1 minute read

Liburuaren nazioarteko eguna LGTBI fobiaren kontrako nazioarteko

Next Article
Eider Sanchez

Eider Sanchez

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

UROLA IKASTOLAKO LITERATURA-LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK

Advertisement

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, literatura-lehiaketa bat antolatu da aurten lehendabizikoz Urola Ikastolako ikasleentzat. Emakumeen eguna gaitzat hartuta, hiru kategoriatan parte hartu ahal izan dute ikasleek: DBH1-2, DBH3-4 eta BATX1-2.

DBH4ko Euskara batzordeko ikasleek argazkiak atera zituzten Martxoaren 8a gaitzat hartuta, eta argazki horietan oinarritu dira lehiaketako parte hartzaileak euren lanak sortzeko. DBH1-2 kategorian Maria Illarramendi Uribetxeberria (DBH1C) izan da garaile “Gure izarrak” izeneko bertso sortarekin. DBH3-4 kategorian ez da lan originalik aurkeztu. BATX1-2 kategorian aurkeztu diren lanen maila bikaina ikusita, hutsik gelditu den sari hori ere Batxilergoko ikasleei ematea erabaki du epaimahaiak. Hala, BATX1-2 kategorian honakoak izan dira sarituak: Oier Irulegi Otaegi (BATX2D) “Berdintasuna” izeneko bertso sortarengatik eta Sara Atejada Mendez (BATX2D) “Amama maitea” izeneko ipuinagatik. Saridunek 60 euroko bono bana jaso dute eta ebook baten zozketan parte hartu dute. Sara Atejada izan da ebookaren irabazlea.

Irabazleen lanak Ikastenen ale honetako “Ikasleen ekoizpenak” atalean dituzue.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

This article is from: