1 minute read
BERRIAK Energiaren ahotsa
from Ikasten 116
by web urola
EURONET 50/50 PROIEKTUA, ENERGIAREN AHOTSA
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Advertisement
Dakizuen bezala Euronet 50/50 proiektuaren barruan sartuta gaude. Horrekin lotuta, batetik, energia aurrezteko urratsen inguruko kartelak banatu dira gelan itsasteko, ikasleekin lantzeko eta horretaz kontzientziatzeko. Ikasleek, energia aurrezteko aholku dekalogoa egin dute eta ikastetxeko sarreretan, pasilloetan eta, atarian itsatsi dituzte. Bitartean geletan, tenperaturak neurtu dira egunero konfort tenperatura deritzona izan duten ala ez aztertzeko eta ikastolako argindarraren fakturekin batera energia aurrezteko azterketa bat egiteko asmoz.
Bukatzeko, inguruan ditugun Igaran errotara eta Azpeitiko Ekoetxera joan dira aurtengoz proiektuari amaiera emateko.
Hor tartean, Planetaren Ordua ekintza aurrera eramateko aukera ere izan genuen (martxoaren 27an). Guztiok jaso zenuten geldialdia egiteko gonbidapena, jai eguna izan baitzen. Azkenik, Energia plana prestatzen hasi gara, baina hori datorren ikasturtean azalduko dizuegu!
Jonekin batera, eskolako ibilbide energetikoa ere egin dute. Hain zuzen, eskolako energia iturriak gertutik zeintzuk diren eta non kokatzen diren ezagutzeko.
Jonek argibide ugari eman zituen ikasleek beraien energia fitxa betetzen zuten bitartean.