AUX nº 113 feb/mar 22

Page 24

ZUZENEKO KONTZERTUETARA BUELTA.

HUNTZA.

Posta elektronikoz egindako elkarrizketa urtarrilaren hasieran.

MUSIKA / MÚSICA / MUSIC Huntzak, euskal musikagintzan azken urteotako banda garrantzitsuenetariko bat, hasi berri den urteari gogotsu ekin nahi dio. Uxue Amonarrizekin hitz egin dugu bandaren egoeraz gehiago jakiteko eta nola prestatu duten datozen hilabeteotan emango dituen kontzertuak. Denon itxaropena da 2022 urtean murrizketaz beteriko garai hau atzean geratzea. Zer moduz zaudete agertokietara igo gabe hilabete luze hauek pasa eta gero? Gogotsu, baina aldi berean ziurgabetasun puntu batekin. Azken batean, denbora luze goaz diskoa berria eta gira prestatzen eta horrek ilusio handia pizten du. Baina ikusita azken momentuan dena alda daitekeela, ez da erraza izaten ari. Jadanik hiru kontzertu atzeratu behar izan ditugu, eta zortea da atzeratu ahal izatea, ez pentsa... Espero dugu edo hobe esanda nahiko genuke aurreikusita dugun gira egin ahal izatea, baina noski, ez dago gure esku. 'Ezin ezer espero' diskoan zuen estiloan eboluzio nabarmena sumatzen da zenbait kantetan. Irekitako bide berri horietan sakonduko duzue ala agian bizi garen egoerak nolabait eragin dizuen abestiak konposatzean? Nik uste dut ez dugula gure estiloa gehiegi aldatu, agian gauza batzuk egitera ausartu gara, baina gure bidean jarraitzen dugu. Ateratzen zenari lekua uztea erabaki genuen. Pablo Novoa izan dugu ekoizpenean laguntzen eta bere ideiak eta iradokizunak ere oso interesgarriak suertatu zaizkigu. Bizi dugun egoerak ere noski eragina izan duela, azken finean, sortze prozesuan gauza askok eragiten baitute.

Zein da zuen lan prozesuan gehien disfrutatzen duzuen zatia? Abestien konposizioa, grabaketa, entseguak, zuzeneko kontzertuak...? Eta gutxien? Zaila da bat aukeratzea, guztiek dute lotzen zaituen zerbait. Halere, gure taldeak zuzenekoetan disfrutatzen duela gehien esango nuke, publikoarekin konektatu eta bertan sortzen den magiarekin. Zuen proposamena sekulako arrakasta izan du lehendabiziko diskotik. Honek, zerbait positiboa izanik, taldearen ibilbide artistikoan presioa handiagotu du? 'Aldapan gora'-ren ondoren ez zen erraza izan, dudarik gabe. Hasieran inertziaz joan ginen aurrera, baina lanketa ona egin dugu gure artean eta presioa handia izan arren, gure gain hartu, onartu eta aurre egin diogu. Nolabait, presio hori kudeatzea eta aurrera egitea lortu dugu, eta oso gustura gaude horrekin. Aurten kontzertuen zerrenda luzea duzue. Azalduko diguzue pixka bat zer aurkitzeko aukera izango dugun haietan? Zuzeneko berri bat prestatzen gabiltza hilabete hauetan, iruditegi aldetik landuagoa. Kantuetan ere espero gabeko momentuak bilatzen ari gara, eta espero dugu gu ikustera joaten denak gozatzea. David Tijeroren textua.

Huntzak otsailean zehar hurrengo kontzertuak eskainiko ditu: 11ean, Bilboko Kafe Antzokian, 12an Gasteizko Kubik Aretoan, 18an Hendaiako mendi Zolan Aretoan eta 19an Burlatako Kultur Etxean. 24

AUX 113 CONTENIDOS.indd 24

30/1/22 11:14


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

moda

0
page 36

tecnología

3min
page 44

y + locales.aux gipuzkoa

3min
pages 46-48

reseñas

4min
page 35

y + locales.aux bizkaia

12min
pages 52-61

y + locales.aux araba

3min
pages 49-51

erresuma/reino

3min
page 28

videojuegos: scarf

3min
page 34

hive

3min
page 33

competencia oficial

2min
page 32

ana oncina

4min
page 31

ana oncina

2min
page 30

mireia gabilondo

1min
page 27

juan mayorga

3min
page 29

mireia gabilondo

4min
page 26

vvv [trippin' you

2min
page 25

mikel erentxun

2min
page 22

huntza

1min
page 24

mikel erentxun + gehitu

3min
page 23

ojete calor

1min
page 20

ojete calor

4min
page 21

la perra blanco

4min
page 19

revólver + pabellon 6

3min
page 17

león benavente

2min
page 15

revólver

3min
page 16

la perra blanco

2min
page 18

twinterview: jimina sabadú

3min
page 8

león benavente

2min
page 14

postits + hemengoak

3min
page 10

arquitectura

2min
page 12

portada

0
page 1

postits + social antzokia

1min
page 5

índice

1min
page 3

en streaming: cortar por la línea de puntos

3min
page 6

postits

3min
page 4
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.