BIHOTZEZ Nº 70

Page 4

Topaki 2018

‘Topaki’, biziz beteriko proposamenekin Caritaseko 600 lagun inguruk elkartu eta gure gizarteko eremurik atsekabetuenen aldeko konpromisoa berritzeko aukera izan dugu joan den abenduaren 1ean Gasteizen ospatutako batzarrean.

‘Topaki’ Euskadiko Caritasek Gipuzkoa, Bizkaia eta Gasteizko Caritas taldeetako boluntario eta langileentzat antolatzen duen topagunea da. Oraingoan, ekonomia solidarioaren inguruko hausnarketa egin genuen. Herritarren partaidetza sustatzeko prozesuen eta kontsumo-taldeen bidez gizarte eta politika arloan konprometituta dagoen Carlos Ballesteros Comillaseko Unibertsitateko irakasleak lagundu zigun hausnarketa egiten. Bere hitzaldi interesgarriari esker, Zoriontasunen proposamena aztertu genuen, osoko egitasmo bezala, azken batean, gure bizitzako alderdi guztiak hartu-emanean jartzen dituen bizitzarako egitasmo bihurtzen delako.

Bigarren zatiko mahai-inguruak ekonomia solidarioaren oinarriak garatzen diharduten esperientzia zehatzak ezagutzeko aukera eman zigun. Egun interesgarria izan zen, beste era bateko ekonomia, beste era bateko gizartea amesten duen jendearekin elkartzeko aukera izan

genuelako; gure apustuak gauzatzeko lagungarri diren esperientzia gertuko eta benetakoak ezagutu genituelako; eredu ekonomikoaren eraldaketarako konpromisoa berresteko aukera izan genuelako eta hemen eta orain, Erreinuaren egitasmoari bultzadatxoa emateko moduan izan ginelako. 2018ko negua • Bihotzez


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.