1 minute read
Harremonak programa
from Ikasten 116
by web urola
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI
Maiatzaren 3an hasi eta 14a bitartean Arremanitz Kooperatibako Ainhoa eta Amaia izan ditugu 3. zikloko ikasleekin Harremonak Programaren barruan lanean. Arremanitzen helburu nagusia tratu onak, hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatzea da. Horixe bait da, hain zuzen ere, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidea. Beraien lan ildo nagusiak formazioa/sentsibilizazioa, aholkularitza eta saretzea dira. Formazio eta sentsibilizazio lan horren barruan Harremonak Programa dute ikasleekin lan eginaz Harreman onak indartzeko. Ikastalde bakoitzarekin 6 orduz aritu dira lanean geletan;guraso eta irakasleontzat ere saio bana eskaini dute. Orokorrean gure ikasleek gustora parte hartu dute eta balorazioa baikorra izan da; interes eta jakin-mina sortzen duen gaia bait da. Eskerrik asko Ainhoa eta Amaiari, asko ikasi dugu zuekin.
Advertisement
LH 3. ZIKLOA