2022 Bidaiak %100Nagusi kutxabank katalogoa

Page 88

2022 BIDAIAK

TANCIA

Urruneko Zirkuituak

Central Park

New York 8 EGUNEKO BIDAIA 6 Gaueko egonaldia Erref.

Data

2157

Urriak 01

Plazak

Prezioa

30

2.385 €

Batentzako logelaren gehigarria: . . . . . . . . 765 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2157

Urriak 01 2.535 €

1. Eguna: Jatorri puntua - New York Irteera jatorri puntutik Loiu - Bilbo aireportura. Fakturatze eta ontziratze tramiteak New Yorkera joateko, Madrildik. Iritsi, eta hotelera joango gara. Afaria eta gaua hotelean. 2. Eguna: New York Gosaria. Adierazitako orduan, hotelean jaso eta Harlem eta Gospel ikustaldia egitera joango gara (egun erdia). Ibilaldi ikusgarria Harlemgo auzora. Hainbat leku historiko ikusiko ditugu, besteak beste, Morris - Jumel Etxaldea, George Washingtonen kuartel nagusia izandakoa amerikar independentzia gerran. Ondoren, Striver’s Row luxuzko barruti koloniala bisitatuko dugu, baita Washington presidentearen idazkari eta lagun izandako Alexander Hamiltonen etxea ere. Ibilaldia Gospel meza batekin bukatuko da, eliza baptista batean. Hotelera itzuli. Arratsaldea libre. Afaria eta ostatua. 3. Eguna: New York Gosaria. Adierazitako orduan, hotelean jaso eta Goi eta Behe Manhattanera joango gara (egun erdia). Irteera hau orientagarria izango da eta Manhattanen egitura ulertzen lagunduko digu. Honako leku hauetatik pasako gara: Times Square, Columbus Circus, Lincoln Center, Dakota Building (bertan hil zuten John Lennon), Central Park, Historia Naturalaren Museoa eta Saint John the Divine katedralaren barnealdea ikusiko dugu. Ondoren, Columbiako Unibertsitatea, “milioidunen milia” (bertan dago Guggenheim museoa) eta Bosgarren Etorbidea eta bertako denda ezagunak bisitatuko ditugu, eta Empire State eraikinetik igaroko gara. Azkenik, behealdera joango gara Greenwich Village, Soho, West Village, Little Italy eta Chinatown auzoak eta Wall Street finantza barrutia ezagutzera. Hotelera itzuli. Arratsaldea libre. Afaria eta ostatua.

88

4. Eguna: New York Gosaria. Adierazitako orduan, hotelean jaso eta Kontrasteen ikustaldia egingo dugu (egun erdia). Aldiriko auzoak ezagutuko ditugu. Bronxetik hasiko gara, NYC Yankees beisbol taldearen egoitza den Yankee Stadium ezagunetik igaroko gara eta “Fort Apache” ospetsua ezagutuko dugu. Itsasoaren ondoan kokatuta dagoen Queens auzo idilikoarekin eta bertako etxe eta lorategi zoragarriekin jarraituko dugu. Auzo latinotik eta hindutik ere pasako gara. Brooklyn aldera jarraituko dugu: auzo historiko hau asmatzaileen, idazleen, musikarien eta artisten sorleku izan da; ondoren, judutar auzotik ere igaroko gara. Hotelera itzuli. Arratsaldea libre. Afaria eta ostatua. 5. Eguna: New York Gosaria eta egun librea hiria ezagutzeko. Iluntzean, New York ezagutuko dugu gauez, eta Empire Staten sartuko gara. Gauak erabat txundituta utziko gaitu bere koloreekin eta etxe orratzen hiriaren magiarekin. Manhattango hegoaldetik hasiko gara. Ferry batean igoko gara Staten Islandera joateko. Badiaren ertzetik joanda, erabat argiztatuta ikusiko ditugu etxe orratzen hiria eta bere eraikin itzelak, eta Askatasunaren Estatuatik oso gertu pasako gara. Lehorreratu ondoren, Empire Stateko behatokira igoko gara. Hotelera itzuli eta ostatua. 6. Eguna: New York Gosaria eta egun librea hiria ezagutzeko. Afaria eta gaua hotelean. 7. Eguna: New York - Madril Gosaria. Arratsaldean, adierazitako orduan, bidaia aireportura. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Madrilera joateko; gaua, hegazkinean. 8. Eguna: Madrid / Jatorri puntua Madrilera iritsi eta Loiu - Bilbora doan hegaldia hartzeko lotura. Iritsi, eta jatorri puntura joango gara. Bidaiaren amaiera.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Uzbekistán eta Estambul

4min
pages 102-103

Japoniako Kontrasteak

5min
pages 104-105

Egipto

4min
pages 98-99

Baldintza Orokorrak

8min
pages 106-108

Argentinako Hoberena

4min
pages 96-97

Ezinbesteko Guatemala

6min
pages 94-95

Costa Rica

5min
pages 92-93

Kanada eta Itsas bidaia Alaskan

5min
pages 86-87

Puerto Vallarta

3min
pages 90-91

Polonia

3min
pages 80-81

New York

3min
pages 88-89

Madeira

3min
pages 58-59

Georgia eta Armenia

4min
pages 78-79

Turquia

3min
pages 76-77

Albania, Grezia Iparraldea eta Mazedonia

4min
pages 70-71

Apulia: Italiako hegoaldeko altxorrak

3min
pages 66-67

Italia xarmangarria

3min
pages 64-65

Ezagutu Azoreak

3min
pages 56-57

Tirol eta Baviera

3min
pages 62-63

Portugal

3min
pages 54-55

Gurutzaldia Danubio Ibaian

3min
pages 48-49

Proventza eta Kosta Urdina

4min
pages 52-53

Roma

2min
page 46

Berlín

1min
page 44

Andaluziako Hiriburuak

2min
pages 42-43

Cádiz eta Herri zuriak

3min
pages 40-41

Malaga eta Caminito del Rey

3min
pages 38-39

Jaen, Andaluziako Atea

2min
pages 36-37

Girona eta Frantziako Hegoaldea

2min
pages 34-35

Ezagutu Galicia

3min
pages 32-33

Ezagutu Gaztela Ostatuen Bidez

2min
page 31

La Palma: Turismo Aktiboa

3min
pages 28-29

Tenerife Iparraldea eta Gomera

3min
pages 26-27

Ibilaldiak eta Atsedena Ourensen

4min
pages 20-21

Europako Mendietako Parke Naturala

2min
page 22

Val d’Arán, Pirineako Parke Naturala

2min
page 23

Tenerife Hegoaldea - Kanaria Handia

1min
page 17

Cambrils

3min
pages 7-8

Panticosako Bainuetxea

2min
page 19

Gomendioak

1min
page 4

Ihesaldi Txikiak

2min
page 6
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.