1 minute read
Euskara gure etorria
from Ikasten 116
by web urola
Azkoitia BHI
Martxoan Euskara gure etorria astea antolatzen dugu ikastetxean, aurtengo saioak hórrela banatu dira
Advertisement
Lehen Saioa: XABIER MENDIGUREN
Gure artean izan zen Xabier Mendiguren idazlea, bere “Bizitza motor gainean” liburua aurkezten. DBH2. mailako ikasleek irakurri dute liburu hau, eta idazleak bere ibilbidea, sortze prozesua, biografia… azaldu zieten. Ondoren, ikasleek prestaturik zituzten galderak egin zizkioten.
Bigarren saioa: IMANOL ITUIÑO, MAGOA
DBH1. mailakoek Imanol Ituiño magoaren saioa izan zuten. Ikasle asko direnez, magoak 3 saio eman zituen aretoan. Pandemia dela eta, segurtasun neurri guztiak zaintzearren, Ituiñok ez zituen ikasleak oholtzara atera, urtero egiten duen gisan. Hala eta guztiz ere, ikasleek parte hartzea lortu zuen galderak eginez, pilotak aukeratuz… Gustura egon ziren, eta egin zituen magiekin harrituta geratu ziren.
Hirugarren saioa: EÑAUT ELORRIAGA ETA MIKEL MARKEZ “BAGA, BIGA, HIGA”
Euskara gure etorriarekin jarraituz, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez izan genituen ikastetxean. Baga, biga, higa saioa eskaini zieten 4. mailako ikasleei. Bertan, 60. hamarkadatik gaur egunera arteko euskal musikaren historia kontatu ziguten. Hamarkada bakoitzean zer-nolako giroa zegoen gure inguruan, zer kultura mugimendu zeuden eta zer nolako musika egiten zen/den azaldu ziguten. Horretaz gain, hamarkada horretako abesti esanguratsuak abestu zituzten Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek, bakoitzak bere gitarra lagun zutela. Ikasleen esanetan: “Saioa interesgarria egin zaigu, abestiak asko gustatu zaizkigu. Gehiago entzuteko gogoarekin geratu gara.”
Laugarren Saioa: OIHAN VEGA. GAZTEA
Euskara gure etorria asteari bukaera emateko, Oihan Vega izan genuen ikastetxean. Oihan Vega Gaztea irratiko esatari eta DJak Euskara hedabideetan, Irrati didaktikoa saioa eskaini zieten 3. mailako ikasleei. Saio honen helburua euskararen erabileraz hausnartzea, euskal musikaren egoera aztertzea eta irratiaren funtzionamendua azaltzea izan zen. Iaz ikasleek mikroaren aurrean esatari lanak egiteko aukera izan zuten, baina pandemia dela eta, hau aldatu beharra izan zuen aurten. Saio dinamikoa eta entretenigarria izan zen.