2 minute read
Ihesaldi Txikiak
Bastida Urdazuri
Bastida sortu zen Nafarroako Erresumak merkataritza jarduerari begira itsasora irteera bat izateko zuen beharraren ondorioz. Gainera, Frantziako estatuko hego-mendebaldean sortu ziren bastida edo gotorlekuetako bat da.
Advertisement
Nabarmentzekoak dira Andre Mariaren eliza eta hura inguratzen duen hilerria. Elizaren atzealdeko bidean, judutarren antzinako hilerria ere ikus daiteke. Frantziako estatuko trinket zaharrena herri honetan dago. Bertako produktuen asteko azokaz gozatuko dugu.
Bazkaldu ondoren, txango bat egingo dugu Urdazuri haranean barrena, Ainhoatik Donibane Lohizunera sigi-saga doan ibaiaren izena hartzen duena. Senpere, Ezpeleta, Sara eta Azkaine. Herri bakoitzak bere ezaugarriak ditu, ezagutzeko modukoak. Sara eta Ainhoa, adibidez, Frantziako estatuko herri ederrenen zerrendan daude, eta Ezpeleta ospetsua da nagusiki mundu osoan ezaguna den haren piperragatik.
Bidaiaren barnean:
• Bidaia, autobusean. • Hamaiketakoa eta bazkaria. • Gidaria ibilbide osoan • Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak • Bidaia asegurua.
EGUN BATEKO TXANGOA
Erref. Data Plazak Prezioa Irteerak hemendik
2001 Ekainak 07 40 80 € Vitoria - Arrasate - Donosti 2002 Ekainak 14 40 80 € Irún - Donosti 2003 Ekainak 21 40 80 € Bilbao - Eibar 2004 Irailak 13 40 80 € Bilbao - Eibar 2005 Irailak 20 40 80 € Irún - Donosti 2006 Irailak 27 40 80 € Vitoria - Arrasate - Donosti
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
Azaldutako prezioen gehigarria: Egun Bateko Txangoetan . . . . 5 €
Ezkarai
Hasteko, herrigune historikoa ezagutuko dugu. Ezkarai Nafarroako erregeek sortu zuten, X. mendean, eta euskal toponimo ugari ditu. Gaur egun, historiaz beteriko herri ederra da. Besteak beste, ikusiko ditugu herriko plazak eta XIV. mendeko foruak utzitako arrastoa, eta XVIII. mendeko Manten Errege Fabrikak izan zuen garrantziaz eta herriak egungo beharretara izan duen bilakaeraz jabetuko gara. Ez alferrik, ezin konta ahala aukera eskaintzen dituen turismo gune bikain bihurtu da: gastronomia, abentura jarduerak, mendi txangoak, eskia, etab. Bazkaldu ondoren, trenbide zaharraren ibilbideari jarraituta, Allendeko Ama Birjinaren baselizara joango gara, ibaiaz bestaldean kokatua. Ibilbidea igarotzen da San Torcuatoko kareharrizko haitzen ondotik. Oja garaiaren hiriburura eginiko bisita amaitzeko, XII-XVIII. mendeen artean eraikitako Santa Maria la Mayor eliza ikusiko dugu, monumentu historiko artistiko izendatua.
Bidaiaren barnean:
• Bidaia, autobusean. • Hamaiketakoa eta bazkaria • Gidaria ibilbide osoan. • Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak • Bidaia asegurua.
EGUN BATEKO TXANGOA
Erref. Data Plazak Prezioa Irteerak hemendik
2007 Maiatzak 25 40 65 € Eibar - Vitoria - Arrasate 2008 Maiatzak 26 40 65 € Irún - Donosti 2009 Maiatzak 27 40 65 € Bilbao 2010 Urriak 05 40 65 € Bilbao 2011 Urriak 06 40 65 € Irún - Donosti 2012 Urriak 07 40 65 € Eibar - Vitoria - Arrasate