1 minute read
Gomendioak
Gomendagarria deritzogu gogora ekartzea zirkuitu eta nazioarteko bidaietan:
• Ostatua hotel batean baino gehiagohartzen dela, eta horrek maletak mugitzeadakar, besteak beste, baita hainbat garraio bidetan bidaiak edo eguneroko joanetorriak egin behar izatea.
Advertisement
• Bidaiak hegazkinean egiten direnean, batzuetan antolatzaileen erantzukizuna ez diren ustekabeak geratzen dira, hau da, aireportuetan itxaron beharra eta ordutegi - aldaketak, eta horrek gure otordu - eta atsedeno hituretan eragina izan dezake.
• Helmugek pasaportea eramatea eskatzen dutenean, eta beharbada sartzeko bisa, gomendagarria da bi dokumentuen fotokopiak eramatea haiek gordetzen diren bestelakolekuren batean, galdu, ebatsi edo lapurtzen badigute haiek erraz berritu ahal izateko.
• Monumentuetara eta toki interesgarrietara ikustaldiak egiteko, oinezko ibilbide ugari egin behar izaten dira, eta ezinbestekoa da osasun on samarra eta sasoi egokia izatea. • Gurea ez bezalako herri edo herrialdeetarako bidaietan, ezinbestekoa da hango ohituretara egokitzea; besteak beste, ordutegi eta janari motari dagokienez.
• Oro har, zirkuituan egindako bidaiak egonaldi finkoko bidaiak baino askoz ere neketsuagoak izaten dira, nahiz eta baduten abantaila handi bat: denbora gutxian txoko eta monumentu berezi eta bitxiak ikus daitezke; osterantzean, ezinezkoa litzatekeena.
• Bidaietan, ustekabeko egoerak sor litezke, eta, ondorioz, litekeena da programa aldatu behar izatea. Aldaketa horiek, betiere, bidaiariaren on beharrez egingo dira.
Bidaiaz ahalik eta gehien gozatzeko, oro har, komenigarria deritzogu honako hauek betetzeari:
• Zalantzaren bat izanez gero, familia - medikuari galdetu behar zaio zein diren norberarentzako botikaegokiak, eta hartu beharrekon eurriei buruzko informazioa eskatu beharko zaio; bidaietan, hark dioena bete beharko da.
• Gidari Laguntzaileak bidaia bakoitzarenezaugarrien arabera ematen dituen gomendioei kasu egin behar zaie.
• Bidaia taldean egiteak dakartzan biziki detza - gorabehera guztietara egokitzen ikasi beharko da.
Liburuxka hau argitaratzeko unean indarrean dagoen araudiaren arabera, herrialde gehienek Covid-19aren txertoen egutegi osoa eta/edo proba osagarriak aurkeztea eskatzen dute sarreran. Bidaia bakoitzaren irteera baino lehen, eta helmugan egon daitezkeen aldaketen arabera, gure
bezeroei bidaiaren aurreikusitako egunetarako beharrezko baldintzak jakinaraziko dizkiegu.
Zalantzak bidaiatzean?
Egiaztatu ohiko galderak
47. orrialdean
Katalogo hau egiteko erabilitako papera ingurumenaren aldetik ziurtatutako basoetatik dator, basoa baso-masaren ordezkapena, aniztasun biologikoa eta tokiko populazioen eta langileen protagonismoa zaintzeko moduan kudeatzen ari da.