1 minute read
Urola Ikastolako ikasleak Azkue sarietan irabazle
from Ikasten 116
by web urola
turgunean ere egin behar dut emanaldi bat uda aldean… Bide berriak ireki dizkit lehiaketak.
Eskolaz gain, musika-ikasketak ere egiten dituzu. Erraza da guztia uztartzea?
Advertisement
Niretzat bai. Astean ordubete egiten dut musika eskolan, ez da asko. Etxean ere entseatzen dut, noski; baina gustuko dut eta niretzako deskonektatzeko modu bat da.
Aurrera begira, musika-ikasketekin jarraitzeko asmoa duzu?
Ez. Musika ikasketak aparte uztea pentsatu dut datorren urtean. Hortik bidea egitea eta zerbait egonkorra lortzea oso zaila da, eta, momentuz, hobby moduan jarraituko dut. Interes asko ditut, eta musika horietako bat baino ez da. Momentuz, unibertsitatera joateko asmoa dut Kimika ikastera. Ikasketak amaitzen ditudanean, ikusiko dut musikarekin jarraitu ala ez. Momentuz, hobby bat da niretzat.
Musikan erreferenterik ba al duzu?
Bai: Vetusta Morla bera, Queen, Oasis… Nahiko musika zaharra entzuten dut. Operación Triunfo-ko Amaia ere gustuko dut, bere abesteko eta interpretatzeko modua, batik bat. Operación Triunfo aipatu duzu. Halako reality batean ikus-
ten duzu zure burua?
Ez dakit. Behin hor sartuta, irtendakoan, ezin duzu inoiz lehen zinen pertsona izatera itzuli, mundu guztiak ezagutzen baitzaitu. Baina, agian, egunen batean, auskalo; ez dut aukera baztertzen.
Etxetik datorkizu musikarekiko pasioa?
Amaren familiatik, bai. Oso musikazaleak dira.
Zer ematen dizu musikak?
Gauza positiboak beti. Azterketekin estresatuta banago, pianoa jotzen dut, deskonektatzeko balio dit.
Azkue literatura-sarietako garaileen artean ditugu aurten Urola Ikastolako ikasleak. Izan ere, 1. DBHko Maria Illarramendi Uribetxerriak lehenengo saria jaso du Azkue sarietako narrazio alorrean “Argi izpiak” lanarekin, eta 2. DBHko Irati Hierro Marcillak, berriz, 1. saria irabazi du olerkian, “Insomnio gauak” lanarekin, biak ere beraien adinei dagokien A kategorian. Zorionak bioi eta jarraitu idazten!