2 minute read

Kultur aniztasuna

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI HH5

Urteak dira Azpeitira hainbat herrialdetatik jendea iristen ari dela. Urrutiko herrialde eta kultura dituzte jatorri. Eta batzuk bertan bizitzen gelditu dira. Ikastolak, gizartearen ispilu izanik, ondo erakusten du egoera berri hau. Aspaldi samar, Ikastolako Komunitatea bertakook osatzen genuen, denok herritarrak eta ingurukoak ginen. Urteak joan diren heinean eta munduan zehar jendearen mugimendua nabarmendu denean, gurera ere kanpotik jendea iritsi da hainbat herrialdetatik. Bertan kokatu ondoren, zenbaitek hementxe familia osatu du. Haur hauek, jaiotzez azpeitiarrak asko, gure artean ditugu gaur egun, gure taldekide, gure lagun. Gure ohitura eta tradizioak ezagutarazi dizkiegu eta gustura ikusten ditugu gurekin, eguneroko jarduera eta ospakizunetan: abestuz, dantzatuz, baserritar jantzita, danborra joaz… Eta erakutsi, euskara ere erakutsi diegu. Baina… zer dakigu guk euren hizkuntzaz? Zer haien ohiturez? Beti esan izan dugu gurean ondo hartzeaz gain, haur hauek arro sentitu behar dutela bere jatorri eta kulturaz eta aberatsa litzatekela guk ere guzti hori ezagutzea. Hau honela izanik, eta urteetan egin izan dugun bezala, aurten ere aste batzuk eskaini dizkiogu KULTUR ANIZTASUNA proiektuari. Helburua, gure taldeetako eta jatorriz kanpoko herrialdetako familietakoak diren haurren etxeko hizkuntza, tradizio eta ohiturak ezagutzea izan da. Horretarako, lehenengo haurrekin hitz egin genuen jatorrizko lurraldeei buruz. Hauek munduko mapan kokatzen saiatu ginen aurrena. Batzuk Afrikan daudela deskubritu zuten: “Sahara eta Maroko Afrikan daudela?” Pakistan berriz Asian: “Txina bezala?” Honduras Ameriketan: “Aiba, Ameriketan! Errumania eta Italia aldiz Europan. Jarraian, herrialde hauetako irudiak bilatu genituen Interneten. Liluraturik gelditu ginen. Saharako basamortuak, oasisak, tuareg-ak dromedarioetan, jaimak… Marokoko azokak, zoko-ak, herri urdinak… Pakistango herriak, txiki eta handiak, bertako txanponak, K2 mendia… Honduraseko hondartza zoragarriak, hegazti eta fruta exotikoak… Errumaniako gaztelu handi bezain ikusgarriak… Italiako herri eta hiriak, janari eta izozkiak… Dena ikusten saiatu ginen.

Advertisement

Ondoren, gertutasunez gehiago jakiteko asmoz, ikasle horien familiakoekin harremanetan jarri ginen eta bisitak antolatu genituen. Oso gustura jaso zuten gonbidapena eta izugarri eskertu proiektuaren lanketa. Aurkezpen interesgarriak egin zizkiguten. Mohamed, Yaakoub, Gadjmoula, Abas eta familiakoek Sahara ezagutarazi ziguten. Horretarako, hango jantzi bereziak ekarri zizkiguten, Draa, eta dotore jantzirik gure lagunek bere ama hizkuntzan abestu ziguten. Gurasoek berriz, tearen errituala eskaini ziguten. Jaki goxo-goxoak ere prestatu zizkiguten elkarrekin dastatu genitzan.

Yousef, Hazim, Alaa, Israa, Mohamed, Ismael, Soufiane,

Anass eta etxekoek Maroko aurkeztu ziguten. Alde batetik, bertako arropa, bitxi eta ontziak ekarri zizkiguten. Bakoitzaren inguruko adierazpenak eman ondoren erakusketa eder bat osatu genuen guztiarekin. Bestalde, Marokoko

This article is from: