1 minute read
Elkarrekin eraikitzen proiektua
from Ikasten 119
by web urola
Urola Ikastola BHI
Martxoaren 5ean DBH 4. mailako Ekonomiako ikasleak ekintzailetza balioak sustatzen dituen Iraurgi Berritzenek proposatutako proiektuan parte hartu zuten. Horretarako, eskualdeko egoera errealekin lan egiten egon ziren: enpresa desberdinak bisitatu eta haien arduraduranak elkarrizketatu zituzten. Landu ziren kasuak, besteak beste: industria, 1. sektorea, merkataritza, osasuna, kultura eta komunikabideak, gizarte-zerbitzuak... Eskualdeko errealitate sozioekonomikoa ezagutzeaz gain, irakaskuntzako metodologia berritzaileak esperimentatu zituzten! Bukatzeko, gelan talde bakoitzak ikusitakoarekin aurkezpenak prestatu zituzten ikasitakoa guztiekin elkarbanatzeko. Lan bikaina!!!
Advertisement