2022 BIDAIAK Meteora
Europako Zirkuituak
ANCIA
Albania, Grezia Iparraldea eta Mazedonia 10 EGUNEKO ZIRKUITUA 9 Gaueko egonaldia Erref.
Data
2146
Irailak 20
Plazak
25
Prezioa
2.060 €
Batentzako logelaren gehigarria: . . . . . . . 450 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2146
Irailak 20 2.210 €
1. Eguna: Abiapuntua - Tirana Abiapuntutik irten eta Loiu - Bilbo aireportura joango gara. Fakturazio - eta ontziratze - tramiteak Tiranara joateko (Albaniako hiriburua), Europako punturen batetik. Iritsi, eta hotelera joango gara. Afaria eta gaua hotelean. 2. Eguna: Tirana - Kruja - Berat (140 km) Mantenu osoa. Krujarantz abiatuko gara, mendi - oinean dagoen Erdi Aroko herri hori ezagutzeko. Antzinako bazarra bisitatuko dugu, bai eta Scanderbeg Museoa ere, Albaniako XV. mendeko heroi nazionalaren omenezkoa. Ondoren, Berat hirirantz abiatuko gara. Berati “mila leihoen hiria” deritzo eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Han, gotorleku erraldoia bisitatuko dugu; oraindik ere jendea bizi da bertan, eta eliza kristau ortodoxo ugari eta Onufri Museoa daude, XVI. mendeko ikonoak eta guzti. Hiriaren beheko aldean, antzinako Mangalemi eta Gorica auzoak ezagutuko ditugu, Osum ibaiaren ertzean. Gaua hotelean. 3. Eguna: Berat - Apolonia - Gjirokaster (175 km) Mantenu osoa. Apoloniako arkeologia - esparrurantz abiatuko gara. Aro helenistikoko eta erromatarreko aurriak eta Erdi Aroko XIV. mendeko monasterio baten barnean girotutako Arkeologia Museoa bisitatuko ditugu. Ondoren, Gjirokasterrera joango gara. UNESCOk Munduko Ondare izendatutako hiria da Gjirokaster, eta modu harrigarrian mantendu du turkiar eragin handia duen bere arkitektura. XVIII. eta XIX. mendeen artean eraikitako dorre formako otomandar etxe batzuk bisitatuko ditugu. Gaua hotelean.
70
4. Eguna: Gjirokaster - Butrinto - Ioannina (150 km) Mantenu osoa. Erdi Aroko gotorleku ederra bisitatuko dugu. Otomandarren garaian berreraiki zuten, eta, bertatik, hiriaren eta inguruko mendien ikuspegia ikusgarria da. Ondoren, Butrintorantz abiatuko gara, UNESCOk 1992an Gizateriaren Ondare izendatu zuen hirirantz. Bertan, Erdi Aroaren amaierara arte biztanleak izan zituen greko - erromatar hiri zaharra bisitatuko dugu. Greziarantz abiatuko gara. Mugako izapideak. Ioaninnara joango gara. Ioaninna Epiro eskualdeko hiriburu kulturala eta historikoa da, Pamvotida lakuaren ertzean eraikia, eta otomandarren eragin nabarmena duten monumentu ugari ditu. Gaua hotelean. 5. Eguna: Ioannina - Ioanninako uhartea - Metsovo - Meteora (110 km) Mantenu osoa. Ioanninako antzinako hiri harresitua bisitatuko dugu. Alde zaharrean (oraindik jendea bizi da bertan), AslanPasha meskita bisitatuko dugu, eta Ioanninako uhartera joango gara itsasontziz. Ondoren, Metsovo bisitatuko dugu, Grezia iparraldeko Pindos mendigunean dagoen herri ederra, bertako gazta ketu ospetsuagatik ezaguna dena. Greziako herri eder hori ezagutzeko denbora izango dugu. Ondoren, Kalambaca bisitatuko dugu, Meteoraren oinean dagoen herri txikira. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu ditu bertako monasterioak. Monasterio horiek 600 metrora arteko altueran daude, eta XIV. mendetik jendea bizi da haietan. Gaua hotelean. 6. Eguna: Meteora - Vergina - Edessa (225 km) Mantenu osoa. Meteorako monasterio ospetsuetako bi ezagutuko ditugu (oinetako erosoak eramatea gomendatzen da). Ondoren, Vergina bisitatuko dugu, Mazedoniako antzinako erresumako hiri oso garrantzitsua, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua; bertan, Alexandro Handiaren aita Filipo II.aren hilobia dago. Jarraian, Edessa hirirantz abiatuko gara. Mazedoniako erresumaren lehen hiriburua izan zen Edessa. Antzinako akropoliaren hondakinen gainean eraikia dago, eta, Bigarren Mundu Gerran suntsitu zuten arren, oraindik ere antzinako harresien zati batzuk ikusten dira. Gaua Edessa eskualdean.