
1 minute read
Zerbitzu psikosoziala
from Ikasten 116
by web urola
jaki goxo ugari ere prestatu zuten guretzat: pasila, kus-kus, burritoak, gailetak, pastak, krepak, marrubizko bizkotxoa eta ahia. Hamaiketako eta askari ederrak egin genituen. “Uuummm…ze goxo!” Horiez gain, hango ezkontza ospakizunak nolakoak izaten diren ere adierazi ziguten. Haien hizkiak eta zenbakiak zein desberdinak diren ere erakutsi ziguten ama hizkuntza arabiera dutenek eta bakoitzaren izena arabieraz idatzirik oparitxo bana egin ziguten. “Ze politt”
Guzti horren ondoren, gela bakoitzean jaima bat eraiki genuen. Horretarako etxetik zapi handiak, kuxinak, alfonbrak, ontziak…ekarri genituen gelara. Osatu eta gero nahiko jolas egin genuen bertan. A zer gozamena! Mario eta Danielen etxekoek berriz Errumaniaren berri eman ziguten: bertako herriak, etxeak, jantziak, gazteluak, krepak… ”Zenbat gaztelu! Ze politt!“ Ipuina kontatu, abestu, jantziak erakutsi eta hango jakiak ere ekarri zizkiguten. Hamza, Haniya eta gurasoei esker Pakistan ezagutzeko aukera izan genuen. Jantzi tradizionalak ekarri zituzten gelara ikusi eta probatzeko. Denok oso dotore geunden. Bertako hizkuntza den Urdua ezagutarazteko gogoz, bakoitzaren izena urduz idatzita ekarri ziguten. Guk oso pozik eta esker onez hartu genien. Honduras ikusterakoan berriz hango paisaiaz liluraturik gelditu ginen. A zer hondartzak! Eta zer hegazti eta fruta exotiko! “Ze politt!” Mikel eta familiakoei esker, Italia ezagutu genuen. Erromatarren jantziak, gurdiak, tigreen aurkako borrokak Koliseoan… Veneziako kanal eta inauterien berri ere izan genuen. Eskolako umeen mantalen lazoa adinaren arabera kolorez aldatu egiten dutela ere jakin genuen. Amaitzeko, pasta klase desberdinak eta pizza jateko aukera izan genuen. Honela ireki dugu gure lagunen jatorria ezagutzeko bidea. Aurten ere oso aberasgarria izan da proiektu hau. Esperientzia paregabea. Pozik eta arro aritu dira etxekoen laguntzaz euren kulturaren berri ematen. Gure eskerrik beroenak parte hartu duten guztiei.
Advertisement

Azkoitia BHI
Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate sailak berregituratu berri duen zerbitzu psikosozialaren aurkezpena izan dugu azken egunetan. Elkarrekintza eta detekzio goiztiarra ahalbiderateko beharra adostu da esku-hartze eraginko helburutzat hartuta.
