Aldizkaria: Urtarrila-Martxoa

Page 13

Arg: David Herranz

Zinemagileak izango dira 2022ko ikus-entzunezko programazioaren protagonistak Aurten, zinemako programazioak ibilbide profesional desberdinetako emakumezko zinemagileen lanean jarri du arreta. Ikusentzunezko ekoizpen garaikidean, genero guztiak jorratzen dituzten zinemagileen presentzia nabarmentzen da; munduaz egiten duten interpretazioa, ulertzeko modua eta hobetzeko proposamenak ezinbesteko garrantzia dute. Urtarrilean hasiko da Zinematekaren programazioa, Iciar Bollaín zuzendariari eskainitako zikloarekin, arrakala zabaldu eta Espainiako zinemari izaera transnazionala eman zioten emakume zuzendarien belaunaldi baten paradigma gisa hartuta. Hurrengo zikloak emakumeek zuzendutako zinema berria izango du ardatz, eta film-sorta berezi bat izango da ikusgai, lehen film luzeekin zinemaldirik aipagarrienetan ikusleen eta epaimahaiaren aintzatespena

jaso duten emakumezko zinemagileek zuzendutakoak. Gainera, 2022an ikus-entzunezkoa betebetean sartuko da erakusketa-aretoan, eta Garbiñe Ortega zinema-kuradoreak komisariatutako "Somewhere from here to heaven" proiektuarekin konektatuko du Zinemateka. Urrian inauguratuko den erakusketa hori Bruce Baillieren lanetatik abiatzen da, Ipar Amerikako zinema-abangoardiako zinemagilerik garrantzitsuenetako bat eta zinema esperimentalaren sustatzaileetako bat baita. Programazioa osatzeko, Golem Alhóndiga eta Azkuna Zentroaren arteko lankidetzaren emaitza den Zinemaz Blai – Eskolatik zinemara bitartekaritza-programa berria izango da, ikasleei zuzendua. Ziklo horren bidez, ikus-entzunezko ekoizpena pentsamendu kritikoa sustatzeko eta hezteko tresna gisa bideratu nahi da. 13


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.