1 minute read

Urola Ikastolako kirolariak podiumean

Gure ikasleek kiroletan garaipenak lortzen jarraitzen dute. Atletismoan, esaterako, Julen Azpiazuk, batxilergoko 2. mailako ikasleak, urrezko domina irabazi du Euskal Herriko Atletismoko Txapelketako 20 urtez azpikoen 3.000 metroko proban. Uxue Ortega 4. DBHko ikaslea bigarren gelditu da 1.500 metroko lasterketan, eta Ainara Tena, batxilergoko 1. mailako ikaslea, 2. postuan sailkatu da 400 metrotan eta 3. berriz 200 metrotan. Bestalde, arraunean, Oihan Ferrer 4. DBHko ikaslea Espainiako txapeldun izan da Orio taldearekin. Galizian jokatu zen txapelketa, Moañan, eta kadete gizonezko mailan 1.500 metroan eskuratu zuten txapela, 7:06 minutuko denborarekin. Enetz Goenaga 2. batxilergoko ikasleak, berriz, Zumaiako Telmo Deuna elkartearekin Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa irabazi du. Zorionak guztioi!

Advertisement

This article is from: