GIDA DIDAKTIKOA 2021-2022 IKASTURTEA
AURKIBIDEA SARRERA
3
PROGRAMAREN FITXA
4
EDUKIA
4
JARDUERA IKASGELAN GARATZEKO JARRAIBIDEAK
5
FITXAK
10
URTARRILA MARTXOA
2022 2022
SARRERA Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Zinemaz blai. Eskolatik zinemara abiarazi du, Golem zinemen lankidetzarekin. Hezkuntza-arloko ikusleentzako bitartekaritzaprograma bat da, jatorrizko bertsioan zinema ikusteko interesa pizteko, bizitzeko, hunkitzeko eta sustatzeko asmoz pentsatua. Halaber, ekimen hau sortzean eragile izan da ikus-entzunezko sorkuntza garaikidea hezkuntzarako eta pentsamendu kritikoa sustatzeko tresna dela sinestea. Zinemaz blai. Eskolatik zinemara gonbidapena da film bat zinema-areto batean ikusteko esperientzia kolektiboa partekatzeko, bai eta, filma ikusi aurretik eta ondoren, identitateaz, generoaz, kontzientzia sozialaz eta ekologikoaz edo bizikidetzaz ikasgelan gogoeta egiteko ere. Egitasmoa urtarrilaren erdialdetik martxoaren erdialdera bitartean garatuko da, zenbait izenburu proposatuz hasita. Proposamen hori zabalduz joango da, zinemako estreinaldiekin eta ikastetxeek egindako iradokizunekin, une bakoitzean ikasgeletan lantzen ari zareten gaien osagarri gisa. Gida honetan eskura dituzue bai Azkuna Zentroko Golem Alhóndiga zinemetan ikus daitezkeen filmen programazioa, eta bai izenburu horietako bakoitzean oinarrituta lantzeko proposatutako material didaktikoa.
| ZINEMAZ BLAI. ESKOLATIK ZINEMARA
3
ZINEMAZ BLAI. ESKOLATIK ZINEMARA DATAK 2022ko urtarrilaren erdialdetik martxoaren erdialdera
FILMAK
EGUNAK Azkuna Zentroak eta Golem zinemek malgutasuna eskaintzen dugu data aldetik, proiekzioak ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitu ahal izateko.
Sufragistas, Sarah Gavron, Erresuma Batua, 2015, fikzioa.
The miseducation of Cameron Post, Desiree Akhavan, AEB, 2018, fikzioa. La bicicleta verde, Haifaa Al Mansour, Saudi Arabia, 2012, fikzioa.
ORDUTEGIA Goizez
El olivo, Icíar Bollaín, Espainia, 2019, fikzioa.
IKUSLEAK DBHko, Batxilergoko eta Helduen Hezkuntzako ikasleak.
Her, Spike Jonze, AEB, 2013, fikzioa.
PREZIOA 4€/lagun (banku-transferentzia)
Parásitos, Bong Joon-ho, Hego Korea, 2019.
HARREMANETARAKO info@azkunazentroa.eus
| ZINEMAZ BLAI. ESKOLATIK ZINEMARA
Urpean lurra, Maddi Barber, Euskal Herria, 2019, dokumentala. Sorry we missed you, Ken Loach, Erresuma Batua, 2019, fikzioa. Maixabel, Icíar Bollaín, Espainia, 2021.
4
JARDUERA IKASGELAN GARATZEKO JARRAIBIDEAK
NOLA JORRA DAITEKE FILMA BAT IKUSTEA? Film bat hainbat modutan esperimenta daiteke: BANAKA Gogoeta egin filmak gutako bakoitzari iradoki dionaz eta norbere bizitzaren inguruan aurkeztu dizkigun galderez. Ez dugu behin betiko erantzunik bilatu nahi, gugan eragin dituen erresonantziei erreparatu nahi diegu. KOLEKTIBOA Ikasgelan, familian edo taldean filmari buruzko solasaldia sustatu. Kontua ez da ondorioak ateratzea, baizik eta sentitu eta sumatu duguna partekatzea eta gure pertzepzioarekiko desberdinak diren iritziak entzuten eta ulertzen saiatzea. ARRAZIONALA ETA EMOZIONALA Kontua da aurreiritzi ideologikoak edo aurrez eratutako ideiak alde batera uztea, filmak kontatzen digunaren harian sentimenduak mintza daitezen. FILMERA ITZULI Egun batzuk igaro ondoren pelikulak utzi duen aztarna aztertu. Aztarna horretan urtuta daude ikusi dugunari buruzko gure gogoeta eta istorioak pertsona bakoitzarengan eratu duen bizitza.
| ZINEMAZ BLAI. ESKOLATIK ZINEMARA
6
ZEIN IZAN DAITEKE IRAKASLEAREN EGINKIZUNA? Eztabaida gidatzea, eta modua moldatzea errespetuz elkarri aditu diezaiogun eta parte har dezagun. Kontua ez da ikasleak ikuspuntu zehatz batean kokatzea, baizik eta elkarrekin pentsatzeko adoretzea, ideiak eta sentsazioak trukatzea eta gainerako ikaskideen pentsaerara hurbiltzea.
| ZINEMAZ BLAI. ESKOLATIK ZINEMARA
7
NOLA ANTOLA DAITEKE FILMA IKASGELAN AZTERTZEA? Pelikula bat jorratzeko alderdi batzuk: -Zuzendaritza: ibilbidea eta filmografia -Pertsonaiak: protagonistak, antagonistak edo bigarren mailakoak izan daitezke -Gaiak -Narrazioko baliabideak -Generoa
ZUZENDARITZA: IBILBIDEA ETA FILMOGRAFIA Zein dira haren lehen filma eta azkenekoa? Zein gai errepikatu dira haren lanetan? Zer lotura du zuzendariak filmean jorratutako gaiarekin?
PERTSONAIAK: PROTAGONISTAK, ANTAGONISTAK EDO BIGARREN MAILAKOAK IZAN DAITEZKE
Zein da kanpoko helburua, bilbea markatzen duena, zer lortu nahi du? Zein den pertsonaia protagonistaren barne-helburua, era inkontzienteagoan lortu nahi duena, normalean haren psikologiari lotuago dagoen horretan. Zein dira hark aurkitu dituen motibazio eta oztopo nagusiak? Zer ikasi duzu pertsonaien bilakaerari buruz?
GAIAK
Zein da filmeko gai nagusia? Zein dira bigarren mailako gaiak? Zer eratan jorratu dira? Nolako lotura dute argudio nagusiarekin?
| ZINEMAZ BLAI. ESKOLATIK ZINEMARA
8
NOLA ANTOLA DAITEKE FILMA IKASGELAN AZTERTZEA? NARRAZIOKO BALIABIDEAK Musika/soinua Nolako eragina du gure emozioetan? Eta pertsonaiengan? Oharkabean doakigu edo harekiko adi gabiltza? Argazkia eta kolorea Koloreak helburu narratibo edo estetikoekin erabiltzea aztertu (kolore urdinak edo itzaliak tristura markatzeko, kolore biziak eta distiratsuak komediarako, etab.). Muntaketa Muntaketako erritmoa, sekuentzien araberako desberdintasunak (elkarrizketak vs ekintza, etab.). Jantziak
GENEROA
Filma genero edo azpigenero batekoa al da nabarmen? Dauzkan ezaugarrien arabera, horietako batean kokatu (aintzat hartuta gaia, estetika, garaia, etab.). GENEROEN ZERRENDA Estiloagatik edo tonuagatik Akzioa, abentura, hondamendia, zientzia-fikzioa, komedia, dokumentala, drama, fantasia, musikala, suspensea, beldurra. Ikusleengatik Haurrak, gazteak, helduak, familiak. Formatuagatik Animazioa, irudi errealak, zinema mutua, zinema soinuduna, 2D zinema, 3D zinema. Girotzeagatik Gerra, garaikidea, krimena, kirola, gangsterrak, polizia, westerna, erlijiosoa, epikoa, futurista. Beste azpigenero batzuk Arte-zinema, egile-zinema, zinema independentea, kultuko zinema, zinema kostunbrista, esperimentala, animea, gorea, slasher-a, politikoa, propagandakoa, surrealista, B klasea, Z klasea, snuffa, spoofa, zinema beltza.
| ZINEMAZ BLAI. ESKOLATIK ZINEMARA
9
EL OLIVO
JARDUERA: GAKO-HITZAK Ingurumen-kontzientzia, ondare naturala, familia-gatazkak, krisiak markatutako belaunaldiak
GALDERAK Filma ikusi baino lehenago Zer bizimodu ari dira desagertzen? Zer jartzen ditu arriskuan? Horiek berreskuratzen ahalegintzen den proiekturik edo ekimenik ezagutzen al duzu? Landa-eremuko bizimoduarekin harremanik izan al duzu? Zure aitona-amonak edo senitartekoren bat bizi al zen landa-eremuan? Zer desberdintasun aurki dezakegu horien ohituren eta hiriko bizi-estiloaren artean? Zer da aurrerapena guretzat? Zer ari gara irabazten eta zer ari gara atzean uzten gure oraingo bizimoduarekin? Filma ikusi ondoren Zer irizten diozu zuhaitzaren bila joateko Almaren estrategiari? Zeuk horixe egingo zenuke? Zer babestu nahi du eta zer jartzen du arriskuan? Zer harreman dauka Almak bere familiarekin? Eta senitartekoen artean?
FITXAK
EL OLIVO Zuzendaria Icíar Bollaín Espainia, 2019 Iraupena 94´ Gomendatutako adina 7 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JB
Almak 20 urte ditu eta bere aitona miresten du, hainbat urtez hitzik egin gabe dagoen gizona. Aitonak jateari uko egiten dionean, Almak zuhaitz bat berreskuratzea erabakiko du: aitonaren nahiaren aurka familiak saldu zuen mila urte baino gehiagoko olibondoa. Xede horretarako, osabaren laguntza behar du, krisiaren biktima bera, bai eta Rafa lagunarena eta herri osoarena ere. Olibondoa Europako zein txokotan dagoen jakitea da arazoa. El Olivo filmak ehun urteko olibondo baten istorioa kontatzen du; jatorriko jabearen borondatearen aurka, saldu egin dute, eta Europako luxuzko eraikin batera eraman. Espainian ehun urte baino gehiagoko zuhaitz horiek espoliatzearen errealitatea salatzeaz gain, herriko edo, hobeto esanda, landa-eremuko jendearen borroka sinbolizatzen du, azken batean guztiona den ondare naturala defendatzeko borroka.
10
SUFRAGISTAS
JARDUERA: GAKO-HITZAK Eskubideak aldarrikatzea, generoa, borroka feministen jatorria, tratu txarrak
GALDERAK Filma ikusi baino lehenago Mugimendu sufragista: Zer esan nahi du? Nola sortu zen? Zer zuen bere baitan? Jatorrizko izenburua: Zergatik Suffragette? Zertan da desberdina Suffragist hitzarekiko? Sindikalismoa: Zer da? Nola sortu zen? Zer sindikatu ezagutzen duzu gaur egun, eta zer eginkizun dute?
Filma ikusi ondoren Zer erakutsi dizu mugimendu sufragistak? Zer lan-baldintza zeuzkaten emakumeek Maudek lan egiten zuen garbitegian? Zer jarrera zuen Mauden senarrak hark sufragismoarekiko hartu zuen konpromisoaren aurrean? Zer erreakzio izan zituzten euren kideek eta Mauden hurbileko pertsonek, Maudek bere egoeraren aurka jartzea erabaki zuenean?
FITXAK
SUFRAGISTAS Zuzendaria Sarah Gavron Erresuma Batua, 2015 Iraupena 106´ Gomendatutako adina 7 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua
Mugimendu sufragista Ingalaterran jaio zen, Lehen Mundu Gerraren bezperetan. Sufragista gehienak ez ziren goi klaseetakoak, langileak baizik, ezinean ikusi zutenak egin zituzten protesta baketsuek ez zutela ezertarako balio izan. Erradikalizatu egin ziren orduan, eta, berdintasuna lortzeko borroka nekaezinean, guztia galtzeko arriskua onartu zuten: lana, etxea, seme-alabak eta bizitza. Maud da protagonista (Carey Mulligan), emakumeen duintasuna aldarrikatu zuen emakumea.
11
HER
JARDUERA: GAKO-HITZAK Adimen Artifiziala, Adimen Emozionala, harremanak
GALDERAK Filma ikusi baino lehenago Zer da Adimen Emozionala? Eta Adimen Emozional Artifiziala? Borondatea eta emozioak egiaz humanoak diren ezaugarriak al dira? Eta gure espezieari soilik al dagozkio? Hala izango dira etorkizunean?
HER Zuzendaria Spike Jonze
Zer eragin du teknologiak gure artean erlazionatzeko moduetan?
AEB, 2013
Zer teknologia daude gaur egun adiskideekin erlazionatzeko?
Iraupena 126´
Ligatzeko? Nola irudikatzen dituzu teknologia horiek etorkizunean?
Gomendatutako adina 12 urtetik gorakoak
Filma ikusi ondoren Zer aurkezten du filmak harreman sentimentalen etorkizunari buruz? Eta etorkizun teknologikoari buruz? Nolako zoriona aurkitu nahi du filmeko protagonistak?
Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua
Etorkizun hurbil batean, hirugarren pertsonentzako gutunen idazle gisa egiten du lan enpresa batean dibortziatzeko zorian dagoen Theodore bakartiak. Halako batez, Adimen Artifizialaren ereduan oinarritutako sistema eragile berria erosiko du, erabiltzailearen behar guztiak asetzeko diseinatuta dagoena. Harrituta konturatuko da harreman erromantikoa sortu dela beraren eta Samantha izeneko sistema eragile horretako emakumezko ahotsaren artean.
Horien moduko harremanekin bizi den mundurik izan al daiteke noizbait? Komeniko al litzateke? Nolako bizitza du Theodorek? Zer lanbide du? Zer esaten digu bizileku duen gizarteaz? Nola eta zergatik hasten du Samantharekiko harremana? Nolako bilakaera dauka?
FITXAK
12
SORRY WE MISSED YOU
JARDUERA: GAKO-HITZAK Garapen iraunkorra, egungo gizartea, ekonomia, gizarte-erantzukizuna, prekarietatea
GALDERAK Filma ikusi baino lehenago Herrialde garatuetan gaur egun dagoen lan-egoerari buruzko gogoeta : Zure iritziz, azken urteotan lan-eskubideak murrizten ari al dira? Ba al dakizu “lana uberizatzea” zer den? Zer esan nahi du? Zer alde daude kontratatuta egotearen edo norbere kabuz lan egitearen artean? Zer abantaila eta eragozpen daukate bi aukerek? Nola eragiten dute daukagun lanak eta lan-baldintzek gure bizitzetan?
Filma ikusi ondoren Nolako bilakaera dute hiru pertsonaia nagusiak diren Ricky, Abbie eta Seb familiako seme zaharrenak? Filmaren lehen sekuentzietan Rickyren lan-ibilbidea erakusten da. Nola definituko zenuke? Garraio enpresako buru Maloneyk Ricky konbentzitu nahi du, esanez bera, langile gisa, ez dela konpainiako beste kide bat gehiago izango, baizik eta enpresarentzat lan egingo duela. Filma ikusi ondoren, zer iruditzen zaizkizue haren hitzak? Azaldu ezazu protagonistak lanaldian pixa egiteko erabili behar duen plastikozko flaskoaren xehetasunak daukan esanahi sinbolikoa. Garraio-konpainian lan egiten duten pertsonetako batek ibilbide zaila daukalako protesta egin duenean, lankideetako inork ere ez du haren kexuekiko elkartasunik adierazi. Gainera, Rickyk haren ibilbidea bereganatu du. Zer egingo zenuten zuek egoera horretan? Zein da familiako amaren lana? Zer esan nahi du Abbierentzat autoa saldu behar izateak? Abbiek bezero bati bere ordutegia kontatu dionean, hark galdetu dio: eta 8 orduko lanaldia zer? Ikertu ezazu langile gizon-emakumeek 8 orduko lanaldia lortzeko egindako borroka historikoa. Zure ustez, zergatik ez da errespetatzen? Nork esku hartu beharko luke Rickyren eta Abbieren lan-baldintza horietan?
FITXAK
SORRY WE MISSED YOU Zuzendaria Ken Loach Erresuma Batua, 2019 Iraupena 101´ Gomendatutako adina 12 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua
Ricky eta bere familia zorrekin borrokan aritu dira 2008ko finantza-krisiaz geroztik. Zorionez, aukera paregabea egokitu zaie arnasa hartzea lortzeko, eta are independentzia apur bat erdiesteko ere, furgoneta berri bati esker. Familiak etxez etxeko entregen frankizia bat sortzea erabaki du. Lan gogorra da, eta Rickyren emaztea laguntzailea izateak ez du egoera errazten. Hala ere, familiak bat eginda jarraitzeko asmoa dauka, bidean sortzen diren zailtasunak aintzakotzat hartu gabe.
13
THE MISEDUCATION OF CAMERON POST
JARDUERA: GAKO-HITZAK Identitatea, LGTBIQ+ pertsonen eskubideak, adiskidetasuna
GALDERAK Filma ikusi baino lehenago LGTBIQ+ pertsonei eragindako errepresioaren errepasatze historikoa. Bazterkeria. Traumak. Abusuak. Inoiz entzun al duzu konbertsio-terapiak zer diren? “Trans legea” Espainian: Zer dakizu lege horren inguruan eta onetsi diren arauei buruz? Ba al dakizu horietako batek konbertsio-terapiak debekatzen dituela?
Filma ikusi ondoren Zure ustez, nola sentituko da Cameron Jamierekin elkartzean? Nolako eragina du Lydiaren pertsonaiak Cameronengan eta gainerako barnekoengan? Zer erantzun eragiten ditu? Nola eusten diote horiek? Orainarekiko lotuta: Zer egoeratan gaude gaur egun LGTB+ eskubideen arloan? Zer bilakaera izan duela uste duzu? Zer aldatu behar da oraindik?
FITXAK
THE MISEDUCATION OF CAMERON POST Zuzendaria Desiree Akhavan AEB, 2018 Iraupena 90´ Gomendatutako adina 14 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua
Cameron Post gurasoak galdu dituen 16 urteko neska nerabea da. Ebanjeliko bihurtu den izebarekin bizi da, eta institutuko dantzaldiko erreginarekin oheratu da isilpean. Hala ere, auto baten atzeko eserlekuan harrapatu dituzte biak, eta Cameron “Jainkoaren Promesa” zentrora bidali dute; zentro terapeutiko horretan nerabeen “orientazio homosexuala sendatzen” dute. Leku surrealista horretan, bere lekua aurkitu du, Jane eta Adam bekatari kideekin. Familia berezia osatuko du horiekin, bizirik iraun ahal izateko borrokan ari diren bitartean. Jatorri irandarreko Desiree Akhavan zinemagile iparramerikarrak identitate ez-heterosexualaren aldeko borrokan izandako gatazkak kontatu zituen estreinako Appropriate Behavior lanean eta Bisexual telesailean, eta film onenaren saria irabazi zuen Sundancen, Emily M. Danforth-en eleberriaren egokitzapen honekin. Lan honen bidez, AEBetako “homosexualak sendatzeko” terapia-zentro ezohikoak salatu zituen.
14
LA BICICLETA VERDE
JARDUERA: GAKO-HITZAK Feminismoak, haurtzaroa eta nerabezaroa, erlijioa, indarkeria matxista
GALDERAK Filma ikusi baino lehenago Zein dira arabiar munduari buruzko estereotipoak? Petrolioa, xekeak, estalitako emakumeak... Nola eragiten dio erlijioak nesken rolari? Emakumeei debekuak ezartzen dizkien zer debeku ezagutzen dituzu? Zuzendariari buruzko zer informazio aurki dezakezue? Filma ikusi ondoren Zer desio du Wadjdak filmean? Zer egingo du hori lortzeko? Zer oztopo aurkituko du? Nork aholkatuko du eta lagunduko dio? Eskolako zuzendariak zergatik erantzun du hain bortizki Wadjdaren aurka? Zer transmititzen du nesken eskolako zuzendariak esandako “Emakume baten ahotsa haren biluztasuna da” esaldiak? Zer ikasten dute eskolan?
FITXAK
LA BICICLETA VERDE Zuzendaria Haifaa Al Mansour Saudi Arabia, 2012 Iraupena 98´ Gomendatutako adina 12 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua
Wadjda 10 urteko neska da, eta bizi den gizarte tradizionalean guztiz debekatuta dauzka hainbat gauza, baita bizikletan ibiltzea bera ere. Hala eta guztiz ere, neska alai ekintzailea da, beti baimendutakoaren eta debekatutakoaren arteko mugaren ertzean dabilena. Wadjdak bizikleta bat eduki nahi du, bere lagun Abdullahekin lasterketa batean lehiatu ahal izateko, baina amak ez dio uzten, bizikleta arriskutsuak direlako nesken duintasunari begira.
15
URPEAN LURRA
JARDUERA: GAKO-HITZAK Ingurumena, ura, salaketa
GALDERAK Filma ikusi baino lehenago Uraren garrantzia. Ura nahitaezko bizi-baliabide gisa. Zertarako balio dute presek? Nola funtzionatzen du presa batek? Nola eraikitzen da presa bat? Presa bat eraikitzeak nola eragiten die lurraldeari eta bertako gizakiei nahiz beste izakiei? Ura pribatizatzea. Nekazaritzak eragindako kutsadura. Politika ekonomiko harrapariak. Eremu aberatsen eta pobreen arteko lurralde-desoreka areagotzea. Itoizko urtegiaren historia ezagutzen al duzu? Kasua aztertzea: ekintza zuzena, publikoa eta indarkeriarik gabea Filma ikusi ondoren Presa eraikitzeak nola eragin zien pertsonaiei? Zein dira ondorioak gaur egun? Filmean sabotaje-ekintza baten irudiak agertzen dira. Bildu ezazu horren inguruko informazioa. Zer iruditzen zaizkizu era horretako desobedientzia-estrategiak? Zer balio dute testigantzek dokumental honetan? Zure iritziz, zuzendariak zergatik erabaki zuen pertsona horien ametsak kontatzea?
FITXAK
URPEAN LURRA Zuzendaria Maddi Barber Euskal Herria, 2019 Iraupena 50´ Gomendatutako adina 12 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua
Duela ia bi hamarkada Itoizko urtegiak zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituen, Nafarroako Pirinioetako magaletan. Solidari@s con Itoiz talde ekologistak bideoan dokumentatu zuen urtegia eraikitzearen aurkako borroka. Gaur egun, han aritu zirenek ur azpian dagoen lurrarekin egiten dute amets. Haien ahotsak eta keinuak korapilatuz, gaur arte iraun duen dolu banakakoa eta kolektiboa kontatzen dute.
16
PARÁSITOS
JARDUERA: GAKO-HITZAK Gizarte garaikidea, desberdintasun sozialak, baliabideen eskuragarritasuna, klase sozialak
GALDERAK Filma ikusi baino lehenago Zer dakizu Hego Koreako gizarteaz? Zer jakin dezakezu hari buruz? Hezkuntza- eta ikasketa-maila, gizarte gisa pentsatzeko duen modua... Zer balio ditu? Zure gizartearekin bat datozen zer elementu aurki dezakezu? Zein dira desberdinak? Zergatik gertatzen da edo zeri dagokio portaera hori? Ba al dakizu “klase-borroka” zer den? Eta “meritokrazia” zer den? Filma ikusi ondoren Zer adierazten du filmaren izenburuak? Zure ustez, zer generotako filma da? Zer kritika sozial egiten du pelikulak? Kritika hori gure testuinguruari egin ahal zaiola uste al duzu?
FITXAK
PARÁSITOS Zuzendaria Bong Joon-ho Hego Korea, 2019 Iraupena 132´ Gomendatutako adina 16 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua
Lanik gabe daude bai Gi Taek (Song Kang-ho) eta bai bere familia. Haren seme zaharrena den Gi Woo (Choi Woo-sik) eskola partikularrak ematen hasi da Park-en (Lee Seon-gyun) etxean, eta bi etxeetako familiak -bi mundu guztiz desberdinetakoak izan arren, berdintsuak izanik- aurreikusi ezineko emaitzak izango dituen harremana hasiko dute.
17
MAIXABEL
JARDUERA: GAKO-HITZAK Terrorismoa, ETA, bakea, elkarbizitza
GALDERAK Proiektatu baino lehenago Zer dakizu Euskadiko azken aldiko historiari buruz? Zer dakizu ETAren historiaz? Zure ustez, azkenean zergatik polarizatu zen hainbeste gizartea? Zure ustez, gaur egun ahalegina egiten al dugu beste pertsonaren ikuspuntua ezagutzeko? Nola sendotu ahal izango genituzke enpatia sustatzeko espazioak? Filma ikusi ondoren Zerk bultzatu zituen pertsonaiak lehengoratzeko topaketetan parte hartzera? Nola erreakzionatu zuen haien inguruak erabaki horren aurrean? Egokiak iruditzen al zaizkizu berriz elkartzeko topaketa horiek? Zure ustez, zer izango zen zailena bilera horretan kokatzeko garaian, Maixabelen eta Ibon Etxezarretaren ikuspuntutik? Zein da alabaren jarrera eta nola eboluzionatu du filmean zehar?
FITXAK
MAIXABEL Zuzendaria Icíar Bollain Espainia, 2021 Iraupena 116´ Gomendatutako adina 12 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JB
Maixabel Lasak 2000. urtean galdu zuen senarra, Juan María Jauregi, ETAk erailda. Handik hamaika urtera ezohiko eskari bat jaso zuen: hiltzaileetako batek Maixabelekin hitz egin nahi du Langraizko (Araba) espetxean, han ari baita kondena betetzen talde terroristarekin zituen loturak bertan behera utzi ondoren. Zalantza ugari eta min handia izan arren, Maixabelek onartu egingo du hamasei urte zituenetik bikote izan zuena odol hotzez erail zutenekin aurrez aurre egotea.
18