1 minute read

Erromako Zubia: II. Ipuin olerki lehiaketa

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Advertisement

Maiatzaren 17an LGTBIQ+ eguna ospatu zen. Ikastolak Erromako Zubia II. ipuin-olerki lehiaketa antolatu zuen. Gaia “Erromako zubiak kolore guztiak onartzen ditu” . Partaidetza librea izan zen eta bi kategoria egon ziren: A kategoria, LH3-4.mailako ikasleentzat eta B kategoria, LH5-6.mailakoentzat. Irabazleak… A kategorian: 1. Saria ,”Kanpotik desberdina barrutik berdina”, Ian Arellano. 2. Saria, “Bi lagunen istorioa”, Leire Telleria eta Nahia onaindia.

B kategorian:

1. Saria, “Tirita arrosa”, Danel Iriondo, Luka Arrese eta Anes Belkaid. 2. Saria, ”Markel eta erromako zubia”, Abdul Zafar, Taieb Benkiran eta Mikel Elortza.

Irabazleek balea jaso dute, behean aipaturiko herriko establezimendutan gastatzeko (Amaitz, Hizki, FK Kopistegia eta Graphics).

This article is from: