1 minute read
Eskolako Agenda 21
from Ikasten 116
by web urola
Urola Ikastola BHI
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI
Advertisement
KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA AURTEN ERE AGENDA 2030 PROIEKTUKO LANETAN
Orain dela zenbait urte hasitako lanari jarraituz eta ingurumenaren gaineko kontzietziatze prozesuan aurrera eginez, hainbat ekintza burutu da ikastolan. Iazko gaiari segida emanez, aurten ere Kontsumo eta ekoizpen jasangarria izan da helburu nagusi, baina honekin batera, Agenda 2030eko beste zenbait helburu ere landu dugu: naturaren behaketa, hondakinak, ibai eta erreka inguruen azterketa, baratza, energia –Euronet programaren bitartez–, uraren erabilera… Hau dena mamitzeko hainbat irteera, hitzaldi, tailer eta taldelan egin dute bai haur hezkuntza eta bai lehen hezkuntzako ikasleek.
Hau guztia lantzeko gurasoen parte hartzea ere sustatu da hitzaldien bidez eta ikastolan bertan nahiz Ingurugiro Etxean antolatutako ekintza eta tailerretan. Honela, eskola komunitate osoaren inplikazioa lortu nahian ingurumenaren alde.
Agenda 2030eko koordinatzailea
Azkoitia BHI
ESKOLA AGENDA 2030 PROGRAMAREN IKASTURTE AMAIERAKO EKITALDIA
Maiatzean amaiera eman genion ikasturte honetako Eskola Agenda 2030 programari, bertan programan parte hartzen dugun herriko ikastetxe guztiak urtean zehar landutakoak azaldu eta ondorioztatutako proposamenak aurkeztu genituen.
GIPUZKOAKO UREN SAIOA D
DBH-ko 3. mailako ikasleek, Eskola Agenda 2030ko 6. Garapen Iraunkorrerako Helburuarekin (GIH) lotuta, Gipuzkoako Urak eskainitako uraren saneamenduaren inguruko saioa jaso zuten. AGENDA 2030 - EKOORDEZKARIAK