Urtarrila 2023

Page 16

052 761
943

Pio Baroja nor izan zen galdetzen badugu, guztiok edo ia guztiok idazle bat izan zela esango dugu; eta herrian medikua izan zela. Hortik aurrera, lanak izango ditugu galdera gehiago erantzuten. Nik behintzat bere testu solte batzuetatik haratago ez dut irakurri eta bere liburu bat izendatzen hasita Zalacain el aventurero aipa dezaket Hori bai, ez galdetu zer kontatzen duen ez baitut irakurri Gure herrian urtebete pasa ondoren, medikuntza ez zela berea ohartu eta bere idazle ibilbidean murgildu zen buru-belarri Barojaren inguruko idatziak irakurtzen hasten bagara, herriko hainbat jenderekin hartu eman gazi-gozoa izan zuela esan genezake, eta hori izan omen zen herria utzi eta beste lanbide bat bilatzearen arrazoietako bat Ez zen bakarra izango eta ez dakit egoera hain larria izan ote zen edo ez, baina garai horretako zestoarrek berarengan eragina izan zutela ezin dugu zalantzan jarri

2022an 150 urte bete ziren Pio Baroja Donostian jaio zela eta urtemuga hori ardatz izanik Fernando Arzalluzek gidatutako ibilbidea egin zen abenduaren 28an Agian, bat baino gehiago txantxa bat zela pentsatu eta azaldu gabe geldituko zen 98ko belaunaldiko idazlearen inguruko bisita horretan, Fernandok Zestoak eta zestoarrek Barojaren barruan utzi genuen aztarnaren inguruan hitz egin, eta irakurri zuen. Zer hobeagorik bidea mediku zela ezagutu zuen Zestoaren inguruko idatziak oinarri hartuta egitea baino Egun hartan Fernandorekin ibilaldia egin ezin izan zenutenek bigarren aukera bat izan dezazuen artikulua prestatu dugu Danbolin hau hartu eta gordetzeko moduko erreportajea izango dela iruditu zaigu Agian, udara inguruan antolatu daitekeen bisita bat izan daiteke e herriko turismo eskaintzaren osagarri bat izan daitekeen aztertu beharko luke Udalak

Urtea hasi dugu eta konturatzerako Santa Ageda eguna ia iritsi da Ba al dakizu Xabier Unanuek 42 000 bertsoko bilduma osatu duela eta liburutegian dagoela herritarrok kontsultatzeko moduan? Bertsoak gustoko dituztenentzat nolako altxorra! Irakurri artikulua zeri buruzko bertsoak diren jakiteko Bi erreportaje hauen ondoren, ahoa irekita geldituko zarete Goiatz Aristiren elkarrizketarekin Barkatuko didazue baina txiste txarra egin gabe ezin nuen gelditu Bera odontologoa da eta Dentosofian ikasketak egin ditu. Zer den hori? Berak hobeto azalduko dizue, baina jaterakoan ahoa nola ixten dugun, sudurretik arnasa hartzearen garrantzia, nola egiten dugun hozka… aztertu eta baloratzen du, besteak beste. Horren ondorioz sortu daitezkeen osasun arazoak eta nola konpondu daitezkeen esango dizue Goiatzek. Beraz, hartu arnasa, sudurretik, pasa orria eta hasi urtarrileko danbolin irakurtzen

d a n b o l i n e k e z d u b e r e g a i n h a r t z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i t a k o e s a n e n e t a i r i t z i e n e r a n t z u k i z u n a

a r g i t a r a t z a i l e a Danbolin Zulo elkartea Kultur Etxea Axun

Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

943 147 123 info@danbolin eus d a n b o l i n n a i a r a e x p o s i t o , Amaiur Aristi, Urko Canseco, Sara Matsutani, naiara olaizola, ITSASO ZUBIRIA, jone bergara eta itaso waliño

k o l a b o r a t z a i l e / z u z e n t z a i l e t a l d e a nagore telleria, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, n e r e a o d r i o z o l a , Janire Diaz, e t a M a i a l e n K o r t a d i d i s e i n u a e t a m a k e t a z i o a eneko aristi

i n p r i m a t e g i a Gertu (Oñati) l e g e g o r d a i l u a SS-1108/2000

I S S N 1576-9429

u r k o c a n s e c o
3 d i r u z l a g u n d u t a k o a
Barojak ahoa irekiko balu!
laguntzaileak n
proiektu

kalekatu

Tinaren galderari erantzunez, Kalekatu Elkarteko bolondres lana, batik bat, kaleko katuen populazioa kontrolatzea eta saneatzea da, eta Udalarekin elkarlanean egiten dugu.

Kaiola-tranpa bat jartzen dugu barruan janari goxo pixka batekin; katua sartzen denean eta pedala zapaltzen duenean, itxi egiten da atea Orduan albaitariarengana eraman, lokartu eta antzutzeko ebakuntza egiten zaio Ebakuntzatik esnatzean, askatu egiten dugu harrapatutako inguru berean

HAA metodoa da erabiltzen dena (Harrapatu Antzutu Askatu); CER metodoa, gaztelaniazko sigletan Gaixorik edo hilzorian agertzen diren katuei ere laguntzen diegu, baita amarik gabe agertzen diren katakumeei ere; azterketa bat egin, saneatu eta, familia batera joateko moduan daudenean, sare sozialen bidez adopzioan jartzen ditugu Interesa duen familia bat agertzen denean, galdetegi bat egin eta kontratu baten bidez entregatzen da (heldua bada antzututa, eta kumea bada antzutzeko konpromisoarekin). Egokia iruditzen bazaigu, katua biziko den etxean bertan bizi direnekin elkarrizketa bat egiten dugu, katuaren adopzioarekin denak ados daudela ziurtatzeko.

Etxe-katuak agertzen direnean ere beraien familia aurkitzeko protokoloa jartzen dugu martxan, sare sozialak eta bestelako bideak erabilita Printzipioz katuekin egiten dugu lana, baina edozein animaliak laguntza behar badu ere laguntzen saiatzen gara Herritarrok nola lagundu gaitzaketen?

Oso erraza da. Batik bat, animaliak errespetatuz! Animaliaren bat etxean daukanak hori ondo zainduz eta datozen belaunaldiei erakutsiz guk bezala sentitzen dutela, kalean daudenak gizakiaren erruz daudela hor eta ez beraiek nahi dutelako

Entzunda daukat katuekin egiten direla terapiak, beste hainbat animaliekin bezalaxe (zaldi, izurde, txakur, txori eta abar ) Ione Garciarena , badakit baduzuela edo izan duzuela katu edo txakurren bat egoitzan. Kontaiguzu zein onura duten animaliekin egiten diren terapia hauek; zein gaitz edo ezintasun lagun dezakete animalien terapiek?

e n b i d o a

. Danbolineko erredakzio taldean parte hartu nahi?

Urte berriarekin batera, herritarrei Danbolineko erredakzioan parte hartzeko deia egin nahi diegu Taldean parte hartu nahi izanez gero, bidali mezu bat 722 60 92 65 telefono zenbakira edo jakinarazi Danbolineko kideren bati Auzoetan ere baditugu erredakzio talde txikiak Animatu!

v a n e s s a a r j o n a m i h i p i n t a d a

denok etxera

Hasi dugu urte berria ere, eta esango dugu betiko moduan hasi dugula. Izan ere, urtarrilaren 7an Bilbon manifestazioa izan zen, Sarek deituta “Etxera bidea gertu” lelopean. Eta beste urte batez han izan ginen, eta beste urte batez “ ea hau azkena den” entzuten genuen ezagun edo lagunekin topo egindakoan 34 urte pasa dira dispertsio politika martxan jarri zutenetik, 31 urte nire lehen bixitatik, eta esan dezakegu dispertsioaren amaierara iristen ari garela. Preso politiko gehienak Euskal Herrian daude, bai, baina salbuespen-politikak indarrean jarraitzen du: gradu-aldaketak, espetxe-baimenak ez dizkiete denei berdin ezartzen Espetxeetako tratamendu-batzarren erabakiak etengabe errekurritzen ditu Auzitegi Nazionalak eta EAEko espetxe-administrazioak onetsitako gradu-progresioak atzera bota Espetxe-politika arrunta aplikatuta, 110 euskal preso erdi-askatasunean egongo lirateke gaur egun, edo baita baldintzapeko askatasunean ere. Hainbat preso hirugarren graduan egonik kalean ikusi ahal izan dira, egunez kalean ibiliz eta gauen espetxera lotara Baina errekurtso hauek direla eta, hori ere kenduko diete eta egun guztia espetxean egotera igaroko dira

U28 Bilbora!Duela lau urte erabaki behar izan nuen nire etorkizunaren zati garrantzitsuenetariko bat, edo hori diote behintzat. Izan ere, batxilergoa bukatu eta Gasteizera joan nintzen Lehen Hezkuntzako gradua egitera Urte horietan zehar, doako hiru praktikaldi gauzatu nituen eskola ezberdinetan Bitarte horretan, gurasoen dependen-tziatik aldentzen hasteko, ikasturteetan zehar klase partikularrak ematen eta herriko aisialdi taldeko begirale gisa aritu naiz lanean. Hau horrela, 22 urterekin, gradua amaituta eta hezkuntza esparruan lanpostu bat lortzeko dauden ezintasunak ikusita, egun, bigarren gradu bat ikasten ari naiz Gainera, estatuak bigarren gradu hau ikastea ez du oinarrizko behar bezala ulertzen eta ondorioz mota guztietako laguntzak ukatzen ditu Horrenbestez, ikasketa hauek suposatzen duten gastua ordaintzeko ostalaritzan hasi naiz lanean zerbitzari gisan.

Kontatu berri dudan pasarte hau EHko beste gazte askok idatzi lezakete Izan ere, gazte langileon baldintza ekonomiko orokorrak kontuan hartuz gero, langabezia, aldizkako lanak eta soldata baxuak dira ohikoenak

Testuinguru honetan, bankari eta enpresari handiak dira negozioa egiten ari direnak beraien irabaziak biderkatuz; zuzenean eta zeharka langileon soldatak erasotuz Esaterako, gazte baten soldatarekin ezin da biziproiekturik eta etorkizun egonkorrik lortu

Etxebizitzari dagokionez, etxe bat erosteko zailtasunak, alokairuen prezio altuak eta eskaintzarik ezak irtenbiderik gabeko egoeran utzi gaituzte. Horrez gain, geroz eta zailagoa da beste zenbait oinarrizko zerbitzutara sarbidea izatea: osasuna, energia, hezkuntza, kultura, kirola

Honi guztiari, ezin diote irtenbiderik eman instituzioek, langileon antolakuntza independentea izanik aterabide bakarra Hau horrela, urtarrilaren 28an GKStik Bilbon eta Iruñean mobilizatuko gara Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!

Eta iheslari eta deportatuak? Hauek herrira ezin etorrita jarraitzen dute Irla txiki batean deportatua egotea preso egoteko beste modu bat da, irla bera presondegi bihurtuta Horrela dugu Antton herritarra, hainbat urtetan zehar Cabo Verden Honen egoeraren inguruan lana egiteko sortu zen “Antton Ao Povo” herri ekimena. Eta denon beharra izango da honetan ere, bakoitzak bere aletxoa jarriz eta indarrak batuz lana egitea errazagoa baita Pausoak eman diren arren, oraindik ez da bidea amaitu Bidean elkar topo egingo dugun esperantzan, ea urte hasierak errepresaliatuen eskubideen defentsan hasi beharrean, beste modu batera hasten ditugun Bide batez, urte berri on denoi!

5
b o t a l i b r e a n e n a u t p o z o e r k u d e n l a r r a n a g a

80 urte bete aurretik egin nahi zuen lana bete zuen Xabier Unanuek (Zestoa, 1943) urtarrilaren 19an. Herrigintzako hainbat gaietan aritua, bertso jaialdi eta santa eskeko jardun asko antolatutakoa da bera. Denboraren poderioz eta maitasun handiz osatzen joan den lana herriaren esku laga

zuen gordailu modura liburutegian, herritarrek kontsultatzeko moduan

Aurkezpenean bildumaren inguruko azalpenak eman zituen.

AAurreneko sortan, Zestoan 1976-2007 bitartean Zestoan antolatutako jaialdietako bertsoak daude transkribatuta. 50 jaialdietako bertsoak daude, horietatik 37ren grabazioak ere badaude, beste 13ak Xenpelar dokumentazio zentroak digitalean pasatako audioetatik transkribatuak dira. Bertan daude Zestoako Bertsolari Taldeak 1976tik 2000 arte antolatutako jaialdi guztiak. 1976an Joxe Mari Iriondo jarri zuten gai jartzaile Bera Loiola Irratiko esataria zen, eta jaialdia grabatzeko baimena eskatu zuenean, bertsolari taldekoek trukean kopia eskatu zioten, eta horri esker hasi ziren bilduma osatzen Anekdota modura, Xalbadorrek behin abestu zuen Zestoan, 1976an, hil zen urte berean, eta bertso horiek bilduma honetan jasota daude Xenpelar dokumentazio zentroak utzitako bilduman, garai horietan hainbat arrazoirengatik (baserriren bat erre zelako ) antolatutako jaialdietako bertsoak ere badaude, gainera, eta baita, Euskadi Irratiak antolatu eta Zestoak parte hartzen zuen Pernando Amezketarraren sariketako 1985eko bost jaialdi ere.

Bildumako parte dira, baita ere, 60 eta 90 minutu inguruko grabazioak dituzten 244 kasete. Erdiak inguru Laxaro Garatek emanak. Grabazio horiek Xenpelar dokumentazio zentroaren eskutan utziko dira eta asmoa da honek digitalizatu eta liburutegian kontsultatzeko modura jartzea Kasete horiez gain, VHS formatuan 31 bideo eta 2005-2022 arteko prentsa artikulu bilduma ere badaude “guztira 2 400 orrialde inguru daude eskaneatuta zortzi karpetatan jasota Aurre jubilatu nintzenean, ohitura neukan prentsako artikuluak mozteko, Laxaro Garatek ere

bazuen, eta aurretik jasota nituen dokumentuak eta 2005etik orain artekoak jaso ditut, azkena 2022ko txapelketakoa izango da”

Zestoatik kanpoko 110 bat bertso-saioren transkripzioak daude beste multzo batean “Saio horien kaseterik ez nuen gorde, berrerabili egiten nituelako Horiek transkribatzen hasi nintzenean, nire buruan ez zegoen bilduma hau osatuko nuenik, eta bata bestearen gainean grabatzen nituen behin transkribatu ondoren”.

Santa Agedako Zestoako 19922016 urte bitarteko kopla gehienak ere jasota dauzka, 10 000 kopla inguru Santa Ageda tradizioaren inguruko txostena ere gehitzen du Zestoakoez gain, beste herrietan dauden ohiturak, Agedaren ikonografia jasotzen ditu bertan

“jaso ditudan bertso zaharrenak Lore Jokoetan 1898an jarritakoak dira”

ondorengoak Jasota daude Zestoari buruz idatzitakoak Benantxio Larrarte apaiza 70 urte ingururekin hasi zen bertsoak idazten, meza ondoreneaneta kantatzen zituen, eta nik eskatu eta azkenean behintzat, 130 bat bertso sorta eman zizkidan, gehienek eliza inguruko gaia dute Pello Aizpurua Liliberen lan handia ere badago. Gazterik hil zen, eta isildu ere bai, baina beti jarraitu zuen paper txikiarekin idazten. Kostatu zitzaidan, baina lortu nuen bilduma hori ere, berak zuzenduta, gainera. Hemen lan handia dago, 350 bertso inguru daude eta asko eskertu beharrean nago Zestoako Erralla bertso eskolak 1981etik 89ra bitartean Uztapide Bertsopaper Sariketa antolatu zuen eta hango hiru sarituen bertsoak ere jasotzen dira Lanik handiena

Uztapide (2.760 bertso), Basarri (866 bertso) eta Xalbador (1.588 bertso), garai konkretu bateko hiru bertsolari handiren bilduma ere txertatu du bere lanean. Xalbadorri buruz aipatu zuen “bertsoak entzun, denak egiten nituen, baina ulertu gutxi, eta transkripzioetan ohitura nuen jartzeko nolabait jasota daude Egun batean, Aizarnako Jesus Mari Mujikak, Xalbadorren familiarekin harremana zuen, eta esan zidan Xalbadorren alaba aitaren bertsoak biltzen ari zela Neuzkan transkripzio eta grabazioak pasa nizkion eta hark behar den bezala zuzenduta itzuli zizkidan Niretzat egundoko poza izan zen, ez bainintzen horretarako gai”

Bertsolari eta zezenzalea izanik, “Bertsolaria zezenekin solasean ” bilduma ere osatu du, zezenen gaia lantzen duten bertsoak bilduta. “Harritzekoa da gerra aurretiko zenbat dokumentu dagoen zezena, sokamuturrarekin, inauteriekin eta zezenarekin lotura dutenak. Uste gabeko bitxikeria asko daude, esate baterako, Pio Barojaren aitaren, Serafin Barojaren, suzko zezenaren bertsoak Gerra aurrekoak gehienak bertso jarriak, idatzikoak eta gerra ondoreneko jaialdietan bat-batean abestuak, 2 000 bertso inguru daude”

Unanueren bildumako lanik kuttunena “Zestoa bertso idatziaren arrastoan” da Denetarik dago bertan, tartean bertso pertsonalak ere badaude eta horiek erabiltzeko egileen eta familiaren baimena behar dela argitu du Unanuek. “Jaso ditudan bertso zaharrenak Lore Jokoetan 1898an jarritakoak dira. Joko horietan bertso idatzi sariketa izaten zen eta jasota dauzkat hiru sarituen bertsoak”. Arroabeko Keixeta baserriko Pello Aranburu “Saikola”ren bertsoak ere jasota dauzka “Plazan ibilitako bertsolaria da, Orioko Saikola baserrira joan zen morroi Honek bertso pila bat dauka idatzita, gehienak Auspoan jasota daude Zestoakoak jasota dauzkat Uztapidek ere, idatzitako bertso bilduma handia du, batik bat 1974an mututu

Olaldek emandakoa da, 999 bertsoko bilduma. Milagarren bertsoa neuk jarri nion. Bilduma honek berak bakarrik merezi du liburu oso bat Zestoako jaialdi askotan kantatu du eta bera da Santa Agendan gehien ibili den koplaria Lan asko egindako bertsolaria da”

Josu Iribar Olalde bertsolaria aurkezpenean zen eta hitza hartu zuen poliki-poliki eta bilduma osatzen nola joan zen azaldu zuen: “Jubilatu ondorenean hasi nintzen, pandemia garaian ere piloa idatzi nuen, tartean Zumaiako kontuak ere bai, omenaldietakoak... Asko daude txikitako oroitzapenak; auzotara idiekin joaten ginenekoak, sagar jotzeak… Banekien Xabierrek nire bertso mordoa zuela jasota eta horregatik pentsatu nuen hauek ere berak izan beharko lituzkeela”

Aurkezpenak bukatuta, dokumentuak sinatu dituzte Xabier Unanue eta Amaia Garate liburutegiko arduradunak Honek eskerrak eman dizkio herritarren izenean Margari Eizagirre zinegotziak, ahaztuta gelditu ez dadin, altxor hori zabaltzeko aukerak aztertu behar direla gaineratu du.

7 1
j o n e b e r g a r a

danbolin.eus

Kiroldegiko estalki berria egiteko

lanak esleitu dituzte

Zestoako Udalak esleitu ditu kiroldegiko estalki berria egiteko lanak. Lehen lizitazio fasean hutsik gelditu zen

lehiaketa eta Udalak bigarren fasea jarri zuen martxan

PROVISER IBERICA SLU eta IDENORT PV SLA-ren arteko Aldi

Baterako Enpresak egingo ditu lanak Bost hilabeteko iraupena

izango dutela lanek aurreikusten da eta 1 160 220 euroko

aurrekontua Pilotalekuaren amiantozko teilatua eta ondoko

estalpea desmuntatu, eta egurrezko habeen gainean

oinarrituko den hegal bateko estalpea egingo dira Estalpe

berriaren azalera eguzki plakak jartzeko baliatuko dute, eta

bertan ekoiztutako energiaren zati bat sortzear den energia komunitateari zesioan uztea aztertuko du Udalak.

Herriko haur eta gaztetxoen

euskararen erabilerari buruz hausnartzen

Euskara Foroak antolatuta, "Zer egin herriko haurrek eta gaztetxoek euskaraz gehiago eta hobeto hitz egiteko?"

tailerrean hogei lagun inguru bildu ziren, eta jardunaldi "emankorra" izan zela azaldu dute foroko kideek Zestoako haur eta gazteen euskararen erabilera aztertzeaz gain, herrian euskararen egoera nolakoa den ere aztertu zuten Egoerari aurre egiteko hamaika proposamen egin zituzten bertaratuek, horien artean, euskararen egoera gizarteratzea, hausnarketa eta motibazio saio gehiago egitea, herriko haur guztiei euskaraz egiteko kanpaina prestatzea, elkartzeko guneak eta egoerak sortzea, haur eta gazteentzat euskara lantzeko programak abiaraztea, jolas parkean familiak elkartu eta guztiak elkarrekin jolastea, herriko curriculuma sortzea

Iraetako santainesak iruditan

P i o B a r o j a Z e s t o a e t a

Orain dela 150 urte, 1872ko abenduaren 28an, jaio zen Pío Baroja Donostian. 21 urterekin, mediku izan zen gure herrian, 1894ko abuztuaren 13tik 1895ko azaroaren hasiera arte, eta egonaldia erabakigarria izan zen bere idazle bizitzan Bizipen horietatik sortuko zen bere lehen liburua, Vidas sombrías (Bizi terraltsuak), eta gerora ere, bizitza osoan zehar, beti izan zituen gure herria, herriko bazterrak, herriko pertsonak inspirazio iturri; 70 urte paseak zituen arren, ondo gogoan zeuzkan, artean, Zestoako oroitzapenak bere memorietan (Desde la última vuelta del camino)

Arin, solte idazten zuen, atseginez: atal laburrak, erritmo bizia, elkarrizketa franko, deskribapen tinkoak, ez ugariak Bere testuek zirriborro baten antza dute askotan, ez dute egiturarik, edozein moduz hasten dira, pertsonaiak sartu eta irten dabiltza, sakontasun ikaragarririk gabe. Baina itxuraz gabezia dirudien horretan datza bere modernotasuna.

“Zestoan euskaldun sentitzen hasi nintzen eta ordurako galduta neukan arrazaren haria jaso nuen ” , dio Barojak (En Cestona empecé a sentirme vasco y recogí este hilo de la raza que ya para mí estaba perdido) Hari horrekin, gure herriaren erretratu zoragarria egiten du Euskaldun sentitze horretan garrantzi ikaragarria du paisaiak: Agido aldeko mendi bazterrek; Osinbeltz aldeko paraje ilunak; Ertxiña harritsuak eta zuhaitzik gabeak, mehatxuzko itxura duenak; Zubizar aldea eta hango bideak, zubiak eta edarrak buruan dituztela hura zeharkatzen duten neskak, eta “ urrunean mendiak, pagadiz eta artadiz beteak, zeinetatik lainoak igeri baitoaz” Paisaiarekin batera, ezinbestekoak ditu baserriak, bideak, ostatuak, San Joango ermita, Urola ertzeko zuhaitz okertua edo Niagarako ur-jauziak irudikatzen zituzten bere etxeko paper estanpatuak

Eta eszenografia horretan jartzen ditu bere pertsonaiak, egiazkoak eta fikziozkoak, eta beren sinesmenak, kondairak eta tradizioa, tristurak eta pozak. Baroja ez da handikien zale; “burges merkatariek edo herri handietako enplegatuek nazka ematen didate”, dio behin baino gehiagotan Itogarria egiten zaio herriko karlismo itxia eta Elizaren indarra Bainuetxeko jendea –eta Aita Coloma, sofa batean eserita eta emakume aberatsez inguratuta– edo Pedro Diaz bezalakoak ezin ditu jasan Aldiz, Dolores serora, Parodi maisu zaharra, Osinbeltzeko andre petrikiloa, Xele neskamea, Maribeltxa, Aizkorriko Ageda begikoak zituen Atsekabeekin edo baztertuekin konprometitutako pertsona dugu Baroja, eta makina bat adibide daude bere liburuetan zehar: esaterako, Zestoako ezkongabe gaixo hura, tuberkuloso geratu zenekoa, eta haren arrebak eta senarrak, etxean eduki eta zaindu beharrean, Miserikordiara eraman nahi izan zutena Eta Baroja medikuak hori esan zionean, eta gizagaixo hura negar-malko galantak isurtzen hasi zela ikusi zuenekoa

Pio Barojak badu beste ezaugarri bat aditu askok azpimarratu eta goraipatu dutena: bere obran ehunka euskal kanta daude, han eta hemen tartekatuta, besteak beste, Zestoan inspiratutako lanetan: “Uso zuriya erra zu / Nora juaten zera zu / Ezpañiaco portuya oro / Elurrez betiac dituzu / Gaurco zure ostatu / Nere echian badezu”, entzuten du [Zestoako] Aizkorriko Agedak. Oso maitea zuen Barojak euskal ahozko tradizioa.

Baroja eta Zestoan inspiratutako pasarteak irakur daitezke gure herria ezagutu ere egin gabe, esate baterako Japonian Eta zoragarria litzateke hango batek, Baroja irakurtzen ari dela, gure herria imajinatzea Finean, horixe egiten dugu geuk irakurtzen ditugun liburuetako toki gehienekin Baina irakurri dezakegu liburu bat eta Barojaren pertsonaiak ibili diren toki berean ibili, edo haiek ikusten zuten paisaia –edo antzekoa– ikusi, edo Zalakainek zeharkatu zuen bide berdintsua egin... Pio Baroja plaza edo Kaleokerra –dimentsioak, itsas-haize gordinaren sentsazioa, iluntasuna...– ez dira oso desberdinak orduan eta gaur Barojak Medikuzarraren etxetik ikusten zuen paisaia ez da hain desberdina ordukotik Autopsiaren bat egitera joaten zenean kanposantura, handik ikusten zuen eliz-dorrea eta Agido aldeko mendiak berdintsuak dira Zatoz, bada, irakurle, Baroja eta Zestoaz murgiltzera

9 1

Bainuetxeko Gran Hotel (1895) delakoari azken ukituak emateko (margotzeko, dekoratzeko ) kanpoko jendea ekarri zuten; denei los madrilleños deitzen zieten Kartetan eta igel-tokan jokatzen, edaten, abesten, gitarra jotzen eta flamenkoa dantzatzen aritzen ziren Dantza flamenkoaren kontu hori izugarria eta deabruzkoa iruditzen zitzaien zestoarrei Madrildar

horiek herriko neskekin atrebentzia txiki batzuk hartu omen zituzten, baten bat besarkatu nahian, eta neska horietako batzuek, hurrengo egunetan, ez omen zuten plazan dantza egitera irten nahi izan. [Memoriak]

Gaur aurrezki kutxa dagoen inguruan zen Laranjadi

etxea. Bertan bizi izan zen Pedro de Egaña, Isabel II.a erreginaren ministro izandakoa eta garaiko euskal politikaririk ezagunenenetakoa Liburutegi oparoa eduki behar zuen baina Barojak ez zuen gehiegi arakatu, berak aitortzen duenez. [

Toki hau da, berez, hasiera. Hona iritsi zen diligentzian Baroja Donostiatik eta "Blasen ostatuan" jan zuen: "Bapo jan nuen, edan berriz gehitxo, eta janari oparoarekin animatuta hantxe geratzea erabaki nuen" Ostatuaren ondoko etxean bizi ziren bi pertsonaia: Bisiño eta Izeta epailea [Memoriak]

Pio Baroja eta Zestoa: ibilbidetxo bat

1950eko hamarkadako argazki batean oinarrituta, Barojaren garaiko Zestoa irudikatu nahi izan dugu, gutxi gorabehera Bertan, Pio Barojarekin lotzen diren lekuen ibilbide bat proposatzen dugu Gauza batzuk desagertuta daude, kosta egiten da imajinatzea askotan

Barojaren garaiko herria. Beste batzuk zutik daude, ordea, paisaia ez da asko aldatu toki askotan. Hego-haizea edo iparrekoa, eguzkiaren indarra edo txepeltasuna, eliz-dorreko kanpaihotsak... horiek hor diraute.

Hemen proposamen bat egitera gatoz: Baroja

irakurri eta, gero, Barojarekin ezagutu bere lekuak Jarraian dituzu, irakurle, horretarako tresnak Geraldi bakoitzean azalpen labur-labur bat besterik ez dugu egiten, eta bukaeran, leku horri buruzko aipamenen bat egiten duten liburuen laburdura ematen dugu

Gutxi gorabehera, XIX. mendearen erdi aldera hasi zen Zestoako errebala handitzen Gurutzeagan bizi zen Benito Aranburu udal idazkaria, eta bertan tertulia ederrak egiten zituzten: idazkariak pianoa jotzen zuen, eta gainerakoek zortzikoak eta beste doinu batzuk kantatzen zituzten Bero zen egunetan, errepide aldera begira zeukan lorategian egoten ziren [Memoriak]

Barojak hilabete batzuk pasa zituen Dolores seroraren etxean, apopilo, baina negu aldera familia osoa etorri zen Zestoan bizitzera, gure garaian Villarreneko etxea esaten zitzaionera. Etxe hori Nikasio Umerez medikuak eraiki zuen XIX mendearen erdi aldean Handik ikusten zituen Barojak Zestoa eta inguruak, eta esango genuke paper garrantzitsua jokatzen duela bere ibilbide literarioan. Ondoko etxeren batean bizi zen Parodi maisua (Zalakain-eko Fermin Soraberri) [Memoriak]

Pertsona liskarzale gisa aurkezten du Barojak Oso izaera desberdineko pertsonak ziren Diaz eta Baroja Karlista bata, liberala bestea; handikien aldekoa bata, jende xumearen laguntzaile bestea Pedro Diaz egiten du Barojak Zestoatik alde egin behar izanaren erantzule baina, agian, ez zen horrenbesterako; litekeena da heroi gaizki tratatuaren papera hartu nahi izana Barojak. [Memoriak]

El árbol

7. Don Pedro 6. Medikuzarraren etxea 3. Pedro Egaña eta Laranjadi Memoriak] 5. Gurutzeaga 4. Blas Alkortaren ostatua 2. Dorrea ostatua

1. Dolores seroraren etxea

Baroja 1894ko udan iritsi zen Zestoara Donostiatik La Vascongada dilijentzian, bospasei orduko bidai astuna eginda 1894ko abuztuaren 12an izendatu zuen udalak mediku Apaizak eta beste medikuak aholkatuta, Kaleokerrean hartu zuen ostatua, Dolores Zulaika seroraren etxean Bizente Ibargurenekin zegoen ezkonduta Dolores, eta honen ahizpa Joxepa Inaxi ere haiekin bizi zen [Memoriak]

9. Plaza

Herriko jaietan, udaletxeko balkoian egon zen Baroja, dama gazte batekin hizketan Txistularien arratsaldeko dantzaldiak ere oso gustuko zituen ("danbolin-jole miresgarriak zeuden, jada ez dauden bezalakoak")

Plaza izan zuen tribuna udal agintariak, "ezkontzeko ideia bitxia" zuten bi gazte, festa eta taberna giroa gustuko zituzten herriko fededunak, zekorketak edo alkoholez betetako zortzikoen doinuak astintzeko [Memoriak] Hojas sueltas

8. Kanposantua

1892an egin zen kanposantu berria Arteaga aldean. Barojak buru-hezur mordoxka bat eraman nahi izan zituen etxera, ikerketarako, baina beste medikuak, Don Pedrok, eragozpenak jarri zizkion Garai hartan, kanposantuan egiten ziren autopsiak ere; gutxienez, bi heriotza traumatiko aztertu behar izan zituen Piok: Osinbeltzen eroritako emakumearena, eta Bainuetxeko sabaitik behera eroritako langilearena; biak ala biak burua hautsita hil ziren [Memoriak]

NON AURKITU ZESTOAN INSPIRATUTAKO PASARTEAK:

(Izenburua euskaraz ere ageri den kasuetan, esan nahi da euskarazko itzulpena ere argitaratua dagoela)

Vidas Sombrías - Bizi terraltsuak (1900) Barojaren lehen liburu hori osatzen duten hainbat ipuin Zestoan edo inguruan oinarrituta daude

La Casa de Aizgorri (1900) Medikuzarraren etxetik ikusten diren bistak aipatzen ditu Zalacaín el aventurero - Zalakain abenturazalea (1908) Fermin Soraberri pertsonaia Zestoako Parodi maisuan oinarrituta dago Iraetatik Zestoara bitartean gertatutako pasarte bat aipatzen da

César o Nada (1910) Hitzaurrean protagonistak, Cesar eta Laura, Zestoara etorri dira, medikuarekin solasean dihardute eta bere etxea bisitatzen dute.

Las inquietudes de Shanti Andia - Xanti Andiaren kezkak (1911). Familia oneko gizaseme batek haurdun uzten du Shele neskamea (VI. atala).

El árbol de la ciencia - Jakintzaren arbola (1911). Bi medikuen arteko gatazka.

Juventud, Egolatría (1917) Zestoako hainbat bizipen kontatzen ditu kapitulu labur batean

Vitrina Pintoresca (1935) Aipamen labur bat besterik ez [Memoriak]Familia, infanciay juventud(1945) Zestoan egon zeneko pasarteak, 50 orrialde inguru

El País Vasco (1953) Aipamen labur bat

Hojas sueltas Zestoako festei buruzko artikulu “satiriko” bat

* Informazio gehiago: Pio Baroja, lekuak eta pertsonak Danbolin, 2013ko uztaila

1 1
f e r n a n d o a r z a l l u s

ODONTOLOGOA DA GOIATZ ARISTI ZABALETA HERRITARRA. HIZKETARAKO GAI IZAN AURRETIK, TXIKI-TXIKITAN, SARTU OMEN ZITZAION BOKAZIOA, ETA EZ DU GALDU OFIZIORAKO PASIOA. AGIAN HORREGATIK HASI DA BIDE BERRIAK URRATZEN, ETA ORAINDIK PROFESIONAL GUTXIK JORRATZEN DUTEN BIDEA HARTU DU AHOA ETA HORTZAK ZAINTZEKO MODU DESBERDIN BAT. DENTOSOFIA ESATEN ZAIO. AHOARI BEGIRATZEKO MODU ZABALAGO BAT DA, AHOKOAK OSASUN OROKORRAREKIN BATEAN AZTERTZEN DITUENA DENTOSOFIAREN ARABERA, AHOAREN FORMAK GURE IZAERAZ ASKO ESAN DEZAKE. AHOAN, HORTZETAN, GEURE BARNEKO IZATEA ISLATZEN DA

TERAPIA HORREN ARABERA ARNASTEAREN GARRANTZIAZ ERE ARITU GARA GARAI

BATEAN SINETSIKO EZ LITUZKEEN GAUZAK FROGATZEN ARI DELA AITORTU DIGU ARISTIK HIZKETAN HASI AURREKO AZALPENETAN ITXI BERAZ AHOA, HARTU ARNASA, ETA HASI LEITZEN.

Zergatik dentista?

Nire zaintzaile Gorettiren amak, Jexuxa Erkiziak, esaten zuen hitz egiten hasi aurretik banekiela dentista izan nahi nuela Dentistara joaten nintzen lehen aldietatik garbi nuela gogoratzen naiz, aulkian eseri eta pentsatzen nuen: nik hau nahi dut egin handitan

Bidea erraza izan al da?

Ez Unibertsitaterako sarrerako nota altua eskatzen zen eta horrek presio handia eragin zidan ikasketetan Batxilergoa eta unibertsitatea biak izan ziren gogorrak, eta karrera gainera gaztelaniaz egin behar izan nuen

j a r d u n i a n

brakets, kokots aparailu edo ahosabaia zabaltzeko aparailurik erabili gabe

Hortz pilaketa/aho txikia

Optometrista, osteopata eta dentosofia bidez artutako pazientea. Ahoan hortz pilaketa, aho txikiegia etorriko ziren hortz guztiak behar bezala kabitzeko. Dentosofiako aktibadoreak erabiliaz arnasketa eta mihiaren funtzioak estimulatu dira, ondorioz ahoak behar bezala garatzeko estimuluak jaso ditu Aho, begi, hankaetan aldaketak eman direnez, gorputzaren posizioa ere orekatzen doa

Unibertsitatetik odontologiaren bide tradizionalarekin irten al zenuen?

Bai, endodontziak, enpasteak, protesiak… hori da bide tradizionala. Gero, ama izan nintzenean, sakontzeko gogoa sentitu nuen eta ortodontzia ikasi nuen, hau ere bide tradizionaletik: “brakets”ak jartzean oinarritzen dena Eta horren ondoren Eider Unamuno odontologoa ezagutu eta berarekin ikastaroak egiten hasi nintzen pandemian Hor hasi zen aldaketa

Zer da aldatu zena?

Pazienteei begiratzeko modua, hasteko Arazoa zuzenean tratatu beharrean arazoaren jatorria bilatzen hasi nintzen eta gaitza tratatzeko era aldatu nuen horrela Eta hori iraultza bat izan da niretzat

Adibidez: hortzak pilatuta edo lekurik gabe baldin bazeuden, lehen braketsarekin indarrez behartzen ziren hortzak bere lekura joatera. Orain, berriz, hortzak horrela egotearen arrazoia zein den bilatzera joaten naiz eta jatorri hori tratatzera: irensketa, arnasketa, murtxikatzea, mingaineko frenulua eta abar Eta jatorri horiek tratatuta ahoan eraldaketak ematen dira eta baita osasun orokorrean onura nabarmenak ere Adibidez: oxigenazio maila handiagoa eta kalitate hobekoa jasotzen hasten gara burmuinean, buruko minak gutxitzen dira, atsedena hobetzen da, gorputzari indarra ematen dio, arnasbideko gaixotasun kronikoak gutxitzen dira: otitisa, rinitia, asma, alergiak, zurrungak, bronkitis, anginak, begetazioak...

Ahoa ixterakoan baraila ezkerrerantz okertzen zuen, ahosabaiaren ezkerreko aldea erabat zanpatuz Pista zuzenen bidezko tratamenduarekin eta osteopatarekin sesio batzuk eginez 3 hilabetean ahoa guztiz zentratua.

Erreabilitazio neuro-oklusala eta erreabilitazio funtzionalaren bidez Hozkada aurre gurutzatua zuzentzea lortu da

Dentosofia izena du terapia mota honek, ezta?

Teknikoki terapia funtzionala eta terapia neuro-oklusala deitzen zaio, helburua gorputzaren oinarrizko funtzioak berreskuratzea delako Kontua da dentosofia haratago doala: ahoko egiturak pertsonaren izaera azaleratzen duela defendatzen du Eta niretzat ere gero eta nabarmenagoa da Dentosofiako esaldi honekin bat egiten dut: «Pertsonaren eremu psikoafektibo osoa ahoan irudikatzen da, eta ahoaren eraldaketa guztiekpertsonaren izaeran eragiten dute». Alegia, hortzetan irakurri daiteke arima, ahoak pertsonaren jarrera erakusten digu eta ahoko aldaketek jarrera aldatzen dute eta alderantziz Hori duela urte batzuk esan balidate ez nuke sinistuko, orain aurpegiera ikusita bakarrik badakit pertsona hori nolakoa izan daitekeen, lan eskarmentuak gauza asko frogatu dizkit.

Adibidez: baraila, edo masailezurra, aurreraka duten pertsonak oso suharrak izaten dira, akziora jotzen dute pentsatu gabe Baraila atzerago dutenek, berriz, buruari buelta gehiegi ematen dizkiote eta akzioan sartzea kosta egiten zaie Laguntzen badiogu baraila horri bortxa gabe aurrera joaten, burutik

“Umetan titia ez hartzeak, zesarea bidezko jaiotzak, jaki bigunek… ez dute uzten ahoa behar bezala ga-

ratzen :ahoa erabili egin behar da, handitzeko eta lekua egiteko.”

3 1
Lehen Orain Lehen Orain

gorputzera egingo du pertsona horrek, pentsatzearen eta akzioaren arteko oreka berreskuratuz

Hozkada ireki batean (aurreko hortzak ez direnean elkartzen) airea sartzen da tarte horretatik, eta horiek kontzentratzeko arazo gehiago dituzte Ahoa ondo ixtea lortzen badugu, zapata kaxa bat bezala, pertsona zentratu egingo da, ez da ilargian hain sarri egongo.

Honek bestelako ortodontzia baztertzera bultzatu al zaitu? Honek eraman nau ortodontzia hobekuntza estetiko soilak lortzeko erabiltzera Nire ustez hortzak zuzenduta ez dugu jatorriko arazoa konpontzen. Azken hitza, jakina, bezeroak izan ohi du. Bezeroak erabakitzen du, baina ondo azalduta zein den erabaki osasuntsuagoa, eta zein neurri estetiko hutsa.

Oro har, bide osasuntsuagoa lantzen da, aktibadore izena duen kautxuzko aparatuekin tratatzen dugu, edota errehabilitazio neuro-oklusala egiten

Zein dira ahoaren garapen egoki baterako oinarri garrantzitsuenak?

Arnasa sudurretik hartzea eta botatzea ezinbestekoa da, aho sabaia sudurraren lurra delako Aldi berean, ahoak mingaina aho sabaian behar du eta tragatzen dugun bakoitzean aho sabai horri bultza egitea, estimulatzea Bestalde, mastekatzea bi aldeekin egitea oso inportantea da Mingainaren frenuluari garrantzi handia ematen diogu, izan ere, mingaina behean egotera behartzen du, eta ondorioz, arnasa ahotik hartzen ariko gara hein handi batean. Frenulua ondo detektatzea oso garrantzitsua da. Emilio Lo-

pez dentista ezagunak dioenez, benetako pandemia ahozko arnasketa da

Ahoa itxi behar dugula, alegia?

Ahoa itxi eta sudurretik arnastu Sudurretik hartutako arnasak filtroa du eta epeldu egiten da bidean Arnasak

%100% sudurretik izan behar du Kontsultan dudan laguntzaileak Behobia-Donostia lasterketa osoa egin du ahoa itxita; kirolarien errendimendua asko hobetzen da sudurretik arnastuz Aipatu beharreko beste alderdi bat da gorputz osoari behatzen diogula, ahoan desoreka bat baldin badago alterazioak burutik oinetaraino egon daitezke. Alde batetik bakarrik murtxikatzen badugu, gorputzeko alde bat garatuago egon daiteke bestea baino eta horrek gorputz osoko arazoak sor ditzake: aurpegitik hasita begi barruko giharrak tenkatu, trigeminoa, zerbikalak okertu, bizkarra Horregatik bestelako profesionalekin elkarlana ezinbestekoa da: osteopatak, posturologoak, optometristak, logopedak arazoaren jatorrira, osotasunera, iristeko Nik, adibidez, Nagore Olazabal herritarrarekin elkarlan handia egiten dut, podo-posturologoa da bera eta elkarren osagarri gara. Zestoan bizi den Irati Egizabal logopedarekin ere badut hartu-emana.

Oro har jendeak sudurretik hartzen al du arnasa?

Gaur egun ez da ehuneko 10era iritsiko sudurretik arnasa hartzen dutenen kopurua Faktore asko daude horretarako, nabarmenenak aipatzearren: umetan titia ez hartzea (biberoiarekin bentosa ez da egiten eta ahotik hartzen da

Sudurraren funtzioa aztertzen, ahoarekin erlazio zuzena baitu

arnasak filtroa du eta epeldu egiten da bidean. Arnasak 100% sudurretik izan behar du ”

arnasa) eta zesarea bidezko jaiotzak. Jaki bigunak ere kaltegarriak dira eta gero eta gehiago erabiltzen ditugu, pure gutxiago eta fibra gehiago jan behar genuke: ahoa erabili egin behar da garatzeko, handitzeko eta lekua egiteko

m a r i a r t a n o
“Ahoa itxi eta sudurretik arnastu Sudurretik hartutako
Test posturalak egiten Test posturalak egiten

Zurrumurruek kearen antza dute, laster desagertzen dira, baina ukitzen duten guztia belzten dute. Germaine Necker (Madame de Staël)

Bi uste ustel daude esaldi horretan:

1) Gaztelaniaren erabilera adin guztietan ari da igotzen

2) Zein hizkuntzatan aritzen gara (jasotzen eta igortzen) sare sozialetan, tabletetan, ordenagailuetan...? Zenbat ordu, bataz beste, egunero?

Sentitu, pentsatu, kontrastatu eta, ondoren, ekin

'Atzerritarrengatik ari dira erdalduntzen herriko haur eta gazteak'

5 urtebetetzea: Pentsionistak eta Astelehenak

“Factor de sostenibilidad” eufemismoa erabilita, Mariano Ra joyren gobernuak pentsioak murrizten joateko bidea jarri zuen martxan; pentsioak erdira jaisteko zorian utzi zituzten eta urte gehiegitan pentsioak prezioen igoeren azpitik eguneratu ziren

G iro horretan, 2018ko urtarrilaren 15ean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua (EHPM) sortu zen Bilbon Harrezkero, ia etenik gabe Euskal Herriko herri gehienetan astelehenero

12:00etan pentsioak defendatzeko elkarretaratzeak egiten dira Gainera, "zerbitzu publikoak" ere defendatzeko konpromiso irmoa hartu da; osasuna eta zaintza, besteak beste Zestoan 2019an hasi ginen elkarretaratzeekin Gurutzean elkartzen gara batzuetan gehiago eta bestetan gutxiago

Anbulatorioko sarreran egon gara pare bat aldiz, bertako langileei babesa emanez; Correos-eko bulego zaharra itxi zenean ere han izan ginen Banketxeek zaharrei arreta txukunagoa aldarrikatuz Kutxabanken aurrean ere egon ginen Orduan izan zen elkarretaratze handiena

Bost urte hauek ez dira alferrik izan "Factor de sostenibilidad" delakoa bertan behera uztea lortu da eta horrekin pentsioak prezioen pare igotzea (%8 5 aurten) 1080 euroko gutxiengo pentsioa, ordea, oraingoz ez da lortu Hau litzateke EHPMren balantzea Zestoara etorrita, gurea bezalako herri txiki batean pankartaren atzean elkartzeak zentzurik ba al du? Beste herrietakoen antzera zalantza hori maiz eduki arren, ez daukagu zalantzarik: kanpotik Zestoari begira ez dago inor, baina Mugimenduaren indarra ez dago hiriburuetako bilkura handietan bakarrik mugimenduaren indarra Euskal Herriko herri txiki eta handietan zabaldua eta sustraitua dago

Astelehenetako elkarretaratzeek 15 minutuko iraupena izaten dute Elkar ikusteko aukera emateaz gain pentsiodunoi dagokigun berriren bat partekatzeko aukera ere bada; hobetu beharreko arloak, kezkak plazaratzeko balio digute Honenbestez, irakurle, gonbidatuta zaude, astelehenera arte!

7
1
Pentsionistak Martxan taldea

k e s t a .

Denda fisikoan erosten ditut gehienetan, eta Interneten zertxobait ere bai Online erostea ez zait asko gustatzen, denda txikitan erostea gustatzen zait, harreman estua dagoen dendetan

rosa etxabe 63 urte

Aurten ez dut opari askorik egin, baina egin ditudanak herrian edo komertzio txikitan erosi ditut Hala ere, urtean zehar komertzio txikian erosteko ohitura gehiago izatea gustatuko litzaidake

olatz bereziartua 22 urte

Gabon hauetan ez dut batere oparirik erosi Bestela ere, Internetetik erosteko batere ohiturarik ez daukat

jose ramon uranga 57 urte

Gabonetako oparien gehiengoa non erosi duzu?

Bietatik Herrian egonez gero, herrian saiatzen naiz, baina bestela Internetetik, Amazonetik edo

jon gurutz buenetxea 54 urte

Estolderia garbitu eta aldatu dute Axun Arrazola plazan eta orain ez da potzua egiten

l e a l e
bk a
Parke berria egin bitartean, dagoenari mantentze-lanak egin behar zaizkio
( E r a n t z u l e a k g u z t i r a : 1 2 0 i n
i

urtarrila

a g e n d a

26osteguna

Odol

ateraldia Alonderon

27ostirala Bertso

afaria Gurutze

tabernan Aitor

Salegi eta Danel

Olano bertsotan, Ane Urbieta eta

Maialen Larrañaga trikitilarien

laguntzarekin Txotxa egongo da

29igandea

Kobaz koba Trail

entrenamendua izena emanda dauden zestoarrentzat Irteera 9etan kiroldegi paretik Amaieran hamaiketakoa egongo da eta ibilbidearen inguruko ekarpenak jasoko dira

santainesetako

bigarren asteburua

otsaila

'Zurrumurruak, erdiegiak, migranteak' Zurrumurruen aurkako formakuntza saioak

07asteartea

Immigrazioaren

errealitatea Zestoan 18:00etan

Alonderon

14asteartea

Estereotipoetatik

xenofobiara 18:00etan Alonderon

07

laru nbata

Kontaidazu ipuin bat 17:30ean liburutegian.

10 ostirala

Arroa Goiko Mus Txapelketa bertako

Herri etxean, 21:30ean Bikoteko 20 euro

12 igand ea

Kobaz Koba Trail

18 laru nbata

Inauteriak

21 asteartea

Kontaidazu ipuin bat 17:30ean liburutegian

27ostirala 22:30 Mus txapelketa

Bekotxen (Inskripzioa 22:00etatik aurrera)

28larunb ata

Umeen eguna 13:00 Pintxo

lehiaketa Gure Ordeka Elkartean 14:00

Pintxo bazkaria Gure Ordeka Elkartean

17:00 Umeentzat puzgarriak Iraetako

frontoian 17:30 Iraeta trena ume eta familientzat. 18:00 Txokolatada.

21asteartea

Zurrumurruen

kudeaketarako komunikazio eta emozioen estrategiak 18:00etan Alonderon

k 15: rrudeaket

03ostirala

22:30ean Mus txapelketa Portalen Izen-ematea 22:00etan 20 euro bikoteko

04larun bata

Santa Ageda bezpera. Egun osoan zehar ohiko ibilbidea egingo dute eskean, baserriz baserri Goizean Sastarrain eta Etorra aldean ibiliko dira Eguerdian izango dira kalean, Gisasola egoitza eta tabernetan Bazkalondoren, Akoa bailaran hasiko dira eta handik behera bisitatuko dute San Juan egoitza Gaueko 21:00etan bertso afaria izango da Gure Txokoa elkartean Jone Uria eta Jon Maiarekin.

23 osteguna

Argiola Energia Komunitatearen

aurkezpena, 18:30ean kultur etxeko aretoan

Gaztelekuko

otsaileko eskaintza

2-3-4: sukaldaritza: San Blas opilak

Otsailak 11: inauterien prestaketa

Otsailak 14: nezeser-margoketa tailerra (2 zikloa) 16:45-17:45 edo 18:00-19:00 Aurrez izena

eman behar da gaztelekuan (688 684 029)

Otsailak 14: yoga tailerra Arroabean. 17:00-18:00

HHkoentzat; eta 18:15-19:15 LHkoentzat. Aurrez

izena eman behar da gaztelekuan (688 684 029)

Otsailak 18: inauteriak (umeen mozorro-desfilea

behintzat egongo da)

Otsailak : nezeser-margoketa tailerra (1 zikloa)

16:45-17:45 edo 18:00-19:00 Aurrez izena eman behar da gaztelekuan (688 684 029)

Barbantxo

Otsailak 3 eta 17: Arroabean 17:00etan

Otsailak 10 eta 24: Zestoan eta Aizarnan

17:00etan

Izena eman behar da gaztelekuan

1 1 9

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.