4 minute read
Albania, Grezia Iparraldea eta Mazedonia
Europako Zirkuituak
Meteora
Advertisement
Albania, Grezia Iparraldea eta Mazedonia
10 EGUNEKO ZIRKUITUA
9 Gaueko egonaldia
Erref. Data Plazak Prezioa 2146 Irailak 20 25 2.060 €
Batentzako logelaren gehigarria: 450 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2146 Irailak 20
2.210 €
1. Eguna: Abiapuntua - Tirana
Abiapuntutik irten eta Loiu - Bilbo aireportura joango gara. Fakturazio - eta ontziratze - tramiteak Tiranara joateko (Albaniako hiriburua), Europako punturen batetik. Iritsi, eta hotelera joango gara. Afaria eta gaua hotelean.
2. Eguna: Tirana - Kruja - Berat (140 km)
Mantenu osoa. Krujarantz abiatuko gara, mendi - oinean dagoen Erdi Aroko herri hori ezagutzeko. Antzinako bazarra bisitatuko dugu, bai eta Scanderbeg Museoa ere, Albaniako XV. mendeko heroi nazionalaren omenezkoa. Ondoren, Berat hirirantz abiatuko gara. Berati “mila leihoen hiria” deritzo eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Han, gotorleku erraldoia bisitatuko dugu; oraindik ere jendea bizi da bertan, eta eliza kristau ortodoxo ugari eta Onufri Museoa daude, XVI. mendeko ikonoak eta guzti. Hiriaren beheko aldean, antzinako Mangalemi eta Gorica auzoak ezagutuko ditugu, Osum ibaiaren ertzean. Gaua hotelean.
3. Eguna: Berat - Apolonia - Gjirokaster (175 km)
Mantenu osoa. Apoloniako arkeologia - esparrurantz abiatuko gara. Aro helenistikoko eta erromatarreko aurriak eta Erdi Aroko XIV. mendeko monasterio baten barnean girotutako Arkeologia Museoa bisitatuko ditugu. Ondoren, Gjirokasterrera joango gara. UNESCOk Munduko Ondare izendatutako hiria da Gjirokaster, eta modu harrigarrian mantendu du turkiar eragin handia duen bere arkitektura. XVIII. eta XIX. mendeen artean eraikitako dorre formako otomandar etxe batzuk bisitatuko ditugu. Gaua hotelean.
4. Eguna: Gjirokaster - Butrinto - Ioannina (150 km)
Mantenu osoa. Erdi Aroko gotorleku ederra bisitatuko dugu. Otomandarren garaian berreraiki zuten, eta, bertatik, hiriaren eta inguruko mendien ikuspegia ikusgarria da. Ondoren, Butrintorantz abiatuko gara, UNESCOk 1992an Gizateriaren Ondare izendatu zuen hirirantz. Bertan, Erdi Aroaren amaierara arte biztanleak izan zituen greko - erromatar hiri zaharra bisitatuko dugu. Greziarantz abiatuko gara. Mugako izapideak. Ioaninnara joango gara. Ioaninna Epiro eskualdeko hiriburu kulturala eta historikoa da, Pamvotida lakuaren ertzean eraikia, eta otomandarren eragin nabarmena duten monumentu ugari ditu. Gaua hotelean.
5. Eguna: Ioannina - Ioanninako uhartea - Metsovo - Meteora (110 km)
Mantenu osoa. Ioanninako antzinako hiri harresitua bisitatuko dugu. Alde zaharrean (oraindik jendea bizi da bertan), AslanPasha meskita bisitatuko dugu, eta Ioanninako uhartera joango gara itsasontziz. Ondoren, Metsovo bisitatuko dugu, Grezia iparraldeko Pindos mendigunean dagoen herri ederra, bertako gazta ketu ospetsuagatik ezaguna dena. Greziako herri eder hori ezagutzeko denbora izango dugu. Ondoren, Kalambaca bisitatuko dugu, Meteoraren oinean dagoen herri txikira. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu ditu bertako monasterioak. Monasterio horiek 600 metrora arteko altueran daude, eta XIV. mendetik jendea bizi da haietan. Gaua hotelean.
6. Eguna: Meteora - Vergina - Edessa (225 km)
Mantenu osoa. Meteorako monasterio ospetsuetako bi ezagutuko ditugu (oinetako erosoak eramatea gomendatzen da). Ondoren, Vergina bisitatuko dugu, Mazedoniako antzinako erresumako hiri oso garrantzitsua, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua; bertan, Alexandro Handiaren aita Filipo II.aren hilobia dago. Jarraian, Edessa hirirantz abiatuko gara. Mazedoniako erresumaren lehen hiriburua izan zen Edessa. Antzinako akropoliaren hondakinen gainean eraikia dago, eta, Bigarren Mundu Gerran suntsitu zuten arren, oraindik ere antzinako harresien zati batzuk ikusten dira. Gaua Edessa eskualdean.
Ohrid
7. Eguna: Edessa - Bitola - Heraclea Lynkestis - Ohrid (185 km)
Mantenu osoa. Karanos - eko ur - jauzi ospetsua bisitatuko dugu; ura 70 metroko altuerako amildegi batetik behera erortzen da bertan. Ondoren, Mazedoniako Errepublikarantz abiatuko gara, estatu independentea 1991tik, Jugoslavia zenaren zati izan zena. Bitolara iritsi eta antzinako Heraclea Lynkestis hiriaren aurriak bisitatuko ditugu, erdigunetik 2 kilometro ingurura; Heraclea Lynkestis Alexandro Handiaren aita Filipo II.ak sortu zuen, eta, haren aurrietan, erromatarren garaiko zenbait monumentu geratzen dira. Ondoren, Bitola bisitatuko dugu, eta oinezko gehien ibiltzen den bertako kalea ezagutuko dugu, ShirokSokak. Ohriderantz abiatuko gara, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako hiri ederrera, lakuaren ertzean. Gaua hotelean.
8. Eguna: Ohrid
Mantenu osoa. Ohrid hiria bisitatuko dugu, Balkanetako Jerusalem deritzona. Elezaharren arabera, garai ezberdinetako 365 eliza kristau ortodoxo daude bertan, eliza bat urteko egun bakoitzeko. Antzoki Zaharra, Erdi Aroko Santa Sofia Eliza eta Perivlevta Andre Mariaren Eliza ezagutuko ditugu; azken hori XIII. mendeko Paleologoen Errenazimentuko elizetatik kontserbatzen diren onenetako bat dela jotzen da. Arratsaldea, libre. Gaua hotelean.
9. Eguna: Ohrid - Tirana (145 km)
Mantenu osoa. Albaniara itzuliko gara. Tiranara bidaiatuko dugu, Albaniako hiriburura. Bisita panoramikoa: XVIII. mendeko Et´hemBeu meskita, Blloku auzo burgesa, non 40 urte baino gehiagoan elite komunista bizi izan zen, eta bektashi ordena sufiaren santutegia, ohiko islametik aldentzen dena eta judaismoaren eta kristautasunaren elementuak uztartzen dituena. Gaua hotelean.
10. Eguna: Tirana - Fra - Bilbao
Gosaria. Adierazitako orduan, aireportura abiatuko gara. Gure zerbitzuen amaiera.
Bidaiaren barnean:
• Viajes Azul Marinoren joan - etorri esklusiboa Loiu - Bilbo aireportura • Hegaldi erregularrak, turista klasean,
Bilbotik Tiranara, eta, itzuleran, Tiranatik
Bilbora, Europako punturen batetik • Ostatua 4* hoteletan, birentzako gelan • Mantenu osoa, 1 eguneko afaritik azken eguneko gosarira arte (edariak ez daude barnean) • Gidari baten laguntza bidaia osoan • Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta bisita guztiak, joan - etorriak barne • Aireportu - tasak • Bidaia - asegurua
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik
Betebeharrak:
Pasaporte o DNI con validez mínima de 3 meses. Gutxienez 20 laguneko taldea.
Irteera puntuak:
Donostia, Zarautz, Eibar, Vitoria, Bilbao eta Loiuko aireportua.