1 minute read

Orientazio saioa Iraugi Berritzenen eskutik

GEHITUREN SAIOAK 3. DBHN

Maiatzak 17aren harira, Urola Ikastola BHIko 3. DBHko ikasleek Gehituren (Gipuzkoako LGTBI elkartea) eskutik hiru ziklotan banatutako formakuntza jaso dute. Ziklo bakoitzak ordubeteko iraupena izan du eta landu diren gaiak hauek dira: lehenengoan, “maskulinitate eta feminitate tradizionalak”, bigarrengoan, “maskulinitate eta feminitate anitzak”, eta, azkenik, hirugarrengoan “maitasun erromantikoa”. Saio hauekin nerabeek harreman eredu osasuntsuak sortu eta mantentzeko baliabideak izan ditzaten lagundu nahi da. Hortaz, formakuntza honen bitartez, desiratzeko eta maitatzeko dauden modu anitzez solastu dira. Maitasun erromantikoaren mitoak aztertu eta horiek gure gizartean duten eraginaz hitz egin dute. Gainera, genero-rol tradizionalak behatu eta hauen ondorioak ere aztertu dituzte. Hein batean, espazio txiki bat sortu nahi da norbere buruaz hausnartu eta ingurukoak errespetatzeko.

Advertisement

HEZKIDETZA TXOKOA UROLA IKASTOLAN

Urola Ikastola BHI-n Hezkidetza Txokoa izango dugu hemendik aurrera. Bertan ikasle, irakasle zein gurasoek antolatutako ekimenen berri emango da, eta baita kanpoko erakundeetatik jasotako informazioarena ere.

Bide batez, argitaratuko diren ekimenetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, guztion artean soilik lortuko dugulako Urola Ikastola BHI hezkidetza eskola bat izatea.

ORIENTAZIO SAIOA IRAURGI BERRITZENEN ESKUTIK

Urola Ikastola BHI

Orientazio programaren barruan, aurten ere Iraurgi Berritzenetik etorri zaizkigu Josu eta Leire 4. DBHko ikasleekin egotera. Ikasle bakoitzaren motibazio eta interesak landu dituzte eta gure bailarako enpresen errealitatea ere azaldu dute. Lanbide Heziketan eta ondoren lan munduan murgiltzeak eskatzen duenaz hitz egin digute eman dizkiguten bi saioetan.

This article is from: