2 minute read
Val d’Arán, Pirineako Parke Naturala
Aiguestortes
4 EGUNEKO IHESALDIA
3 Gaueko egonaldia
Erref. Data Plazak Prezioa 2103 Ekainak 21 40 420 € 2104 Irailak 24 40 420 €
Batentzako logelaren gehigarria: 65 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2103 Ekainak 21 40 460 € 2104 Irailak 24 40 460 €
Bidaiaren barnean:
• Bidaia, autobusean • Mendi - gidari profesional baten laguntza ibilaldi guztietan • Hiru gaueko egonaldia *** hotelean, gela bikoitzean • Mantenu osoa (ura eta ardoa barne) • Bazkaria jatetxean, eta pic - nic • Programan aipatutako ikustaldiak • Bidaia - asegurua
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik
Betebeharrak:
NANa indarrean. Gutxienez 30 laguneko taldea.
Irteera puntuak:
Bilbao, Vitoria - Gasteiz, Arrasate y Donostia
1. eguna: Jatorri - puntua - Vielha
Irteera jatorri - puntutik, Vielha aldera joateko. Geldialdi laburra bidean. Hotelera iritsi. Gelak banatu eta bazkaria. Arratsaldean, “Vielhako Ospitalea” aterpetxe zaharrera joango gara. Val de Molières - en barneratuko gara. Bidezidorra Noguera Ribagorçana ibaian gora doa, ur - jauzi ikusgarri bateraino, pagadi zoragarri batean barrena. Afaria eta gaua hotelean.
2. Eguna: Aiguestortes - Sant Climent De Taull Parke Nazionala
Boitik taxiz joango gara. Planell d’Aiguestortes - etik oinez jaitsiko gara. Ibilbide ederra da, eta Llebreta aintziraraino iritsiko gara, Sant Nicolau ibaiari jarraituz; amaieran, Sant Esprit ur - jauzia eta bertako “estany” - a ikusiko ditugu. Bazkaldu ondoren, XI. mendeko tenplu baten gainean eraikitako Sant Climent de Taüll eliza bisitatuko dugu (Unescok Gizadiaren Ondare izendatua). Hotelera itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.
3. eguna: L’alt Pirineu Parke Naturala
Gosaldu eta Pla de Beret - erako bidea hartuko dugu, Noguera Pallaresaren buruan. Baciver zirkuko lakuak ezagutzeko, zirkuluerdi - formako ibilbide bat egingo dugu Baqueira - Beret eski - estaziotik hasita, Marimanha mendigunean. Ibilbideak Malo ibaiari jarraitzen dio, Garonaren arroaren buruan, eta haran txiki batean gora igotzen da, goi - mendiko belardien eta baso subalpetarren artean, Baciverreko laku handietaraino. Piknik bazkaria. Ibilbidea ezin hobea da goi - mendiko paisaia zoragarriez gozatzeko. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.
4. eguna: Lys Harana - Jatorri - Puntua
Gosaldu, eta hoteletik aterako gara. Frantziara sartuko gara. Portillon mendatean barrena, Luchon eta Lys haranetara joango gara, eta Infernuko Ur Jauzien ibilbidea egingo dugu (Natura Ondarea). Lys haranean 3.000 metroko altuerako tontorrak daude, eta, arro osoan barrena, zirku glaziar ikusgarriak eta amildegiei ur - jauzi zaratatsuekin eta ikusgarriekin forma ematen dieten ibaiak daude. Begizta formako bidezidor atsegin batean barrena, naturaren hiru mirari ezagutuko ditugu: Cascaded’Enfer, Gouffred’Enfer (ondoz - ondoko hiru ur - jauzi, mendiko pitzadura estu batean barrena) eta izeiak eta pagoak dituen basoa. Bidean bazkaldu eta jatorri - puntuetara itzuliko gara.
Informazio gehigarria:
Bezeroak kontuan izan behar du mendian ez dagoela 0 arriskurik, eta jarduera hauek berezko arrisku - maila bat duela, mendian egiten direlako. Sasoi onean egon behar da, eta komeni da mendiko bideetan ibiltzeko ohitura izatea.
Programa eguraldiaren arabera alda daiteke, baita antolakuntzaren esku ez dauden arrazoiengatik ere.
Ibilaldietan gorabeherarik ez izateko, beharrezkoa da gutxienez mendiko oinetakoak, jantzi egokiak eta motxila txiki bat erabiltzea.