen egoitza den Yankee Stadium ezagunetik igaroko gara eta “Fort Apache” ospetsua ezagutuko dugu. Itsasoaren ondoan kokatuta dagoen Queens auzo idilikoarekin eta bertako etxe eta lorategi zoragarriekin jarraituko dugu. Auzo latinotik eta hindutik ere pasako gara. Brooklyn aldera jarraituko dugu: auzo historiko hau asmatzaileen, idazleen, musikarien eta artisten sorleku izan da; ondoren, judutar auzotik ere igaroko gara. Hotelera itzuli. Arratsaldea libre. Afaria eta ostatua.

5. Eguna: New York

Gosaria eta egun librea hiria ezagutzeko. Iluntzean, New York ezagutuko dugu gauez, eta Empire Staten sartuko gara. Gauak erabat txundituta utziko gaitu bere koloreekin eta etxe orratzen hiriaren magiarekin. Manhattango hegoaldetik hasiko gara. Ferry batean igoko gara Staten Islandera joateko. Badiaren ertzetik joanda, erabat argiztatuta ikusiko ditugu etxe orratzen hiria eta bere eraikin itzelak, eta Askatasunaren Estatuatik oso gertu pasako gara. Lehorreratu ondoren, Empire Stateko behatokira igoko gara. Hotelera itzuli eta ostatua.

6. Eguna: New York

Gosaria eta egun librea hiria ezagutzeko. Afaria eta gaua hotelean.

7. Eguna: New York - Madril

Gosaria. Arratsaldean, adierazitako orduan, bidaia aireportura. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Madrilera joateko; gaua, hegazkinean.

8. Eguna: Madrid / Jatorri puntua

Madrilera iritsi eta Loiu - Bilbora doan hegaldia hartzeko lotura. Iritsi, eta jatorri puntura joango gara. Bidaiaren amaiera.

Puente de Brooklyn

Hotel Riu Plaza New York Times Square

Manhattaneko bihotzean kokatuta dagoen hotel honek hainbat zerbitzu eta instalazio eskaintzen dizkie bezeroei Hotelak 29 solairu ditu, eta haien diseinu abangoardista eta dotoreagatik nabarmentzen dira Gelak guztiz hornituta daude: hozkailu txikia, lan mahaia, multimedia konexioa duen telebista, aire girotua eta berogailu zentrala Eta instalazioei dagokienez, azpimarragarriak dira Fashion taberna, The Theater Buffet, eta Capital taberna, hirian ohikoak diren Grab & Go - etako bat New Yorkeko gune nagusian dago kokatuta, leku oso ezagunez inguratuta: Central Park, Rockefeller Centre, Empire State, Carnegie Hall eta Bosgarren Etorbideko luxuzko dendak Kokaleku ezin hobe horri esker, hotel hau aparta da New Yorkeko bizimoduaz eta bertako kultura eta aisialdi eskaintza interesgarriaz gozatzeko New Yorkeko barruti guztietara iristen diren metro linea nagusietatik gertu dago

Bidaiaren barnean:

• Azul Marino Bidaien joan - etorri esklusiboa

Loiu - Bilbo aireportura • Joan - etorriko hegaldiak Bilbo eta New

York artean, Madril bidez • Ostatua Riu Plaza Times Square Hotelean, 6 gau, birentzako gelan • Mantenu - erdia barne • Gidaria bidaia osoan • Hegaldiak linea erregularrean, turista klasean • Ibilbidean zehaztutako ikustaldiak • Aireportu tasak eta eskupekoak (txoferra eta gida) • Herrialdean sartzeko baimen elektronikoa (ESTA) • Bidaian laguntzeko asegurua eta ezeztatzen gastuen estaldura

Betebeharrak:

Pasaporte elektronikoa indarrean, 6 hilabeteko gutxieneko baliotasunarekin (itzulera datatik). Gutxienez 20 laguneko taldea.

Ikustaldien hurrenkera aldatu ahal izango da, antolakuntza - arrazoiengatik

Irteera puntuak:

Bilbao, Vitoria, Donostia, Zarautz, Eibar eta Loiuko aireportua.

This article is from: