Aldizkaria: Urtarrila-Martxoa

Page 40

KOMIKIAREN NAZIOARTEKO EGONALDIA

Higinia Garayk, Marine des Mazeryk eta Jimmy Beaulieuk Komikiaren Nazioarteko Egonaldiari ekingo diote Azkuna Zentroak, la Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L'image-k (Angulema) eta la Maison de la Littérature-k (Quebec) bultzatutako komikien arloko nazioarteko egonaldia urtarrilean jarriko da abian, hiru zentroek beren egoitzetan proiektua ondoz ondo garatuko duten pertsonak aukeratu ondoren. Azkuna Zentroak Higinia Garay / Higi Vandis artista aukeratu du egonaldi honetarako, aurkeztutako hautagaien artean; epaimahaiak haien kalitate grafikoa eta emakumeen presentzia handia -hori da-eta komikiaren egungo joera- nabarmendu ditu bereziki. Bilboko ilustratzaileak Anguleman aukeratutako Marine des Mazery eta Quebeceko Literaturaren Etxeak aukeratutako Jimmy Beaulieu artistekin partekatuko du esperientzia. Egonaldia Egileen Etxean jarriko da abian, Angulemako Komikiaren Nazioarteko Jaialdiarekin bat eginez. Handik hilabetera, Komiktekan arituko dira, eta, hor, aukera izango dute Azkuna Zentroak antolatzen duen Gutun Zuria Bilbaon, Letren Jaialdiaren 2022ko edizioan parte

40

hartzeko. Azken egonaldia Kanadan izango da, Québec BD Jaialdiaren barruan. Hilabete horietan, deialdi honetarako aurkeztutako proiektua garatuko dute, ibaia ardatz duena. Higi Vandisen proiektuak Ibai batek zeharkatzen gaitu du izena, eta jariatzen jakiteak dakarren gaitasun «harrigarria» du abiaburu. Artistak adierazi duenez, lan honen helburua da «entzundako istorio bat kontatzea, elkarrizketetan oinarritutako landa-lan bat egitea, El Salvadorren egindakoaren antzekoa. Bertan bizi diren pertsonen bizitzako istorioak lehen pertsonan bildu nahi ditu, hurbilduz eta gizaki gisa elkartuz». Proiektua «mugimenduan dago, ura bezala», eta egileak egonaldiaren beraren esperientziaren bidez sortuko du.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.