1 minute read

TALDEAK Bideo jokoak

BIDEO JOKOAK

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

Advertisement

Martxoko bigarren astean Karmelo Etxegaraiko bigarren eta hirugarren zikloko ikasleok bideo joko eta sare sozialen inguruko saioak izan genituen. Lizarra taldekoek martxoaren 10ean izan genuen Hazkunde elkartetik zetorren Itsasoren bisita. Itsasok bideo jokoez hitz egin zigun: nola erabili behar diren, hauen alde onak eta txarrak, jolastean izan ditzakegun arriskuak eta hauek nola ekidin besteak beste. Gaur egun, ikasleon artean, arrakasta duten bideo jokoak aipatu genituen: Among us, Fortnite, Brawl Stars, Roblox, GTA… Ondoren guk jolasten dugun edo ezagutzen ditugun bideo joko horiek aztertu genituen. Joko horien helburua zein den hausnartu genuen, bortitzak al diren, jolastu bitartean zerbait ikasi edo lantzen den eta horiek guztiek gugan izan ditzaketen eraginei buruz aritu ginen. Gainera, PEGI ikurrak zer diren eta hauen esanahiak azaldu zizkigun. Sare sozialen inguruan ere hitz egin genuen. Jokoekin bezala, ezagutzen eta erabiltzen genituenak aipatu genituen eta Itsasok horien inguruan pentsatzen lagundu zigun. Sare sozial asko ez dira gure adineko umeentzako aproposak eta arriskutsuak izan daitezke: gure aparatuak hackeatu ahal dituzte, guri eta gure inguruari buruzko informazio ugari bildu ondoren gure aurka erabiltzeko, engainatuak izan gaitezke… Horregatik, zenbait aholku eman zizkigun erabilera segurua izan dadin. Adibidez, sare sozialetan inoiz ez jarri gure argazkia perfilean edota on-line jolasean ari garenean beharrezkoa den unetan bakarrik piztu kamera eta mikrofonoa eta ondoren itzali. Baita oso garrantzitsua den azken bat ere, norbaitek zerbait txarra esango baligu, joko edo sare sozialetan, edo zerbait arraroa sumatzen badugu gurasoei, irakasleei edo konfiantzazko heldu bati esan behar diogula. Beraz, neurrian eta ondo jolastu!

LH 2. ZIKLOA

This article is from: