RIOS
EUROPA
2022 BIDAIAK
S NACIONALES
LARGA DISTANCIA
Ihesaldi Txikiak
Bastida Urdazuri Bastida sortu zen Nafarroako Erresumak merkataritza jarduerari begira itsasora irteera bat izateko zuen beharraren ondorioz. Gainera, Frantziako estatuko hego-mendebaldean sortu ziren bastida edo gotorlekuetako bat da. Nabarmentzekoak dira Andre Mariaren eliza eta hura inguratzen duen hilerria. Elizaren atzealdeko bidean, judutarren antzinako hilerria ere ikus daiteke. Frantziako estatuko trinket zaharrena herri honetan dago. Bertako produktuen asteko azokaz gozatuko dugu. Bazkaldu ondoren, txango bat egingo dugu Urdazuri haranean barrena, Ainhoatik Donibane Lohizunera sigi-saga doan ibaiaren izena hartzen duena.
Senpere, Ezpeleta, Sara eta Azkaine. Herri bakoitzak bere ezaugarriak ditu, ezagutzeko modukoak. Sara eta Ainhoa, adibidez, Frantziako estatuko herri ederrenen zerrendan daude, eta Ezpeleta ospetsua da nagusiki mundu osoan ezaguna den haren piperragatik.
Bidaiaren barnean: • Bidaia, autobusean. • Hamaiketakoa eta bazkaria. • Gidaria ibilbide osoan • Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak • Bidaia asegurua.
EGUN BATEKO TXANGOA Erref.
Data
2001 2002 2003 2004 2005 2006
Ekainak 07 Ekainak 14 Ekainak 21 Irailak 13 Irailak 20 Irailak 27
Plazak
40 40 40 40 40 40
Prezioa
80 € 80 € 80 € 80 € 80 € 80 €
Irteerak hemendik
Vitoria - Arrasate - Donosti Irún - Donosti Bilbao - Eibar Bilbao - Eibar Irún - Donosti Vitoria - Arrasate - Donosti
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
Azaldutako prezioen gehigarria:
Egun Bateko Txangoetan . . . . 5 €
Ezkarai Hasteko, herrigune historikoa ezagutuko dugu. Ezkarai Nafarroako erregeek sortu zuten, X. mendean, eta euskal toponimo ugari ditu. Gaur egun, historiaz beteriko herri ederra da. Besteak beste, ikusiko ditugu herriko plazak eta XIV. mendeko foruak utzitako arrastoa, eta XVIII. mendeko Manten Errege Fabrikak izan zuen garrantziaz eta herriak egungo beharretara izan duen bilakaeraz jabetuko gara. Ez alferrik, ezin konta ahala aukera eskaintzen dituen turismo gune bikain bihurtu da: gastronomia, abentura jarduerak, mendi txangoak, eskia, etab.
6
Bazkaldu ondoren, trenbide zaharraren ibilbideari jarraituta, Allendeko Ama Birjinaren baselizara joango gara, ibaiaz bestaldean kokatua. Ibilbidea igarotzen da San Torcuatoko kareharrizko haitzen ondotik. Oja garaiaren hiriburura eginiko bisita amaitzeko, XII-XVIII. mendeen artean eraikitako Santa Maria la Mayor eliza ikusiko dugu, monumentu historiko artistiko izendatua.
Bidaiaren barnean: • Bidaia, autobusean. • Hamaiketakoa eta bazkaria • Gidaria ibilbide osoan. • Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak • Bidaia asegurua.
EGUN BATEKO TXANGOA Erref.
Data
2007 2008 2009 2010 2011 2012
Maiatzak 25 Maiatzak 26 Maiatzak 27 Urriak 05 Urriak 06 Urriak 07
Plazak
40 40 40 40 40 40
Prezioa
65 € 65 € 65 € 65 € 65 € 65 €
Irteerak hemendik
Eibar - Vitoria - Arrasate Irún - Donosti Bilbao Bilbao Irún - Donosti Eibar - Vitoria - Arrasate